Pintura Gotikoa: Teknikak, Faseak eta Flandestarren Ekarpena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,65 KB
Pintura Gotikoa
Ezaugarri Orokorrak
Teknikak
Euskarri erabiliena ohol gaineko tenpera da nagusiena. Pigmentua urez eta arrautza gorringoz nahasten zen. Freskoa erabiltzen jarraitu zen.
Gai Erlijiosoak
Helburu didaktikoa zuten: Ama Birjina, Azken Judizioa, Pantokratorra, etab.
Ezaugarri Estetikoak
Pinturaren ezaugarriak: naturalismoa, mezu erlijiosoa transmititzeko xedea, eta erromanikoaren konbentzionalismoak gordetzea. Ezaugarri bereziak:
- Marrazkia koloreari nagusitzen zaio. Lehenengo marraztu eta ondoren koloreztatzen zen marra batekin, erromanikoa baino marra finagoekin.
- Bolumena eta espazioa adierazteko saioak: itzaleztadura erabiltzearen bitartez, bolumena argi-ilunekin lortu, eta espazioa perspektiba linealarekin.
- Kolore biziak eta urre kolorea oso erabiliak, dekoratzeko helburuarekin.
Pintura Gotikoaren Faseak
1. Gotiko Lineala
Bideria imitatzen zuen. Erromanikoarekin oso erlazionatuta zegoen. Kolore lauak erabili ziren.
2. Italo-Gotikoa
Italian bi eskola sortu ziren: Florentziakoa eta Sienakoa.
Florentziako Eskola: Giotto
Perspektiba eta bolumena lantzen hasi zen lehen pintorea izan zen. Freskoa landu zuen. Adibidez: Kristoren Gorpua Negarrez. Jesus hilda, jendez inguratuta. Erreakzio desberdinak irudikatu zituen (harridura, pena...). Marrazkia kolorearen gainetik. Bolumena argi-ilunarekin eta espazioa perspektiba linealarekin lortu zituen. Naturalagoa zen, baina oraindik konbentzionala.
Sienako Eskola
1. Duccio: Ohol gaineko pintura. Adibidez: Sienako Katedraleko Maiestatea. Ama Birjina haurrarekin, aingeruz inguratuta. Urre kolorea nagusitu zen. Hierarkizazioa. Lehenengo marraztu, gero margotu. Teknika fina.
2. Simone Martini: Iragarkundea (ohol gaineko tenpera). Aingeruak Ama Birjinari haurdun dagoela esan zion. Fondo urreztatuak, konposizioa, erdian lore bat. Maiestatea Sienako Jauregian: aurrerapen bat, espazioa adierazten da perspektiba azaltzen duen palio baten bitartez.
3. Gotiko Internazionala
4. Pintura Flandestarra (XV. mendea)
Flandesek hazkunde ekonomikoa izan zuen. Burgesia boteretsua zen bezeroa: erretratuak eta eszena erlijiosoak eskatu zituzten, bai etxeak dekoratzeko, bai elizara opariak eramateko. Ohol gaineko pintura zen nagusi.
Ezaugarriak
- Teknika Berria: Olioa erabiltzea. Pigmentuak landare-olioz, erretxinekin eta bernizekin nahasten dira. Teknika honen emaitza kolore distiratsuak eta argitsuak dira, eta zuzenketak, zehaztasunak eta lausodurak egiteko aukera eskaintzen du.
- Naturalismo Errealista: Eszena erlijiosoetan eta erretratuetan. Pintura mota independente bihurtuko da. Gauzak diren bezala irudikatzen dira.
- Espazioa eta Bolumenaren Errepresentazioa Argiaren Erabilpenari Esker: Eszenak etxe barnealdean kokatzen dira. Perspektiba ez zuten lantzen.
- Sekulako Zehaztasuna: Miniaturista itxura ematen du.
- Konbentzionalismoak: Mantentzen dira (adibidez, kartoi antzekoak dira jantzietako tolesdurak).
- Ordezkariak eta Lanik Esanguratsuenak:
- Van Eyck Anaiak: Arnolfini Senar-Emazteak, Bildots Mistikoaren Adorazioa, San Bavonen Poliptikoa, Rollin Kantzilerraren Ama Birjina.
- Roger Van der Weyden: Gurutzearekiko Jaitsiera.
- El Bosco: Delizien Lorategiaren Triptikoa.