Plaken Ertzeko Prozesu Geologikoak: Ertz Eraikitzaile eta Suntsitzaileak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

Plaken Ertzeko Prozesu Geologikoak

Ertz Eraikitzaileak: Dortsal Ozeanikoak

  1. Haustura-eremuak: Milaka km-ko luzera dute, eta mantuko material beroa gainazalera ateratzen da eremu horietan. Pitzaduretan jarduera bolkaniko handia dago.
  2. Bolkanismoa eta litosfera ozeanikoaren sorrera: Bolkanismoak basalto asko sortzen du, eta hori dela-eta litosfera ozeanikoa sortzen da. Azal hori mantuaren gaineko zatira itsatsita geratzen da, eta litosfera mehe bat eratzen du.
  3. Konbekzio-korronte dibergenteak eta distentsio-esfortzuak: Konbekzio-korronte dibergenteek distentsio-esfortzuak sortzen dituzte, eta distentsio-esfortzu horiek hausturaren bi aldeak banatzen dituzte. Hortaz, haustura irekita egon ohi da, eta magma basaltikoa etengabe irteten da.
  4. Dortsalaren erliebea eta Rift-aren sorrera: Magmak barrutik egiten duen presioak hausturaren bi ertzak altxatzen ditu, eta dortsalaren erliebea osatzen dute ertz horiek. Bi ertzen artean geratzen da hausturak betetzen duen sakonunea. Rift du izena sakonune horrek.
  5. Iturri hidrotermalak Rift-eremuan: Rift-eremuan, azala mehea da eta oso hautsita dago. Ozeanoko ura erraz sartzen da eremu horretan, baina metro batzuetako sakoneran dauden harri goriak ukitzen dituenean, ura oso tenperatura altuan ateratzen da eremu horretatik. Iturri hidrotermalak sortzen dira, horren ondorioz.

Ertz Suntsitzaileak: Subdukzio-Eremuak

Subdukzio-eremuetan, litosfera ozeanikoa tolestu eta mantuan hondoratzen da. Litosfera ozeanikoaren suntsiketa-eremuak dira.

Hondoratzen den plaka ozeanikoa izaten da beti, baina gaineko plaka ozeanikoa edo kontinentala izan daiteke.

  1. Litosfera ozeanikoaren suntsipena eta hobi ozeanikoak: Litosfera ozeanikoa suntsitzen da eta hobi ozeanikoak agertzen dira.
  2. Sismikotasun handia: Hondoratzen den plakaren bultzadak sismikotasun handia sortzen du.
  3. Magmatismoa: Magmatismoa sortzen da, hondoratzen den plakako basaltoa urtzen baita.
  4. Gaineko plakaren loditzea: Gaineko plaka loditu egiten da, eta horren ondorioz, mendikate bolkaniko bat (orogeno termikoa) edo sumendi-uharteen lerro bat (uharte-arkua) sortzen da.
  5. Metamorfismoa: Metamorfismoa gertatzen da, presioa eta tenperatura handitu egiten baitira. Adibidez, Andeak, Japoniako irlak...

Talka Ertzak: Talka-Orogenoak

Bi plaka kontinentalek talka egiten dutenean, plaka bat bestearen gainean geratzen da, eta higidura konbergentea gelditu egiten da. Hainbat prozesu geologiko gertatzen dira:

  1. Litosfera kontinentalaren loditzea: Litosfera kontinentala loditu egiten da, eta bizkoitu ere egiten da, plaka bat bestearen gainean jartzen baita.
  2. Talka-orogenoaren sorrera: Talka egin aurretik bi plaken artean metatuta zeuden sedimentuak deformatuta, hautsita eta bi plaken arteko jostura-eremuan pilatuta geratzen dira, eta talka-orogenoa izeneko erliebea osatzen dute.
  3. Igoera isostatikoa: Orogenoak igoera isostatikoa izaten du, mantuk litosfera lodiari egiten dion bultzadaren eraginez. (gorantza)
  4. Metamorfismoa eta magmatismoa: Bi plaken arteko talkaren eta marruskaduraren eraginez sortzen den konpresioak metamorfismoa eta magmatismoa eragin. Hori dela-eta, granito-plutoien guneak sortzen dira, baina bulkanismorik ez.
  5. Hausturak eta sismikotasuna: Talken eraginez, haustura handiak izaten dituzte bi plakek, eta sismikotasuna handia sortzen da.

Entradas relacionadas: