Plastikoen Oinarrizko Kontzeptuak eta Sailkapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB

1. Zer dira plastikoak?

Plastikoak material organikoak dira, malguak, erresistenteak, pisu gutxikoak eta elektrizitatearen zein beroaren isolatzaileak direnak.

2. Plastikoen Molekulak

2.1. Molekulen izena

Plastikoen molekulak luzera handikoak dira, eta makromolekula deitzen zaie.

2.2. Monomeroa

Plastikoen makromolekula bakoitzean errepikatzen den atomo-multzoari monomeroa deitzen zaio.

3. Polimeroak eta Plastikoak

3.1. Zergatik deitzen zaie polimeroak plastikoei?

Plastikoen makromolekulak monomero askoz osatuta daudelako.

4. Plastiko Motak

4.1. Plastiko motak

Hona hemen plastiko mota nagusiak:

  • Termoplastikoak
  • Termoegonkorrak
  • Elastomeroak

4.2. Termoplastikoen definizioa

Termoplastikoak berotzen direnean biguntzen eta urtzen dira, eta hozten direnean solidifikatzen dira.

4.3. Termoegonkorren definizioa

Termoegonkorrak berotzen direnean deskonposatzen dira.

4.4. Termoplastikoen eta Termoegonkorren arteko aldea

Berotzean, termoplastikoak urtu egiten dira eta hoztean solidifikatu, berriz, termoegonkorrak deskonposatu egiten dira.

4.5. Elastomeroen definizioa

Elastomeroak esfortzuak jasaten dituztenean deformatzen dira eta esfortzuak kentzean lehengo forma berreskuratzen dute.

5. Termoplastikoen Adibideak

5.1. Sei Termoplastiko

Hona hemen sei adibide:

  • Dentsitate handiko polietilenoa (HDPE)
  • Dentsitate gutxiko polietilenoa (LDPE)
  • Polipropilenoa (PP)
  • Poliestirenoa (PS)
  • Polibinilo kloruroa (PVC)
  • Polietilentereftalatoa (PET)

Beste batzuk: Polikarbonatoa (PC), Metilo polimetakrilatoa (PMME), Politetrafluoretileno edo tefloia (PTFE), Poliamida (PA).

6. Termoegonkorren Adibideak

6.1. Lau Plastiko Termoegonkor

Lau plastiko termoegonkor:

  • Fenol erretxinak
  • Amino-erretxinak
  • Poliester-erretxinak
  • Epoxy-erretxinak

7. Elastomeroen Adibideak

7.1. Lau Elastomero

Lau elastomero:

  • Kautxua
  • Neoprenoa
  • Poliuretanoa
  • Silikona

8. Plastikoen Sailkapena

8.1. Sailkapen ariketa

Hona hemen plastikoen sailkapena:

PlastikoaMota
Polibinilo kloruroa (PVC)TP (Termoplastikoa)
Poliester-erretxinakTE (Termoegonkorra)
PolietilenoaTP (Termoplastikoa)
PolipropilenoaTP (Termoplastikoa)
KautxuaE (Elastomeroa)
PoliestirenoaTP (Termoplastikoa)
PoliuretanoakE (Elastomeroa)
Fenol-erretxinakTE (Termoegonkorra)
PolietilentereftalatoaTP (Termoplastikoa)
NeoprenoaE (Elastomeroa)

9. Plastikoen Propietateak

9.1. Plastikoen ezaugarriak

Plastikoek dituzten propietateak (X bidez adierazita):

  • Erresistente mekanikoa: X
  • Arinak: X
  • Produktu kimikoekiko erresistenteak: X
  • Isolatzaile elektrikoak: X
  • Aldakorrak: X
  • Iragaztezina: X
  • Fabrikatzeko errazak: X

10. PVC motak eta Aplikazioak

10.1. PVC motak

PVC motak eta haien aplikazioak:

  1. PVC malgua:
    • Aplikazioa: Kable elektrikoen isolatzaileak, tutu malguak, larruaren ordezkoak (zapatak, zorroak).
  2. PVC zurruna:
    • Aplikazioa: Tutueriak, leihoen markoak, pertsianak.

11. Sartaginaren Heldulekua

11.1. Estaldura egokia

Sartagin baten heldulekuan fenol-erretxinen estaldura jarriko litzateke (beroarekiko erresistentea delako).

12. Plastikoen Lehengaiak

12.1. Lehengai nagusiak

Plastikoak egiteko lehengai nagusiak petrolioa eta gas naturala dira.

Entradas relacionadas: