Platon eta Aristoteles: Filosofia Politikoaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,67 KB

Platonen Teoria Politikoa - Platonek "Errepublika" obran bere helburu politikoa azaltzen du, Sokratesen hilketa bezalako gertakizunak ekiditzeko. Horrela, Platonek sailkapen bat egiten du, onetik txarrenera. Lehenengo, Aristokrazia zen berak sortu nahi zuen gobernua, hau da, jakintsuen gobernua (gobernante filosofoak). Ondoren, timokraria (gerlariek gobernatzen dute), oligarkia (aberatsek gobernatzen dute), demokrazia (herriak gobernatzen du) eta tirania zeuden. Tiraniari dagokionez, Platonek ez zuen inoiz demokrazia onartuko, bere ustez, beti eramango gaituelako tiraniara.

Platonen ustez, gobernatu behar dutenak gobernante filosofoak dira, hauek ongiaren ideia ezagutzen zutenak zirelako, eta ondorioz, jakintsuak izatean, ezin zuten txarto jokatu (intelektualismo etikoa). Horrela, horiek hartutako erabakiak gizartea gidatzera izango lirateke. Era berean, sailkapen honetan, Platonek esango du bai gobernante filosofoek bai zaindari gerlariek ez dutela familiarik eta ondasunik euki behar, oztopo bat izango baitziren, eta euren funtzioa polisa eta besteen ondasunak eta interesak babesten zen, oztoporik gabe bete behar zutena. Azkenik, nekazari eta merkatariek, beste bi klase sozialak mantenduko zituztenak dira, ekoiztuz eta ugalduz.

Horrela, Platonen arabera, lortu beharrekoa zoriontasuna eta justizia zen, eta hori lortzeko, jakintsuak gobernatu behar dute. Hala ere, klase sozial bakoitzak bere funtzioa du, eta horietako bat faltatuko balitz, gainerakoak ezin izango lirateke mantenduko. Horrela, klase bakoitzak bere funtzioa betez gero, zoriontasuna, justizia eta harmonia lortuko litzateke.


Platonen Ideien Teoria - Platonek bertutearen gaia aztertu zuen konkretuki jakintza. Bere ustez, bi era zeuden hau lortzeko: jaiotzez (bere esanetan hau ezinezkoa) eta ikasiz, hezikeraren bidez (hau defendatzen zuen).

Ideien teoriari dagokionez, ideiak gauza sentigarriak baino garrantzitsuagoak dira. Horrela, edozer gauza ezagutzeko, lehenengo gauza horren ideia ezagutu behar da. Horregatik, esaten da Platon idealista dela, ideien garrantzia azpimarratzen baitu.

Horrela, bi mundu bereizten dira: mundu ulergarria eta mundu sentigarria. Mundu ulergarria ideien mundua da, aldaezina (Parmenidesen eragina) eta jakituriaren adierazlea, aldiz, gauza sentigarrien mundua, aldakorra (Heraklitoren eragina), ez jakituriaren adierazlea da, eta haitzuloaren mitoan barneko aldea da.

Ideiak bakarrak izango dira (gauza multzo bakoitzarekiko ideia bat), betikoak, aldaezinak (guk egiten dugun interpretazioa da aldatzen dena), arrazoiaren bitartez ezaguruak, gauza sentigarrien erreferenteak eta gauza sentigarrien kausak dira.


Dialektikaren Teoria - Dialektikaren teoria Platonek proposatu zuen, heziketa prozesuan ematen diren pausoak zehazteko, haitzuloaren mitoan azaltzen hasten dira.

Hasteko, 2 mundu bereizten dira, sentigarria eta ulergarria. Hain zuzen ere, sentigarria, aldakorra da eta haitzuloaren barneko aldea izango litzateke. Mundu bakoitzean, objetuak edo gauzak bereizten dira. Alde batetik, gauzak sentigarrien imajinak daude eta haitzuloaren mitoarekin alderatuz itzalak dira. Bestetik, gauza sentigarriak daude, haitzuloaren mitoan, garraiatzaileen gauzak izango litzatekeenak. Irudimena erabiltzeak gauza sentigarrien imajinak sortzeko, ez du jakintzarik lortzen, azken finean gure asmakizunak direlako. Halaber, sinesmena gauza sentigarriak aztertzeko erabiltzen da eta hori egitekoan, fisika lortzen da.

Dena dela, mundu ulergarria ere badago, eta hemen, aldiz, 2 objetu mota daude ere. Lehendabiziz, objetua matematikoak aurki daitzezke, eta hauek, izan ere, haitzuloaren mitoarekin alderatuz gero, kanpo itzalak izango litzateke. Bestalde, gainontzekoak, ideiak dira eta horiek ezagututa ongiaren ideia lortzen da. Horrenbestez, ideiak haitzuloaren mitoan kanpoko gauzak dira. Objetu matematikoak arrazoia erabiltzen da eta honela, matematikaren jakintza garatzen da. Ondorioz, ideiak aztertzean, inteligentzia erabiltzen da, eta hortaz dialektika garatzen da, inteligentzia erabiliz gero ideiak aztertzerakoan sortzen den zientzia dialektika da.


Teoria Hilemorfikoa - Platonen teoriaren ideiari egindako kritika da, bost puntutan oinarritzen dena

1. Errealitatea: Bai Platonek bai Aristotelesek defendatzen dute errealitatea ezagutu ahal dugula, sofisten aurka daude. Baina errealitatea definitzean desberdintzen dira. Platonek bi mundu desberdintzen ditu sentigarria eta ulergarria, horregatik Platon idealista dela esaten dugu. Aristoteles mundu bakar bat onartzen du, sentigarria, horregatik esaten da aristoteles errealista dela.

2. Errealitatean emandako aldaketak. Biak hau defendatzen dute errealitatean aldaketak ematen direla baina aldaketak nola ematen diren azaltzean desberdintzen dira. Platonek mundu sentigarrian ematen direla defendatzen du, ideien kopiak direkako. Aristotelesek aldiz, aldaketak mundu sentigarrian ematen direla esaten du baina aldaketa guztiak 3 elementuetatik pasatuz gertatzen dela esaten du, esaten du sujetua 2 elementuz osatuta dago orain dena eta izango dena.

3. Errealitatea ezagutzeko era biek defendatzen dute errealitatea ezagutu ahal dugula, baina errealitatea nola ezagutzen den azaltzean desberdintzen dira. Platonen ustez zentzuak engainagarriak dira esaten du, arrazoiaren bitartez ezagutu behar dela errealitatea. Aristotelesek aldiz, zentzuen bitartez ezagutu ahal dela errealitatea defendatzen du.


4. Gizakiaren ikuspuntua, biak gizakia bi zatiz osotuta dagoela ikuspuntu dualista, arima eta gorputza, baina zein den zatirik garrantzitsuena desberdintzen dira. Platonen ustez, arima hilezkorra da, berarentzat garrantzitsuagoa da gorputza baino, berarentzat gorputza arimaren kartzela baita. Aristotelesek aldiz, defendatzen du arima hilkorra dela, bai gorputza bai arima desagertzen direla hiltzerakoan. Horregatik berarentzat gorputza da garrantzitsuagoa.

5. Zoriontasuna, biek defendatzen dute zoriontasuna gizakien helburua dela eta lortu behar dugula, baina nola lortu ahal den azaltzerakoan desberdinak dira. Platonen ustez, gizakiak arimaren zati bakoitzak bere funtzioan betetzean zoriontasuna lortzen da, hau da, barneko zoriontasuna. Aristotelesen ustez, praktika egokien bidez lortzen dela pentsatzen du, besteekin batera ekintzak egitearen bidez, beraz, kanpoko zoriontasuna defendatzen du, hau da, taldean.


Aristotelesen Politika - Aristoteles, k.a IV mendeko filosofo oso garrantzitsua izan zen eta baita Platonen ikasle ohia ere. Honek, Platonek egin zuen lez, teoria politikoa proposatu zuen, non 3 puntu nabarmendu daitezkeen. Gainera, Platonen teoria politikori dagokionez eraldaketa batzuk daude. Lehendabiziz, gizartea antolatzeko era, biek defendatzen dute gizakia zoriontsua izateko elkartu behar dela talde ezberdinen partaidea izanik. Aristotelesek esaten zuen bezala, gizakia animali politikoa da. Desberdintzen dira haien artean talderik garrantzitsuena esatean. Platonen ustez familia oztopo bat da, ondasunak eta familiak ez izanez gero denek interesak defendatzen dira. Aristotelesen ustez aldiz, familia da talderik garrantzitsuena zoriontasuna lortzeko, beste elkarte daude ere besteak beste, auzoa eta hiria.

Estatua antolatzeko era. Platonek gobernu moten sailkapena egiten du onenetik txarrenera. Aristotelesek gobernu mota bi defendatzen ditu, zuzenak guztien interesak defendatzen dituztena da, okerra aldiz, gobernuan dagoen pertsonen interesak babesten dituztenak. Onenen artean, monarkia, aristokrazia eta errepublika egongo dira, esaten du errepublika onena dena, gehiengoak gobernatzen dutelako. Okerren artean tirania, oligarkia eta demokrazia daude. Estatua antolatzeko irizpidea, garrantzitsuena nork gobernatzen duen, baina berak Platonen aurka defendatuko du gobernauan daudek pertsonek gutxiengo ondasunak izan behar dituzte eta denbora librea izan behar dutela. Estatu horretan guztiak parte hartzera heldu ahal dira, euren merezimenduen arabera, hau da ekintzen arabera, esklabuak izan ezik.

Nola lortu zuzentasuna hirian? Platonen arabera gobernante filosofoak gobernatu behar dute ongiaren egia ezagutzen dutelako eta ondo jokatzen dutelako, intelektualismo etikoa. Aristotelesek esaten du bai dela ezagumendua garrantzitsua baina bertute etikoak ere, ekintzen bitartez ohiturak lortzen direnak. Jakintsua izateagatik Aristotelesen ustez ez da beti ondo jokatzen. Justizia Platonen ustez klase sozial bakoitzak lana betetzen duenean, Aristotelesek legezkotasuna eta merezimendua behar da, horrek esan nahi du tratu berdina eukin behar dutela legeen aurrean.


Platonen Hizkuntzaren Funtzioa - Estatua erakunde pedagogikoa, estatua arduratzen da heziketaz, agintariak herritarrei ongiaren eta justiziaren ideietan prestatu. Emakumeak estatutik eta hezkuntzatik ez dira baztertzen, haiek goberna dezakete. Estatuak familiak bereiztu genero arabera eta heziketaz arduratu, gero aukeratzeko nork gobernatuko duen eta nor izango den gobernatua. Estatu hierarkizatua, gobernanteak intelektualak izan behar dira, hau da, filosofian jorratzen duten pertsonak. Talde baten falta egonez gero, ezin da gizartea mantendu. Heziketaren etapak: 1. Haurtzaroan, jolas, kantu eta gimnastika bidez hezitu. Inkinazioak menderatzeko eta matematikak doxatik epistemera jotzeko. 2. Nerabezaroan: bizitza militarra hasi 3. Gaztaroa: propedeutika izeneko beste ikasgai jakin batzuk → dialektikara iristeko 4. Helduaroan: dialektika trebatzen dute. Egokienak, filosofo edo dialektiko izango dira 50 urterarte. Hortik aurrera, estatuak errege erregina bat eskatuz gero haren lana egingo dute. Giza arazietan ongiaren eta justiziaren ideiak aplikatzeko. Norbera jaiotzen da gaitasun batzuekin, heziketak egin behar duena da gaitasun horiek garatzea, helburua ez da gobernante filosofikoa izatea. Bakoitzak bere funtzioa ondo betetzeko.


Teoria Morala - Platonek dauka gizakiarekiko ikuspuntu dualista, gizakia bi zatiz osotua dagoela. Gorputza. Zati materiala da, zentzuen bidez nabaritu ahal dela, beraz hilkorra izango da. Baita ere Platonek esango du arimaren karkasa dela (barnean) eta aldi berean arimaren kartzela edo kaiola, gorputz baten barnean baitago. Arima. Zatirik garrantzitsuena, Platonek definitzen du arima gorputzari bizia ematen dion elementua bezala. Arima, hilezkorra da eta hilezkortasun hori defendatzeko erabiltzen du oroimenaren teoria (hiltzen garenean arima ideien mundura doa eta bertan gainerako ideiak ezagutzen ditu, berriz ere jaiotzerakoan ideia guztiak ahaztu egiten dira eta arimaren bitartez hazten garen heinean gogoratzen ditugu.). Hiru zati ditu: Arima arrazionala: Buruan kokatzen da. Zati suminkorra eta zati hunkigarria gidatzen du, Hilezkorra da, Bere bertuteak: zuhurtasuna eta jakituria dira. Nagusi izango da gobernante filosofoengan. Zati suminkorra, Bularrean kokatzen da, bihotzean, Gizakiak egiten dituen gauza onen iturria da, Hilkorra, Bertutea: sendotasuna, Nagusi izango da, zaindari edo gerlariengan. Zati hunkigarria, Sabelean kokatzen da, Gizakiaren ekintza txarren iturria da, Hilkorra da, Bertutea: neurritasuna (moderacion), Nagusi izango da, nekazari eta merkatariengan, Zati suminkorra eta zati hunkigarria gidatzen du. Horiek bete eta lortzen denean, gizakiarengan oreka eta zoriontasuna gertatuko da. EGODUN ORGAREN MITOA: Aueiga edo gidariak, arrazoniala dena beste biak gidatu behar ditu bi zaldi, bat ona eta bestea txarra. Ona zati suminkorra izango dena eta txarra zati hunkigarria izango dena. Zati arrazionalaren funtzioa Estatu zuzena eratu. Ongiaren ideia ezagutzen ditelako, zati suminkorra, Polisa defendatu eta obedientzia mantendu eta azkenik hunkigarriaren funtzioa, Beste 2 klase sozialak mantendu, ekoiztuz eta ugalduz. Honek danak bete eta gero, justizia lortuko da gizartea. Hiru gizarte hauek bere funtzioa betetzen badute, HARMONIA sortuko da


Sokratesen Eragina - Hasteko, Sokrates eta sofisten artean eztabaida bat dago unibertsaltasunaren eta erlatibismo epistemologiko eta moralaren artean. Sofistentzako egia erlatiboa da, beraz, beraren ustez, ez da egi unibertsalik existitzen. Horrela balitz, gizakiok berdin jokatu eta pentsatuko genuke, eta beraz, gauza berdinetan sinetsiko genuke eta homogeneotasun kultura egongo litzateke. Sokratesen iritziz, aldiz, definizio unibertsala existitzen dela esaten du. Hau horrela izanda, Sokratesek sofistekin mantentzen duen eztabaida gaur egunerarte mantendu egiten da, ea egia erlatiboa edo unibertsala den. Horrela, behatzen badugu gaur egungo kultura, kultura ezberdinak existitzen dira, horregatik, esan daiteke egia erlatiboa dela (sofistak), bakoitzak zinesmen batzuk dituztelako, desberdinak. Baina aldi berean, Sokratesek arrazoia dauka esaten duenean egi unibertsalik existituko ez balitz bakoitzak pentsatzen duena defendatuko lukeela eta, ondorioz, denok pentsatuko genukeena balioko zuen.

Aldi berean, Sokratesek “ezer ez dakidala besterik ez dakit” adierazten zuen jarrera sokratikoak pentsamendu filosokoa ez ezik, zientziari eta pentsamendu kritikoari bidea irekiko dio.
Horrela, Sokratesen itzala agertzen da Pizkundeko zientzialariengan (adb: Galileoren kasuan), zientziaren kasuan. Baina erregimen politiko bidegabeak zalantzatzeko ere agertzen da.

Azkenik, Sokratesen ikasleak, Platonek, ia bere obra guztiak elkarrizketa gisa idatzi zituen, bere maisuak asmatutako metodoari, elkarrizketa sokratikoa, bizia ematen jarraitzeko. Metodoak garrantzi handia izango du, geroago *arrazoiketa induktiboaren garapenean eragin handia izango baitu. Horrela, metodo honek jendea bultzatzen du beraien kabuz pentsatzera, presente baitago gure sinesmenak, jakintzak edota uste sendoak zalatzatzen ditugun bakoitzean.

koitzean.

Entradas relacionadas: