PISA: Gaitasun Zientifikoaren Definizioa eta Dimentsioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB

PISA: Gaitasun Zientifikoaren Definizioa

PISAn, zientzietarako gaitasunak honako definizioa du:

Naturaren mundua eta giza jarduerak hari eragiten dizkion aldaketak ulertu eta beraiei buruzko erabakiak hartzeko xedez, zientzia-ezagutza erabiltzeko, galderak identifikatzeko eta frogetan oinarritutako ondorioak ateratzeko gaitasuna da.

Definizio honek zientzia-ezagutza hiritar guztientzat beharrezkoa delako ustea du euskarri, hau da, ez dute zientzia-munduan arituko direnek bakarrik behar.

Iraganean, guztiak helduek bizitzako testuinguru desberdinetan behar zituzten gaitasunak irakurketa eta matematika zirela onartzen zuten bezala, gaur egun zientzien alorreko oinarrizko prestakuntza egungo bizimoduan behar-beharrezko gaitasun orokor bat dela uste da. Hau, azken batean, zientzia- eta teknologia planteamenduek gaur egun duten eta XXI. mendeko bizitzan izatea espero den garrantzi gero eta handiagoaren isla dira.

PISA: Gaitasun Zientifikoaren Dimentsioak

PISAk bost prozesu zientifiko identifikatzen ditu eta guztietan beharrezkoa da ikasleek frogak eta ebidentziak lortu eta interpretatzea:

  1. Zientifikoki iker daitezkeen galderak ezagutzea.

    Prozesu honek zientziak erantzuten saiatzen diren galdera-motak identifikatzea eskatzen du.

  2. Zientzia-ikerketa batean beharrezkoa den ebidentzia identifikatzea.

    Prozesu honek zientzia-ikerketa batean planteatutako galderei erantzuteko behar den ebidentzia identifikatzea eskatzen du.

  3. Ondorioak atera edo ebaluatzea.

    Prozesu honek ondorioak eta hauek oinarri duten edo izan behar luketen ebidentzia erlazionatzea eskatzen du.

  4. Baliozko ondorioen komunikazioa.

    Prozesu honek ebidentzia batetik abiatuz ondorioztatzen diren ondorioen adierazpena entzule jakin batzuekin egokia den ala ez baloratzen du.

  5. Zientzia-kontzeptuen ulermena frogatzea.

    Prozesu honetan frogatzen da kontzeptuak ikasi zireneko egoerak ez diren beste batzuetan erabiltzeko behar den ulermena baden ala ez. Horrek ezagutza gogoratzeaz gain, haren garrantzia

Prozesu zientifiko desberdin hauek hiru gaitasun-multzoetan antolatzen dira, bakoitzak eskatzen duen lehentasunezko pentsatzeko gaitasun-motaren arabera.

  • Zientzia-gaiak identifikatzea:
    • Zientziaren arabera aztertu daitezkeen gaiak ezagutzea.
    • Zientzia-ikerketaren ezaugarri nagusiak ezagutzea.
  • Zientzia-fenomenoak azaltzea:
    • Zientziaren ezagutza egoera jakin batzuetan aplikatzea.
    • Deskripzio, azaltzen eta aurreikuspen egokiak identifikatzea.
  • Froga zientifikoak erabiltzea:
    • Froga zientifikoak interpretatzea eta ondorioak ateratzea eta jakinaraztea.
    • Ondorioen azpian dauden balizkoak, frogak eta arrazoiketak identifikatzea.

Entradas relacionadas: