Platon eta Agustin: Filosofia eta Jainkoaren Ontologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,57 KB

Platonen Eragina Agustinen Pentsamenduan

Platon eta Agustin filosofoek ikuspegi filosofiko sakonak partekatzen dituzte, baina, aldi berean, haien arteko desberdintasun nabarmenak ere ageri dira. Platonen filosofiak eragin handia izan zuen Agustinen pentsamenduan, baina Agustinek bere ikuspegia kristautasunaren doktrinarekin uztartu zuen.

Ezberdintasun Esentzialak

Platonen kosmogonian, mundua ez da ezeretik sortzen (ex nihilo nihil printzipioa), hasierako materia kaotikoa ordenatzen duen demiurgo baten bidez baizik. Agustinek, ordea, kreazionismoaren ideia jarraitzen du: Jainkoak mundua ezeretik sortu zuela baieztatuz. Horrez gain, Platonek arrazoia ezagutzaren iturri nagusi ikusten du; Agustinek, aldiz, ezagutzaren funtsezko iturri gisa arrazoia eta fedea hartzen ditu. Filosofiaren ikuspegitik, Platonen pentsamendua tradizio pagano greziarrean kokatzen da; Agustinek, berriz, filosofia greko-erromatarra eta judu-kristaua uztartzen ditu.

Dualismo Ontologiko/Metafisikoa

Platonen ontologian bi mundu bereizten dira: Ideien mundua (perfektua) eta zentzumenen mundua (kopia inperfektua). Agustinek, bere aldetik, bi erreinu ezberdin bereizten ditu: Jainkoaren Hiria (benetakoa) eta Gizakien Hiria, hau da, mundu fisikoa.

Dualismo Epistemologikoa

Platonek bi maila bereizten ditu: episteme (zientzia) fidagarria eta ideia perfektuen munduari lotua; eta doxa, iritzi hutsean oinarritzen dena eta mundu material eta aldakorra. Agustinek ere bi maila bereizten ditu: ezagutza arrazionala, Platonen episteme kontzeptuaren baliokidea dena, eta kontenplazioa, Jainkoarekiko harreman zuzena eskaintzen duen ezagutza sakratua. Platonen kasuan, ongiaren ideia da arima argitzen duena, eta Agustinen arabera, Jainkoak gizakia argitzen du argiztapenari edo iluminazioari esker.

Dialektika Metodoa

Platonentzat, dialektika egia ezagutzeko metodoa da, eta arrazoiaren bidez askatasuna lortzeko tresna. Gobernari filosofoek azken fasean landu behar dute. Agustinentzat, berriz, dialektika barne bilaketa bat da. Gizakiak egia barnean darama; horretarako, barnerapena eta Jainkoaren argiztapena behar dira. «Ez atera zure baitatik kanpora, itzul zaitez zure barnera, egia gizakiaren baitan aurkitzen baita».

Dualismo Antropologikoa

Gizakiaren izaerari dagokionez, Platonek arima ezagutza-printzipiotzat hartzen du, arrazoiaren eta adimenaren iturria dela esanez. Gainera, arima betidanik existitu dela defendatzen du. Gorputza, aldiz, espetxe batekin lotzen du, non bertatik atera eta askatu behar duen ezagutza lortzeko. Agustinek ere esaten du arima dela ezagutza-printzipioa, Jainkoak gure barnean jarritako altxorra. Gorputzari dagokionez, Agustinentzat bekatuaren iturria da, zikina eta galbidera eramaten duena.

Laburbilduz, esan genezake Agustinek Platonen eragina jaso zuela, baina bere teologia propioa osatu zuen.

Ontologia: Jainkoaren Existentzia eta Ideia Eredugarriak

Agustinen ontologia kreazionismoaren abiapuntu izan zen; hau da, sortzaile bat egon zela ez du zalantzan jartzen, Jainkoa, esate baterako. Berak bi eratako izakiak bereizten ditu: alde batetik, Izaki Absolutua edo Jainkoa, eta bestetik, hark sortutako gainontzekoak.

Izaki kontingenteak Jainkoak sortutakoak dira. Ez dute finkotasunik ezta iraupenik ere. Badira eta ez dira aldi berean. Beraz, ez dira benetakoak, aldaezin irauten dutenak baitira benetakoak. Izaki kontingente guztiak ezerezetik egin zituen Jainkoak.

Jainkoa guztiaren sortzailea da. Izaki Absolutua, Betierekoa, Perfektua, Aldaezina, guztiz Ona eta guztiz Justua. Jainkoaren existentzia frogatzeko, ez da fede itsuan oinarritu behar, fedean eta arrazoian, esate baterako. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da. Izaki Absolutuaren existentzia frogatzeko 3 argudio nagusi darabil Agustinek:

  • Argudio gnoseologikoa: Egia absolutuak existitzen du. Existitzen bada, norbaitek sortua da. Eta guztia Jainkoak sortu zuenez, Jainkoak existitzen du.
  • Argudio kosmologikoa: Unibertsoaren existentzia zalantzan jarri ezina da. Unibertsoak existitzen duenez, Jainkoak sortu zuen hau (kreazionismoa), eta beraz, Jainkoak existitzen du.
  • Ideia eredugarriak: Jainkoak gizakiarengan jarri ditu ideia eredugarriak; hauek adimenak ezin ditu aldatu, beraz, aldaezinak dira. Hauek Jainkoarengana gerturatzen diren ideiak dira.

Entradas relacionadas: