Plaken tektonika eta kontinenteen jitoa: froga eta kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,55 KB
Metodoak
Metodo zuzenetan
Metodo zuzenetan lurraren gainazaletik edo zundaketen bidez ateratako materialak aztertzen dituzte. Beraz, geruza azalekoenei buruzko informazioa soilik lortzen da.
Zeharkako metodoak
Zeharkako metodoak lurraren barneko arroken propietate fisikoetan eta kimikoetan oinarritzen dira, eta horien arabera ondorioztatzen dira lurraren egitura eta konposizioa. Horrelako metodoen artean, metodo sismikoa da geosferaren barne egiturari buruzko informazio gehien eman diguna.
Hipotesiak eta teoria nagusiak
Kontinenteen jitoaren hipotesia
Kontinenteek lurraren gainazalaren gainean egiten duten migrazioaren ondorioz sortu ziren mendikateak. Mekanismo honi jarraituz kontinentek kokapena aldatzen dute denboran zehar.
Plaken tektonikaren teoria
Plaken tektonikaren teoriak dio kontinenteen kokapen geografikoa aldatu egiten dela denborarekin. Egiaztatu zuten itsas hondoak mugitu egiten direla. Teoria horren arabera, kontinenteak ez dira itsas hondoaren gainean soilik mugitzen, itsas hondoa bera eta plaka litosferikoak batera mugitzen dira.
Kontinenteen jitoaren frogak
- Geografia: Kontinenteak mapan kokatuta daude puzzle bat bezala.
- Geologia: Atlantikoaren bi aldeetan mendikateak lerrokatuta daude.
- Paleontologia: Zenbait tokitan, uharte edo itsas-eremu handiak gurutzatu ezin ditzaketen espezie kontinentalen fosilak aurkitu dira.
- Paleoklimatologia: Glaziar sedimentuak aurkitu dituzte Afrikan, Hego Amerikan, Indian eta Australian; sedimentu horiek normalean hego polotik hurbil sortu daitezke soilik.
Kritikak kontinenteen jitoaren teoriari
- Errotazioak eragiten duen indar zentrifugoa grabitate indarra baino askoz txikiagoa da; hortaz, ezinezkoa da indar zentrifugo horrek masa kontinentalak mugiaraztea.
- Kontinenteak itsas hondoaren gainean irristatuko balira, zaila da azaltzea zergatik deformatzen den haien aurrealdea eta zergatik sortzen diren kostaldean mendikateak.
Itsaspeko erliebea
- Dortsal ozeanikoa: Luzera handiko mendikatea.
- Plataforma kontinentala: Litosfera kontinentalaren urpeko zatia.
- Rifta: Luzetarako arraila, dortsal ozeanikoaren erdian (plaka litosferikoak sortzen diren tokia).
- Fosa ozeanikoa: Uharte bolkanikoetatik gertu dauden lubaki sakonak (lurrikarak gertatzen dira).
- Subdukzio gunea: (izenburua adierazten duena).
Itsas hondoaren hedapena
XX. mendearen hirurogeiko hamarkadaren hasieran, itsas hondoaren hedapenaren hipotesia proposatu zuten: mesosferako arrokak dortsaletako riftetan barrena igotzen dira, konbekzio korronteen bidez, eta dortsalen bi alboetara hedatzen dira. Litosfera ozeaniko berriak lehenagokoa desplazatzen du milioika urtez irauten duen prozesu batean; horren ondorioz, itsas hondoak sortu eta hedatu egiten dira.
Hipotesi hori ez zen onartua izan harik eta ikerketek honako gertakari hauek agerian jarri zituzten arte:
- Itsas hondoetako arrokak kontinenteetakoak baino gazteagoak dira; inoiz ez dute 200 milioi urte baino gehiago izaten. Zundaketen bidez egiaztatu zuten itsas hondoetako arrokak gero eta modernoagoak direla dortsalera hurbildu ahala.
- Itsas hondoko arrokak zerrendaka agertzen dira simetrikoki dortsalen bi alboetan; arrokak osatzen dituzten mineralen magnetismoaren polaritatea txandakatuta agertzen da.
Sumendien eta lurrikaren banaketa
Lurrikaren epizentroak mapa batean adieraziz gero, zerrenda estu batzuetan lerrokatu daitezke. Zerrenda horiei gerriko sismiko esaten zaie eta hor daude sumendi gehientsuenak.
Jarduera sismikoaren eta jarduera bolkanikoaren guneak batera agertzen dira, eta dortsal ozeanikoen alboetan kontzentratzen dira, fosa ozeanikoen eta orogeno berri sortuen inguruan.
Plaken tektonikaren oinarrizko kontzeptuak
Plaken tektonikaren teoria honako funtsezko ideia hauetan oinarritzen da:
- Lurraren kanpoaldeko zatiari litosfera deritzo. Geruza etena da eta plaka litosferikoetan zatituta dago.
- Plaken muturretan gertatzen da jarduera geologikoaren zatirik handiena; plaken erdian, berriz, jarduera hori urria da.
- Litosfera ozeanikoa litosfera kontinentala baino meheagoa da.
Dortsal ozeanikoetan sortzen da litosfera, eta fosa ozeanikoetan suntsitzen da.
Litosfera kontinentala
- Ur gaineko lurrek eta plataforma kontinentalek osatzen dute.
- Granitoen azpian beste arroka magmatiko batzuk daude.
- Litosfera ozeanikoak baino dentsitate txikiagoa du.
- Beheko zatia plastiko samarra da eta, horregatik, lurrikara gutxiago izaten dira gune horretan.
Litosfera ozeanikoa
- Itsas hondoek osatzen dute.
- Arrokak litosfera kontinentalean ditugun arrokenak baino modernoagoak dira, eta geruzatan pila daude; azalean basaltoa nagusi da.
- Litosfera kontinentalak baino dentsitate handiagoa du; hortaz, haren azpira hondoratzen da.
Ertz motak
Ertz sortzaileak
Gune hauetan barrutik datorren magma azaleratzen da erupzio bolkanikoen bidez eta lurzorua edo itsasorako zorua berria sortzen da. Plaka litosferikoak banantzean gertatzen da hori.
Ertz transformatzaileak
Muga hauetan litosfera ez da ez sortzen ez suntsitzen; plakak horizontalki irristatzen dira.
Ertz apurtzaileak
Leku hauetan itsas hondoa suntsitzen da. Fosa ozeanikoetan egoten dira; plaka ozeaniko bat beste plaka baten azpian sartzen da —oro har, plaka kontinental baten azpian.
Konbekzio korronteak
Plaka litosferikoen mugimenduaren eragileari buruzko lehen ereduaren arabera, sakonera txikiko konbekzio korronteak zeuden eta honela funtzionatzen zuten:
Pausuak
- Litosfera hoztu egiten da gainazalean, hondoratu eta subdukzio gunean mesosferara sartzen da.
- 670 km-tik aurrera litosferak zurruntasuna galtzen du; arrokak sakabanatzen dira eta mesosferaren hondorantz joaten dira.
- Dortsal ozeanikoaren arrailetatik magma azaleratzen da eta litosfera ozeaniko berria sortzen da.
- Mesosferara iristen diren arrokak berotzen dira, azalerantz igotzen dira eta gandor edo luma termikoak sorrarazten dituzte.
Dortsal ozeaniko baten funtzionamendua
Dortsal ozeanikoaren ardatzaren bi aldeetara dauden arrailak gero eta zabalagoak dira ardatz horretatik urrundu ahala. Horrek esan nahi du, denboran zehar, dortsaletik urrutien dagoen plaka litosferikoaren muturretik jarduten duten indarrengatik zabaltzen direla.
Konbekzio zelulen goranzko korronteak ez dira beti dortsalarekin lotuta egoten; haien kokapena aldatu egiten da denborarekin. Plakaren beste tokitan ahultasun lerro bat badago, bertan sor daitezke.
Etenune sismikoa
Etenune sismikoa uhin sismikoen abiaduran eta hedapen norabidean bada-bateko aldaketa izatea da. Ikasleek testua ikusita, bi etenune sismiko nabarmentzen dituzte: Mohorovičić etenunea eta Gutenberg etenunea.
Aldeak: lurrazala eta litosfera
Bi kontzeptuok eredu desberdinei dagozkie. Lurrazala esaten zaio eredu geokimikoan, eta litosfera eredu dinamikoan. Hori.
Wegenerren ondorioak eta azalpenak
- Wegenerrek ondorioztatu zuen kontinente eta lurralde haiek elkartuta egon zirela eta Glossopteris garoa hazteko egokia zen latitude batean zeudela.
- Beste azalpen bat izan daiteke planeta mailako klima-aldaketa bat gertatu zela, eta horrek Glossopteris espeziearen hondarrak aurkitu diren latitudeetan hazteko aukera eman zuela.
Luma termikoak eta dortsalak
Posible al da luma termiko bat egotea dortsal batetik kanpo? Bai, posible da. Adibidez, Hawaii uharteak luma termiko batek sortu zituen. Dortsalak ez datoz beti bat luma termikoekin; dortsalak litosfera zatitzen den lekuan eratzen dira eta ez du zertan bat etorri luma termiko bat azaleratzen den lekuarekin.