Pirinioak Hiru Erregeen Mahaiatik Larruneraino eta Euskal Herriko Mendiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB
Pirinioak Hiru Erregeen Mahaiatik Larruneraino
Ardatzetako Pirineoak: Larrun, Irati eta Aiako Harriak dira mendi nagusiak. Kuartziak granitoak eta kareharriak dira nagusi. Ez dira oso garaiak, ibaien jarduera oso bizia da eta hartzaile sakonak sorrarazi ditu.
Pirinioen Hego isurialdea:
Barrualdeko mendikateak garaienak eta hedadura handienekoak dira (Orhi 2.021m; Auñamendia 2.521). Horma bertikalak eta ibaiek sortutako arroilak daude.
Barrualdeko sakonuneak: Irunberritik Iruñeraino eta Arakileko korridoretik luzatzen da. Material tertziarioak, flyschak eta marga sektoreak nabarmentzen dira.
Kanpoaldeko mendikateak Erreniega, Alaitz, Izko eta Leirek osatzen dute, eta tertziarioko materialez osatuta daude.
Pirinioen ipar isurialdea: Orografia sinplea du, eta modelatu leun eta monotonoa osatzen dute.
Euskal Herriko Mendiak
Ur banalerroaren iparraldea Kostaren paraleloan Errobi ibaitik Barbadun ibaiaraino luzatzen da. Ez ditu tontor oso garaiak.
Kostaldeko mendikate tertziarioa: Getariatik Gipuzkoa ekialdeko muturrera. Unitate aipagarriena Jaizkibel-Ulia lerrokadura da, eta bertan flych paisaiak azaltzen dira.
Kostaldeko ipar antiklinarioa Bortzirietako mendikatea eta Matxitxako lurmuturraren artear dago. Kareharri eta modelatu karstiko ugari dira. Aipatzekoak:
Ernio (1.072m)
Izarraitz (1.026m)
Arno
Sollube
Bizkaiko sinklinarioa Punta Galeatik Bortitzirietako mazizora doa. Erliebeak forma biribilduak agertzen ditu. Aipatzekoak:
Unbe (301m)
Oiz (1.026m)
Murumendi (864m)
Bizkaiko antiklinorioa Bortzirietako mazizotik Ordunte mendikateraino doa. Pirinio segida da: Aralar, Aizkorri, Anboto, Gorbeia eta Ganekorta. Litologia aldetik kareharriak dira nagusi eta modelatu karstikoak osatzen dute.
Ur Banalerroaren hegoaldeko mendikate eta arroak: Ebro ibaiaren arroan. Material gehienak tertziariokoak dira.
Arabako lautada
Mendebaldeko mendikateak: Mendi nagusiak:
Badaia
Arkamo
Gibixo
Salbada
Arrato
Erdialdeko mendikateak Araba eta Nafarroan hedatzen dira. Andia, Urbasa, Entzia, Iturrieta eta Gazteizeko mendi eta Trebiñoko arroa du.
Hegoaldeko mendikateak Toloñoko eta Kodeseko mendikateak osatzen dute.