Plastikoen Mundua: Sailkapena, Lehengaiak eta Fabrikazio Prozesuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,72 KB

Plastikoak: Sailkapena eta Ezaugarriak

Plastikoak bi talde nagusitan sailka daitezke beraien jatorriaren arabera:

1. Plastiko Naturalak eta Eraldaketen Ondorioz Sorturikoak

Hauek dira beste plastiko guztien lehengaiak. Naturan berez aurki daitezke edo beste material batzuen eraldaketaren bidez sortzen dira.

  • Naturalak: Izadian berez aurkitzen diren materialak dira. Garrantzitsuenak honakoak dira: Zelulosa, Erretxinak, Kautxua, Adarrak, Petrolioa eta Ikatzaren hainbat konposatu.
  • Artifizialak: Plastiko naturalak beste material batzuk gehituz eraldatzean sortzen dira. Adibide aipagarriak: Kautxu bulkanizatua, Zuntz bulkanizatua, Zeluloidea.

2. Plastiko Sintetikoak

Sintesi kimikoaren bidez lortutako makromolekulak dira. Beraien formari eusteko gaitasunaren arabera, honela sailkatzen dira:

a) Termo-plastikoak

Beroan bigundu eta itxura aldatzen dute, baina hoztean ez dute aldaketa kimikorik jasaten. Abantaila nabarmen bat dute: birziklagarriak dira. Gehiegi berotuz gero, urtu egiten dira.

Garrantzitsuenak:

  • Polietilenoa
  • Poliprofilenoa
  • PVC
  • Poliamida
  • Poliesterra

b) Termoegonkorrak

Beroan itxuragabetu ondoren hoztean, ezin dira berriro beroarekin moldatu. Aldaketa kimiko iraunkorrak jasan dituztelako gertatzen da hau, eta berriro berotzean desegin egingo lirateke.

Garrantzitsuenak:

  • Suratu gabeko poliesterra
  • Epoxi erretxina
  • Poliuretano erretxina
  • Fenol erretxina (bakelita)
  • Silikona

c) Elastomeroak

Sustantzia elastikoak dira, kautxuaren ordezko gisa erabiltzen dira.

Garrantzitsuenak:

  • Kautxu sintetikoa
  • Neoprenoa

Plastiko Sintetikoen Lehengaiak

Plastiko sintetikoen jatorrizko materialak askotarikoak dira: zelulosa, ikatza, eta batez ere petrolioa eta gas naturala. Petroliotik eratorritako naftak (cracking prozesuaren bidez lortuak) dira lehengai nagusia. Horien artean, etilenoa da garrantzitsuena.

Produktu Plastikoak Lortzeko Prozesuak

Plastikoak, kasu gehienetan, ez dira mekanizagarriak. Beraz, produktuak lortzeko prozesu espezifikoak jarraitu behar dira:

  1. Materiala hauts edo pikor moduan saltzen da.
  2. Berotu egiten da, urtu arte.
  3. Hurrengo prozesuetako bat erabiliz moldatzen da:
  • Prentsatua: Materiala molde batean sartu, berotu eta presioz moldatzen da. Solidotu ondoren ateratzen da pieza. Galdategietan erabiltzen den antzeko prozesua da.
  • Injekzioa: Plastiko beroa enbolo baten bidez molde batera presioz injektatzen da. Solidotu ondoren, pieza moldetik ateratzen da eta akatsak zuzentzen zaizkio. Era guztietako piezak egiteko oso erabilia da.
  • Termokonformatua: Plastikoa molde baten gainean jarri (berotu gabe), eta gero berotu egiten da. Airearen presioz edo hutsa eginez, moldearen forma hartzen du. Pieza oso meheak egiteko egokia da.
  • Estrusioa eta Extrusioa-putz egitea:
    • Estrusioa: Plastikoa egoera likidoan, torloju baten bidez bultzatzen da nahi den forma duen zulo batetik pasatuz. Honela, zuloaren sekzioaren forma hartzen du.
    • Extrusioa-putz egitea: Plastikoa molde batean sartu eta aldi berean airea presiopean injektatzen da. Plastiko kantitate txikia erabiltzen da, eta moldearen paretetan geratzen da. Botilak eta hodi formako piezak egiteko erabiltzen da.
  • Harigintza: Estrusioaren antzekoa da, baina zulo anitz ditu. Hariak irten ahala, askotan korapilatu egiten dira kable bat osatuz.

Entradas relacionadas: