Plaka Tektonika, Lurrikarak eta Sumendiak

Enviado por Borja y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

Plaka Tektonikoen Ertzak

Ertz konbergenteak

Bi plaken arteko talkaren eraginez, oso presio handiak sortzen dira. Ondorioz, plaka horietako baten ertza altxatu egiten da, eta mendikatea sortzen da. Litosferako harriak apurtzen direnean, dardarka hasten dira, eta lurrikarak sortzen dira. Ertz konbergente askotan sumendiak sortzen dira.

Ertz dibergenteak

Plakak bereizi egiten dira. Ardatzetik laba ugari isurtzen da. Laba hoztean, solido bihurtzen da eta azal ozeanikoko harriak sortzen dira. Prozesu horri esker, litosfera ozeanikoa hazten da; horregatik, ertz konstruktibo ere esaten zaie.

Ertz pasiboak (Transformazio-failak)

Bi plaka tektoniko alboz irristatzen dira. Plakek elkar igurztearen ondorioz, oso presio handiak sortzen dira, eta litosferako harriak hautsi egin daitezke. Horrek lurrikarak eragiten ditu. Ertz pasiboak dira, bertan ez delako litosferarik apurtzen, ezta sortzen ere. Ertz horiei transformazio-faila ere esaten zaie.

Lurrikarak (Seismoak)

Lurrikarak, mugimendu sismikoak edo seismoak Lurrak bat-batean indar handiagoz edo gutxiagoz egiten dituen astinduak dira, normalean, iraupen laburrekoak.

Lur-astindu gehienak Lurraren barruko harriak, presio handiaren eraginez, apurtzean sortzen diren dardaren ondorioz gertatzen dira. Beste prozesu natural batzuetan ere sortzen dira lurrikarak, adibidez, erupzio bolkanikoetan. Gertakari artifizial batek eraginda ere gerta daitezke (bonbei edo lehergailuei eztanda eragitean).

Lurrikarak neurtzeko parametroak

Mugimendu sismikoak bi parametroren bidez neurtzen dira:

  • Intentsitatea: Pertsonek astinduan zehar sentitzen dutenean eta eraikinetan eragindako kalteetan oinarritutako neurria da.
  • Magnitudea: Lurrikara batek askatzen duen energia kantitatea neurtzen du. Richter eskalaren bidez neurtzen da. Seismorik handienak 9 gradukoak izan dira.

Sumendiak

Zientzialariek jakin dute Lurraren barruko tenperatura gero eta beroagoa dela zenbat eta sakonago joan. Planetaren erdian dagoen tenperatura 6.000 ºC-tik gorakoa dela uste dute. Tenperatura horren ondorioz, harriak urtu eta magma deritzona sor daiteke. Urtutako elementu horiek inguruko harriak baino dentsitate txikiagokoak dira, eta oso presio gogorrak jasaten dituzte; horregatik, gora irten behar dute. Magmak lurrazalera iristen direnean, sumendiak sortzen dira.

Sumendiak geosferaren barruko material urtuak kanporatzen diren zulo edo arrakalak dira.

Sumendi motak

  • Airepeko sumendiak: Jarduera lurreko eremuetan dutenak.
  • Urpeko sumendiak: Jarduera itsaspeko eremuetan dutenak.

Sumendi baten atalak

Honako atal hauek bereizten dira sumendietan:

  • Ganbera magmatikoa: Magma dagoen tokia da.
  • Tximinia bolkanikoa: Magma igotzen den bidea da.
  • Kraterra: Material urtuak irteten diren zuloa da.
  • Laba-koladak: Sumendiko magaletan behera datozen material urtuak dira. Hoztean, solidotu eta harri bolkanikoen geruzak sortzen dira.
  • Kono bolkanikoa: Sumendiak kanporatutako produktuak eta koladak pilatzean eratzen den mendi bolkanikoa da.

Entradas relacionadas: