Plastikoa lortzeko prozesua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,52 KB

PLASTIKOEN KONFORMAZIOA

FABRIKAZIO URRATSAK

MOLDEAREN DISEINUA Moldea plastikoari forma emateko balio du. Ingeniari eta espezializtek diseinatzen dituzte, ordenagailuz kontrolaturiko CAD programak erabiliz.

MOLDEAREN FABRIKAZIOA Moldearen fabrikazio aluminio edo altzairuzko pieza bati, nahi den forma lortu arte metalezko txiribil txikiak kentzean datza. Ordenagailuz kontrolaturiko CNC fresatzeko makinekin egiten da.

PIEZAREN FABRIKAZIOA Pikorretan dagoen eta petrolio, gas natural edo ikatzetik datorren plastikoa erabiltzen da lehengaitzat. Diseinatutako forma duen pieza lortzeko, argazkiko injekziomakinetan plastikoa sartzen da. Lau fase ditu: urtu, moldean sartu, hoztu eta moldetik atera.

FABRIKAZIO PROZESUAK

KONPRESIO Gehien erabiltzen den materiala bakelita (plastiko termoegonkorra). Plastikoa altzairuzko moldean ipini, eta berotuz, ore bihurtzen da. Prentsa hidraulikoen bidez presio egin eta moldearen forma hartzen du. Hozten utzi eta moldetik ateratzen da.

ESTRUSIO Plastikozko ore biguna zulo batetik pasaratzean datza. Bukaerako forma zuluoaren forma hartzen du. Makina: kalaptxa(inbutua), torloju amaigabea(plastikoa sakatu), berogailuak (plastikoa urtu).

INJEKZIOA Kalapatxan lehengaia sartzen da. Estrusio-makinak plastikoa trinkotu eta urtu egiten du. Gero metalezko molde barruan presiopean sartzen da, gogoratzeko hozten da eta moldetik bukaerako produktua ateratzen da.

PUZTE Estrusio- makinaren bidez urtutako plastikoari tutuaren forma ematen zaio. Jarraian, moldearen barruan sartzen da eta barrunbearen hormetara egokitu arte airearekin puzten da.

HUSTE Fabrikatu nahi dugun objektuaren molde gainean plastikozko xafla kokatzen da. Erresistentzia elektrikoen bidez xafla bigundu arte berotzen da. Gero, xafla beroa eta moldea ukitu arte hurbiltzen dira; amaitzeko, plastikozko xafla moldearen kanpoko hormei egokitzeko, euren arteko airea ateratzen da.

KALANDRATZE Kalandra deritzon makina erabiltzen da. Kalapatxaren bidez plastiko urtua kandrako goiko aldetik sartzen da. Makinaren barruan xafla edo plaka forma emango dioten arrabolen artetik pasarazten da.

BIRATZE Biratze-moldekatze barruan plastiko urtua duen moldea astiro birraztean datza. Indar zentrifugaren eraginez plastiko urtua moldearen barrunbeko hormetara bultzatua da eta bertan egokitzen da, egin nahi den objektuaren forma artuz.

MURGILTZEA Murgiltze-moldekatze beirazko edo portzelanazko moldea plastiko urtuan murgiltzean datza.Plastikoa moldearen kanpoko hormetara egokituz, kanpotik geruza fina egiten da. Jarraian moldea plastikotik atera eta lehortu egiten da (gas edo aire berogailuen bidez edo berogailu elektrikoen bidez). Plastikozko estaldura gogortzen denean molda ateratzen da.




SINTERIZAZIOA

Hautsak (zeramikoak edo metalikoak) prentsatuz lortzen den objektua labe batean berotzean datzan prozesua da. Pieza horren gogortasuna eta erresistentzia handitzeko egiten da, partikulen artean lotura gogorragoak eratuz. Materiala tenperatura altuetan berotzen da baina beti ere bere urtze tenperaturaren azpitik, ez urtzeko. Prozesu hau material zeramikoetan erabiltzen da, hautsak produktu trinko baten transformatzen ditu.


PROZESUA Hautsen fabrikazioa: Hauts materialari   gehigarriak gehitzen zaizkio (lubrifikatzaileak, aglutinatzaileak..).Trinkotzea: Moldea betetzea: Nahasketa hori molde baten jartzen da. Konprimitzea: presioa jartzen zaio nahasketari, prentsa hidrauliko edo mekaniko baten bidez. Moldetik ateratzea: Moldearen forma eta altuera egokia hartuta duenean, pieza ateratzen da. Piezak erresistentzia izan behar du manipulatu ahal izateko.Sinterizazioa: Partikulak tenperatura altuan berotzen dira gehiago elkartzeko. Labe berezi batzuk erabiltzen dira prozesu honetarako, piezen oxidazioa kontrolatzeko. Pieza gordinak garraiatzen dituen zinta du labeak. Honekin, pieza gordina erresistentzia duen eta propietate mekaniko onak dituen beste pieza batean transformatzen da.


Automobiletarako pieza batzuk. Sarrailagintzarako materialak, Industria aeroespazialerako produktuak, Industria nuklearrerako materiala, Altzairu herdoilezineko produktuak, Tresnak, Iman batzuk.


SOLDADURA

Beroaren bitartez lortutako elementu metalikoen elkartze edo lotura prozesua da. Energi iturri ezberdinak erabili daitezke soldatzeko: arku elektrikoa, laserra, gas garra…

HETEROGENEOAK: Natura ezberdina duten materialen artekoa

HETEROGENEOAK: Natura ezberdina duten materialen artekoa

Puntuzko soldadura


: Juntatu beharreko piezetako puntu jakin batzuetan presioa eginez eta elektrizitatearen bidez fusio puntutik gertuko tenperatura batean berotuz ematen den soldadura mota da.

Arkuzko soldadura: Metala urtzeko arku elektriko baten beroaz baliatuz soldatzeko modua da piezen eskinak (urtuta) eta elektrodoaren materiala nahastu egiten dira lotura homogeneo bat lortuz.Soldadura oxiazetilenikoa: Oxigenoa karburante bezala eta azetilenoa erregai gisa erabiltzen duen soplete batekin 350º-tara beroa aplikatuz egiten den soldaketa mota da.

Entradas relacionadas: