Plastikoa: Historia, Propietateak, Motak eta Birziklatzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,96 KB

Plastikoaren Historia eta Konposizioa

Laka izan zen K.a. aurkitu zen lehen plastikoa, laka zuhaitzaren izerdia izanik. Kristo ondoren, amerikarrek kautxoaren propietateekin egindako moldeak egin zituzten, eta Europara Kolonen bidaiarekin heldu ziren. 1868. urtean, John Wesley estatubatuarrak zeluloidea aurkitu zuen. Geroago, esnetik plastikoa lortzea ere lortu zen. Harrezkero, plastikoak aplikazio ugari izan ditu eta material tradizionalak ordezkatu ditu.

Zer da plastikoa?

Plastikoa polimeroz osatutako materiala da, bi modutan lor daitekeena. Modu naturalean, landare edo animalien bidez lor daiteke; aldiz, plastiko sintetikoak erregai ezberdinetatik datoz. Fabrikazio prozesuari dagokionez, eraldaketa industrialak egiten zaizkio plastikoari, karga (zuntz ezberdinak) eta aditibo (kimikoak) produktuak gehituz. Prozesu honi polimerizazioa deritzo.

Plastikoaren Propietateak eta Motak

Plastikoak propietate asko ditu, eta horregatik erabiltzen da hainbeste gure gizartean. Plastikoaren alde mekanikoa garrantzitsua da. Plastikoak malgutasun handia izan dezake; zenbat eta meheagoa egin, orduan eta malguagoa izango da.

Plastiko motak egituraren arabera

1. Termoplastikoak

Egitura linealak dituztenak dira. Termoplastiko gehienak petroliotik eratorriak dira, baina beste gutxi batzuk, adibidez, zelofana eta biopola, landare lehengaiekiko eratorriak dira. Plastiko motaren arabera, gogortasuna, elastikotasuna, zurruntasuna, malgutasuna, hauskortasuna eta erresistentzia aldakorrak dira.

Horretaz gain, plastiko mota honen kateen arteko loturak ahulak dira, eta berotuz gero plastikoa bigundu eta moldatu egiten da. Propietate nagusiak hauek dira:

  • Gogortasun handia
  • Iragazgaitza eta gardena
  • Harroa eta biguna, edo zurruna eta erresistentea izan daiteke
  • Distiratsua

2. Termoegonkorrak (Termoset)

Termoegonkor gehienak petroliotik ateratzen dira. Berotzerakoan zurrun bihurtzen dira eta ez dira biguntzen edo deformatzen. Egitura aldetik, honen loturak oso sendoak dira eta berotzerakoan ez dira hausten. Propietate nagusiak:

  • Elastikotasun handia
  • Biguna eta malgua
  • Kolpeekiko erresistentea eta arina

3. Elastomeroak

Egitura aldetik, indarra egiten zaienean kateak luzatu egiten dira; hau da, material hau oso elastikoa da. Propietate nagusiak:

  • Elastikotasun handia
  • Itsaskortasuna
  • Gogortasun txikia

Plastikoaren Konformazio Teknikak

Plastikoari itxura zehatza emateko konformazioa erabiltzen da. Lau teknika ezberdin daude:

  • 1. Estrusioa: Plastikoarekin hodiak eta drainatze produktuak egiteko balio du.
  • 2. Moldeaketa: Moldeen bidez plastikoari hainbat forma emateko balio du. Hiru moldeaketa mota daude: konpresio bidezkoa, puztuketa bidezkoa eta injekzio bidezkoa.
  • 3. Arrabol bidezko prentsaketa: Termoplastikoa arrabolen artetik igarotzen da xaflak lortzeko.
  • 4. Konformazio Berezitua: Gainerako teknikak aplikatu ezin zaizkien piezekin erabiltzen da, tamaina handiegia dutelako.

Plastikoaren Propietate Gehigarriak eta Aplikazioak

Plastikoak harikortasun handia du; hau da, indar batekin tolesten bada ez da apurtuko. Gainera, erresistentzia handia du, eta isolamendu akustikoa ere badu. Elektrizitatearen arloan asko erabiltzen da, plastikoak isolamendu elektriko eta termikoa duelako. Azkenik, material honek dentsitate arina du eta iragazgaitza da. Beraz, material oso konpletoa denez, asko erabiltzen dugu eta gure gizarterako beharrezkoa da.

Aplikazio eremu nagusiak

Plastikoak baliabide asko ditu, eta gure gizarteak aplikazio ugari bilatzeko gai izan da. Batez ere eremu hauetan erabiltzen da:

  • Garraioak
  • Paketegintza
  • Telekomunikazioak
  • Eraikuntza
  • Medikuntza
  • Nekazaritza
  • Informazioaren Teknologiak

Plastikoaren Eragina eta Birziklatzea

Gaur egun, plastikoa material erabilienetakoa da, eta horrek arazo larriak sortu ditu, plastiko asko suntsiezinak direlako. Arazo hori dela eta, plastikoa mende honetako material kutsagarrienetakoa da. Arazo hau konpontzeko, bi estrategia nagusi erabili behar dira:

  • Produktu biodegradagarriak gehiago erabiltzea, haien aplikazioak kontrolatuz.
  • Birziklatze teknikak prestatu etorkizunerako.

Birziklatze motak

Hondakinek arazo larriak sortzen dituztenez, horiek ekiditeko ezinbestekoa da birziklatzea eta berrerabiltzea. Horretarako hiru birziklatze mota existitzen dira:

  • Birziklatze mekanikoa: Hondakin plastikoak jaso, sailkatu eta txikitzean datza, granulua lortzeko.
  • Balorazio energetikoa: Erregai gisa erabiltzeko birziklatzea.
  • Osagaien berreskuratzea (Birziklatze kimikoa): Erabilitako plastiko piezen deskonposizio kimikoan oinarritzen da.

Entradas relacionadas: