Plaka litosferikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,75 KB

2.GAIA: 1-Lurraen Barne-egitura: Geosfera ezagutzea funtsezkoa izan da Lurraren Dinamika ulertzeko. Baina gure planetako eremu sakonetara iristea ezinezkoa da, Eta zientzialariek ikerketa-metodo bereziak erabili behar izan dituzte. Lurraren barrualdea, bi metodoren bidez ikertzen da: a)Metodo zuzenak: zuzenean Aztertzen dituzte Lurreko materialak. Oso metodo mugatuak dira, zundaketarik Sakonenak ere ez baitira manturaino heltzen. (fotokopia) -Zundaketak: Zundaldietan lortutako sakonerarik handiena 10km-koa da. B) Metodo ez-zuzenak: hainbat ikerketatan oinarritzen dira, adibidez, magma Azaleratu bezain pronto egindako azterketetan, meteoritoen analisietan, eta Bereziki, metodo sismikoaren bitartez lortutako datuen analisian. Azken hori Lurrikaretan sortutako uhinen hedapen-abiaduraren ikerketan oinarritzen da. (fotokopia) –Metodo sismikoa: Uhin sismikoek Lurraren barnetik zehar duten hedapenaren ikasketan oinarritzen dira.Lortutako Datuen arabera Lurraren barne-egiturari buruzko bi eredu osatzen dira: bata Konposizio kimikoaren araberakoa, eta bestea, materialen portaeraren (zurruna Edo plastikoa) araberakoa. Konposizioaren araberako ereduan goiko geruza lurrazala da, eredu dinamikoan, berriz, litosfera da lehenengo geruza eta Lurrazala eta mantuaren zati bat hartzen du.(fotokopia) *Metodo sismikoa: Hiru uhin sismiko Mota garrantzitsu ezagutzen dira: -Luzerakako uhinak edo (P) uhinak: abiadura Handienez hedatzen dira eta, beraz, sismografoetan lehenen erregistratzen dira. –Zeharkako uhinak edo (S) uhinak: Beren hedapen-abiadura, (P) uhinena baino Txikiagoa da eta, ondorioz, sismografoetan bigarren agertzen dira. Bakarrik gai Solidoetatik zehar heda daitezke. –Gainazaleko uhinak edo (L) uhinak: Azaleko Lehenen 30 km-tan zehar bakarrik hedatzen dira, baina zoru-dardaren eta, beraz, Lurrikarek dakartzaten efektu katastrofikoen eragileak dira. /// Zeharkatzen Dituzten materialen izaera aldatzen denean, uhin sismikoen direkzioa eta Hedapen-abiadura ere aldatu egiten dira. Honela, materialen zurruntasuna, hau Da, deformazioarekiko jarkikortasuna, zenbat eta handiagoa izan, uhin sismikoak Hainbat eta abiadura handiagoz hedatzen dira. Uhin sismikoen direkzioaren eta Abiaduraren bapateko aldaketak, zurruntasun ezberdineko materialez osoturiko Kapa biren banaketa adierazten digu. Banaketa-azal honi etenunea deritzo. (fotokopia) LURRAREN BARNE-EGITURAREN EZAUGARRIAK: Gaur egunean, Lurraren egitura Azaltzean, materialek duten portaera mekaniko ezberdinetan oinarritzeko joera Dago, Litosfera, Astenosfera, Mesosfera eta Endosfera bereizten direlarik. Azken hauek lehen erabiltzen ziren Lurrazala, Mantua eta Nukleoa eskualdeekin Erlaziona daitezke. Berauek ere etenuneei begiratuz sailkatzen baitziren.

Litosfera:

Lurraren kanpoko kapa, Lurrazala eta mantuaren lehenengo 50 kilometroak hartzen dituena. Geruza hau solidoa Eta zurruna da, zurruntasuna sakonerarekin batera handituz doalarik. Batzuk Besteekiko higitzen diren plaketan zatiturik dago.

Lurrazala

Bere lodiera, kontutan hartzen den eskualdearen arabera Aldatzen da, lurrazal kontinentala eta ozeanikoa bereizten direlarik. Lurrazal Kontinentala zaharragoa, konplexuagoa eta lodiagoa da ozeanikoa baino. Kontinentala kapa sedimentarioz, Sialez eta Simaz osoturik dago eta, lurrazal Ozeanikoak, aldiz, Sima du bakarrik eta, kontinenteen ondoko eskualdeetan Sedimentu batzuk, Sial izena bere konposaketa kimikoari doakio. Kapa granitikoa Ere esaten zaio. Sima= kapa basaltikoa.

Astenosfera

Litosferaren azpian dagoen kapa da eta mantuaren abiadura txikiko kapa ere Deitzen zaio. Gutxi gorabehera, 100etik 200 km-ra bitarteko sakoneran kokatzen Da. Solidoa da baina, bere zurruntasuna oso txikia denez gero, portaera Plastikoa du. Plaka litosferikoen arteko desplazamenduen motorea kapa honetan Aurkitzen da.

Mantua

Lurrazalaren Eta nukleoaren bitarteko kapa da. Kapa solidoa da. Hiru zona bereizten dira: A)lehenengo 50 km-ak, Lurrazalarekin batera litosfera (zurruna) osotzen Dutenak. B)100tik 200km-ra bitarteko sakoneran: Astenosfera (plastikoa). C) 200tik 2900 km-rako sakoneran: Mesosfera (zurruna) Mesosfera: Solidoa da eta, bera osotzen duten materialen Zurruntasuna, sakonerarekin batera handituz doa.

Nukleoa edo endosfera

Lurraren kapa barnekoena da. Mantuaz Inguraturik aurkitzen da, 2900 km-tan. Azken honetatik Lurraren erdiraino Zabaltzen da. Bi kapa ezberdin nabaritzen dira: kanpo-nukleoa eta Barne-nukleoa. Kanpo-nukleoa isurkorra da. Barne-nukleoa, berriz, solidoa da, Lurreko dentsitaterik handiena lortuz. 2-Plaken Tektonikaren teoria orokorra:*Teoria horrek honakoa azpimarratzen Du: alde batetik, mugitzen ari diren eta elkarri eragiten dioten plaka multzo Batez osatuta dagoela litosfera, eta beste aldetik, plaka horien mugetan Gertatzen direla jarduera sismiko, tektoniko eta magmatiko gehienak. *Plaken Tektonikaren teoriaren lehenengo baieztapenaren arabera, litosfera ez da geruza Jarraitu bat, plaka litosferikotan Zatituta dagoen geruza baizik. Gaur egun, zortzi plaka handi daudela eta horien Artean azpi-plaka eta mikroplaka asko daudela onartzen da: plakak aztertuz Gero, batzuk kontinentalak, beste batzuk ozeanikoak eta gehienak mistoak direla Ikusten da.+ Hipotesi ugari sortu dira. Garai batean astenosferaren Konbekzio-korronteak aipatzen ziren plaken mugimenduaren erantzule gisa. Gaur Egun, ordea, konbekzio-korronteen kokalekua mantu osora zabaldu da. Gaur egun Proposatzen den eredua puntu hauetan oinarritzen da:-Ertz suntsitzaileetan Subdukzitutako plakek Mantua hoztu eta konbekzioa eragiten duten Tenperatura-aldeak sortzen dira. Subdukzio plakak nukleoraino erori eta Bertatik igotzen dira, barreiatuz, eta ez zutabe moduan. –D maila izeneko Mantuaren eta nukleoaren arteko ukipen- aldetik goranzko fluxu beroak irteten Dira.
Luma izeneko fluxu horiek Litosfera zula dezakete eta jarduera bolkaniko handiko puntu beroak sortu. –Plaka litosferikoak arrazoi hauen ondorioz Higitzen dira: ·Mantuko konbekzio-korronteak. ·Subdukzio-eskualdeak tira egiten Duelako. 3-Plaken arteko higidurak: 1.Bi plaken arteko hurbilketa edo talka: ertz konbergenteak: Hiru egoera Mota sor daitezke:

Bi ertz Ozeanikoren arteko talka

Bi plaka ozeanikoren edo bi plaka Mistoren zati ozeanikoek talka egiten dutenean bietako bat tolestu eta Manturantz hondoratzen da. Hondoratzen ari den gune horri subdukzio-zona edo azpiratze-aldea esaten zaio. Plaka tolestean eta Hondoratzean bien arteko mugan itsaspeko sakonune nabarmena sortzen da, hobi ozeanikoa hain zuzen ere. Hor Litosfera suntsitzen doa. Plaka hondoratu ahala berotu egiten da, eta ondorioz, Zati bat urtu eta magma sor daiteke. Magma beroak gorantz jotzen du, goiko Plakaren arrakaletatik irteten da eta uharte-arku Bolkanikoak era ditzake. Adibidez: Kuril uharteak, Aleutiarrak, Japonia…

Ertz ozeanikoaren eta ertz Kontinentalaren arteko talka:

Plaka ozeaniko batek (edo plaka mistoaren Ertz ozeanikoak) beste plaka kontinental (edo plaka mistoaren ertz kontinental) Batekin talka egiten duenean, ozeanikoa (meheagoa eta dentsitate handiagokoa) Tolestu eta manturantz hondoratzen da. Aurreko kasuan bezala, subdukzio-zonan, Hobi ozeanikoak, lurrikarak eta sumendiak gertatzen dira. Bestalde, plaka biak Elkarren kontra jotzean sortzen den presioak litosfera kontinentalaren ertza Konprimitu, tolestu eta altxatu egiten du; era horretara, ozeano inguruko mendikatea eratzen da. Prozesu horri orogenesia esaten zaio. Adibidez: Andeak.

Bi ertz kontinentalen arteko Talka:

Bi plaka kontinentalek edo bi plaka mistoen ertz kontinentalek Talka egiten dutenean, ez da aurreko bi kasuetan bezala subdukziorik gertatzen, Bi plakak lodiak eta dentsitate gutxikoak baitira. Plakak zurrunak direnez, Talka egitean sortzen diren tentsio eta ondar handien eraginez, deformatu eta Zartatu egin daitezke, eta ondorioz, lurrikarak sor daitezke. Hala ere, mantuan Ez denez ertzik hondoratzen, ez da sakoneko lurrikararik gertatzen. Gainera, Subdukzio sakonik gertatzen ez denez, magmen eraketa beste bi kasuetan baino Nabarmen urriagoa izaten da, eta ondorioz, oro har ez da jarduera bolkanikorik, Hau da, ez da sumendirik eratzen. Bestalde, plaka biak elkarren kontra jotzean Sortzen den presioak plaka bien ertzak konprimitu, tolestu eta altxatu egiten Ditu, eta kontinente barruko mendikatea eratzen Da. Beraz, kasu horretan ere, orogenesia Gertatzen da. Adibidez: Himalaia. 2-Bi plaka elkarrengandik urruntzea edo Bereiztea: ertz dibergenteak: Urruntzen ari diren bi plaken arteko mugari dortsal ozeaniko esaten zaio. Dortsalak Mantuko material urtua askatzen duten itsaspeko mendikate luzeak dira; 75.000 Km luze eta 2000 m altu izaten dira, eta lautada abisaletan daude kokatuta. Zeharkako ebakia eginez gero ondo ikusten da dortsala ehunka km-ko zabalera Duten bi mendilerrok osatzen dutela; horien erdian rifta edo hobi tektoniko izeneko sakana bereizten da. Bi plaken Arteko zartaduratik etengabe irteten da magma, eta ondorioz, litosfera ozeaniko Berria eratzen da; eratuz doan neurrian itsasoa zabaldu egiten da, eta Ondorioz, plakak urrundu edo bereizi egiten dira. Prozesu osoan zehar lurrikara Ugari gertatzen dira, litosfera, zurruna izanik, hautsi egiten delako. Baina Subdukziorik ez dagoenez, ez da sakoneko lurrikararik gertatzen. Bestalde, Mantuan dauden materialen igoerak jarduera bolkaniko handia sortzen du, eta sumendi asko eratzen dira. 3-Bi Ertzen arteko alboko lerradura: ertz neutroak: Sarritan, dortsalak eten Egiten dira, eta hainbat km egiten dute eskuinera edo ezkerrera; horrela, Dortsalaren ardatzarekiko haustura perpendikularrak sortzen dira. Zona Horretan, bi plaka zati kontrako noranzkoan mugitzen dira. Transformazio-faila Izeneko eremu horietan, azaleko lurrikara ugari sortzen dira plaken arteko Marruskaduraren ondorioz. Alboko lerradura duten guneen artean Kaliforniako San Andresko faila da adibiderik bikainetakoa. 4-Plaken Barneko dinamika: puntu beroak: Barne-prozesu geologiko gehienek Dute zerikusia plaken arteko mugekin, baina badira plaken barruan gertatzen Diren prozesuak ere, Galapago edo Hawaii uharteen eraketa-prozesua, esate Baterako. Plaken barneko jarduera geologikoaren azalpena mantuko lumetan bilatu Behar da. D geruzatik litosferara heltzen diren goranzko fluxuek (lumak) Litosfera zulatu eta uharte bolkanikoak sor ditzakete. Lumaren goiko guneari puntu beroa esaten zaio. Zenbait Kasutan, puntu beroek dortsalarekin bat egin dezakete, hala nola Islandiaren Kasua. Puntu beroa finkoa denez, plaka litosferikoa gainetik igarotzen zaion Neurrian uharte bolkanikoak sortzen dira, bata bestearen atzetik, uharte-kateak Eratuz. 5-Barne-geodinamikak eragindako arriskuak: 1-Lurrikarak: *Seismoa edo lurrikara planetaren Lurrazalaren dardara edo astinaldi bortitza da, lur barneko puntu batean Gertatutako perturbazio baten ondorioz sortutako uhinak hedatzearen eraginez Sortua. Urmael batean harri bat botatzen duguneansortzen diren uhinen antzera zabaltzen dira Dardarak lurrazalean. Lurrazaleko L uhinak dira kalteak eragiten dituztenak. *Urtero 30 mila lurrikara inguru gertatzen dira munduan baina 1 edo 2 bakarrik Kalte oso handiak eragiten dituztenak izaten dira. Lurrikara baten osagaiak:
-Hipozentroa edo gunea: Lurrikara baten sorburua (hor eratzen da). –Epizentroa: lurraren gainazalean, Gunearen bertikalean kokatutako tokia. Puntu honetan lurrikara biziago Sentitzen da. UHINAK: Bi eratako uhinak daude: -L uhinak: Lehenengoak dira eta Hauen eraginez etxeak jausten dira. –R uhinak: Bigarrenak, uhinak sortzen dira Lurraren gainazalean, hauen eraginez Lurra altxatu eta jaitsi egiten da eta Hauek dira kalterik handienak eragiten dituztenak. *Mugimendu sismiko bat Mugimendu tektonikoen, sumendien erupzioen, leherketa nuklearren, urtegi Handien, meteoritoen talken eta abarren ondorioz sor daitezke, dena den, era Horretako mugimendu gehienak jatorri tektonikokoak dira. *LURRIKARAK NEURTZEKO METODOA:
Sismografoen bitartez Behatzen zaie lurrikarei. Sismografoek uhin sismikoak erregistratzen dituzte (P, S uhinak). Horietatik abiatuta lortzen diren grafikoei sismograma esaten Zaie, eta lurrikararen ezaugarriak zehazteko erabiltzen dira. Lurrikara baten Garrantzia bi parametro hauen arabera zehazten da: -Intentsitatea: 12 maila Dituen eskala bat definitu da, Merkalli-ren eskala. Eskala horrek kalte Materialak hartzen ditu kontuan. –Magnitudea: 9 maila dituen Ritcher izeneko Eskalaren bidez neurtzen da. Eskala hori lurrikaran askatutako energia kontuan Hartuta osatua da.

Entradas relacionadas: