Plantazio Nekazaritza eta Lehorreko Nekazaritza Sedentarioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB

Plantazio-nekazaritza

Plantazio-nekazaritza garatzen ari diren Afrikako, Erdialdeko eta Hego Amerikako herrialdeetan eta Asiako hego-ekialdean egiten da.

XVI. eta XVII. mendeetan, Europako konkistatzaileek nekazaritza-ustiategiak sortu zituzten Europatik kanpo. Horrela sortu ziren plantazioak. Plantazioen helburua produktu exotikotzat hartzen zirenak lortzea zen, esaterako: kakaoa, kafea eta kotoia.

Ezaugarriak

Plantazio-nekazaritzak ezaugarri hauek ditu:

  • Funtsean esportaziorako erabiltzen den merkatu-nekazaritza da. Horregatik, plantazioak ondo komunikatutako lekuetan daude (kostaldetik gertu, garraiorako bide handietatik gertu, etab.).
  • Oro har, ustiategi handietan egiten da. Ustiategi horiek atzerriko multinazionalek kontrolatzen dituzte (batik bat, Europako eta Estatu Batuetako multinazionalek) edo bertako ekoizleek (enpresa handi horiei saltzen dizkiete uztak).
  • Plantazioetan, bertako langile ugariri ematen diete lana; sarri, aldi baterako kontratatzen dituzte langileak. Langile horien soldatak baxuak dira.
  • Ezinbestekoa da kapital-inbertsio handia egitea, lurra erosteko eta ustiatzeko, baita produktuak distantzia luzeetan kontserbatzeko, garraiatzeko eta merkaturatzeko ere.
  • Nekazaritza mota horretan, monolaborantza egin ohi da (adibidez, kakaoa, azukre-kanabera, Afrikako palmondoa, kafea...).
  • Aplikatu daitezkeen bitarteko tekniko guztiak aplikatzen dira produktibitate handia lortzeko.

Onurak eta Eraginak

Plantazio-nekazaritzak etekin handiak ematen dizkie multinazionalei. Izan ere, multinazionalek etekina ateratzen diete ekoizpen-kostu txikiei, funtsean, garatzen ari diren herrialdeetan soldatak oso baxuak direlako.

Horretaz gainera, plantazio-nekazaritza, neurri batean, onuragarria da garatzen ari diren herrialdeentzat. Plantazioek bertako ekonomia suspertzen dute; izan ere, enplegua sortzen dute, eta produktuak esportatzeko beharrezko garraio- eta merkaturatze-azpiegiturak eraikitzea sustatzen dute.

Bestalde, lurra lantzeko teknika modernoak eta lana antolatzeko modu eraginkorragoak sartzen dituzte teknologikoki atzeratuagoak diren eremu horietan.

Ondorio Txarrak

Dena den, plantazio-nekazaritzak, halaber, ondorio txarrak ditu garatzen ari diren herrialdeetan:

  • Etekin ekonomikoak atzerriko enpresen esku geratzen dira; beraz, bertako langileek ez dute beren bizi-maila baxua hobetzen.
  • Nekazariak ezin dira lehiatu multinazionalekin, eta asko behartuta daude beren lurrak uztera eta plantazioetan lan egitera. Horren ondorioz, herrialde horietako batzuek elikagaiak inportatu behar dituzte, biztanleriaren premiak asetzeko.
  • Plantazioek eragin handia dute ingurumenean (lurzoruak agortzen dira, biodibertsitatea galtzen da...), ustiapena oso intentsiboa izan ohi baita, ahalik eta errendimendu handiena lortzeko.


Lehorreko Nekazaritza Sedentarioa

Sabana-eremuetan egiten da, labore-txandaketako sistema baten bidez:

  • Lurraren zati batean zerealak landatzen dira.
  • Beste batean, produktu osagarriak landatzen dira (kakahuetea, tuberkuluak...).
  • Azken zatia lugorri uzten da —hots, atseden hartzen uzten da—, eta abereak bazkatzeko erabiltzen da.

Entradas relacionadas: