Plaka Tektonika eta Lurraren Egitura: Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,04 KB
1. Kontinenteen jidura eta Pangea
1. Mesosaurus eta Glossopteris aspaldiko espezieak ziren. Nola liteke adin bereko fosilak geografikoki oso urrun dauden eremuetan egotea?
Alfred Wegenerrek bere teorian postulatu zuen Pangea izeneko superkontinente handi bat zegoela. Horrela, antzinako espezie horiek lur eremu berean bizi ziren. Baina, milioika urte pasatu ahala, kontinenteak banatuz joan ziren eta, haiekin batera, baita fosilak ere.
2. Azaldu zergatik ez litzatekeen baliagarria izango igeri edo hegan egin zezakeen izaki bizidun baten fosila Pangea existitu zela baieztatzeko.
Izaki hauek igeri edo hegan egin dezaketenez, emigratzeko gaitasuna dute. Beraz, horrek ez luke frogatuko Pangeako eremuak elkarrekin zeudela; izan ere, gaur egun hegazti bat Eskandinabian egon daiteke udan eta gero Afrikara joan, eta horrek ez du esan nahi bi herrialdeak lotuta daudenik.
2. Lurraren Barne Egitura: Eredu Geokimikoa eta Geodinamikoa
3. Zein dira eredu geokimikoaren hiru geruza nagusiak? Zehaztu geruza bakoitzak dituen berezitasunak.
Eredu geokimikoak barneko konposizio kimikoa hartzen du kontuan eta hiru geruza ditu:
- Lurrazala: Bi mota daude, kontinentala eta ozeanikoa; aluminio silikatoz osatuta dago.
- Mantua: Goi eta behe mantua bereizten dira (trantsizio-gunearekin); burdin silikatoz osatua dago.
- Nukleoa: Kanpokoa eta barnekoa. Nukleoak ematen dio Lurrari bere eremu magnetikoa.
4. Zein dira eredu geodinamikoaren geruza nagusiak?
- A. Eredu geodinamikoaren zer geruzek osatzen dute litosfera? Litosfera, astenosfera, mesosfera, D geruza eta endosferak osatzen dute eredua.
- B. Eta mesosfera? Mesosfera behe mantuari dagokio.
- C. Zein da lodiagoa: litosfera ozeanikoa ala kontinentala? Kontinentala askoz lodiagoa da; ozeanikoan dortsalak daude, mugimendu laterala dago eta materiala metatzen da.
3. Uhin Sismikoak eta Nukleoaren Jokaera
5. Zertan oinarritzen dira geologoak geruza horien mugak zehazteko?
P eta S uhinen azterketan oinarritzen dira, lurrikaren ikerketen bidez. P uhinak (lehen mailakoak) heltzen diren lehenak dira, oso azkarrak, eta likidoak perpendikularki zeharkatzen dituzte (gorantz).
6. Nukleoaren atalek zein jokaera fisikoa dute?
Kanpo nukleoa likidoa da eta barne nukleoa solidoa da.
7. Lurrikara bat gertatzean, zer uhin sismiko sortzen dira? Zeintzuk dira hauen berezitasunak?
- P uhinak: Azkarrenak dira eta likidoak zeharkatu ditzakete.
- S uhinak: Bigarrenak dira, motelagoak, eta ezin dituzte ingurune likidoak zeharkatu (alboetara mugitzen dira). Uhin hauen bidez ikertzen da nukleoaren egoera.
4. Tektonika eta Plaken Mugimenduak
8. Aztertu mapa. Zer da bertan ikusten dena? Egia da Afrika eta Amerika aldentzen ari direla? Zergatik?
Bai, aldentzen ari dira. Dortsal ozeaniko bat dagoelako hor, eta horrek adierazten du mugimendu dibergenteen bidez plakak banatzen ari direla.
9. Deskriba ezazu diagramak adierazten duena. Horrelako adibiderik ezagutzen duzu? Zein?
Mugimendu dibergentea eragiten da ozeano berri bat eratzeko (adibidez, Rift harana Afrikan).
10. Zergatik mugitzen dira plaka litosferikoak? Zein da mugimendu honen eragilea? Arrazoitu.
Konbekzio-korronteei esker mugitzen dira. Nukleotik datorren beroaren ondorioz, luma magmatikoak litosferarantz igotzen dira, material beroak gora egiten baitu.
11. Zer da fosa ozeanikoa? Non sortzen da horrelako egitura?
Zulo handi bat da, plaka konberjenteen arteko subdukzio indar baten ondorioz sortzen dena.
5. Isostasia eta Uharte Bolkanikoak
12. Ikusi ondoko argazkiak. Azaldu zer prozesu gertatzen ari den. Zer eragiten du izotz masak litosferan?
Prozesu isostatikoa ikusten da. Glaziarraren pisuaren ondorioz lurra hondoratu egiten da, baina tenperatura igotzean eta izotza urtzean, pisua desagertu eta lur eremua berriro igo egiten da.
13. Japonia eta Lanzarote irla bolkanikoak dira. Desberdintasunik dago hauen artean?
- Lanzarote: Afrika plakan dago baina ez ertz baten gainean (plaka barneko puntua da), beraz, ez du hainbesteko aktibitate sismikorik.
- Japonia: Plaka ertz askoz inguratuta dago (ertz konberjenteak eta dibergenteak), beraz, aktibitate sismiko eta bolkaniko handiagoa du.
6. Konbekzio Korronteak eta Laburpen Taula
14. Zer dira konbekzio korronteak? Non gertatzen dira?
Konbekzio-korronteak tenperatura-gradienteen ondorioz sortzen diren zirkulazio-ereduak dira. Material epelak arinagoak direnez, gora egiten dute; material hotzak, berriz, trinkoagoak direnez, hondoratu egiten dira. Prozesu hau atmosferan, uretan eta Lurraren mantuan gertatzen da.
15. Bete taula
| Ertz motak | Higidura erlatiboa | Sortutako egiturak | Adibideak |
|---|---|---|---|
| 1. Konberjenteak | Hurbiltze talka / mugimenduak | Mendikateak (kont/kont), Kostaldeko mendilerroak (kont/oze), Fosa ozeanikoak. | Pirinioak, Alpeak, Himalaya, Marianetako fosa. |
| 2. Dibergenteak | Urruntze / aldentze mugimenduak | Dortsal ozeanikoak, Rift haranak. | Atlantikoko dortsala. |
| 3. Ebakidurazkoak | Mugimendu lateralak / irristakorrak | Failak | San Andres faila. |