Piarres Topet Etxahun (1786-1863)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

ETXAHUN

Bertso autobiografikoetan oinarrituz, ez zuen bizimodu erraza izan. Zuberoako Barkoxen sortua, zoritxarreko haurtzaroa izan zuen; izan ere, gurasoek ez zuten maite izan 'edertasunez pobre nintzelako sortu' bere hitzak erabiliz.

Piarres Topet Etxahun (1786-1863)

Bertso autobiografikoetan oinarrituz, badakigu ez zuela bizimodu erraza izan. Zuberoako Barkoxe herrian jaioa, zoritxarreko haurtzaroa izan zuen. Berak Etxahunen bizitziaren khantoria izeneako bertso-sailean kontatzen digunez, gurasoek ez zuten maite izan 'edertasunez pobre nintzelako sortu'.

Gaztaroan, etxean neskame zuten neskatxarekin maitemindu zen. Gurasoek semearen aukera onartzen ez zutenez, etxe aberats bateko alabarekin ezkonarazi zuten. Ezkontza behartu horrek ez zuen ondorio egokirik izan. Harreman gatazkatsuak, eta ustez, adarrak tarteko, emaztearen amorantea zelakoan, bere lagun bati egin zion tiro. Ondorioz, hainbat urte egin zituen espetxean, eta, handik irten eta gero, erromes ibili zen, Compostelan eta Erroman, eskale hil zen arte.

Etxahun, bertsolari eta olerkari gisa nabarmendu zen. Bere bizitzako gorabeherek, gehienak larriak eta garratzak, egin zuten olerkaria ezagun. Gaiak asmatu beharrik ez zuen izan; izan ere, bere bizitzako gorabeherek eskaini zizkioten kObrak:

Espetxean eta erromes eskale gisa ibili zenez, etxekoek erre egin zituzten haren hainbat eskuizkribu, baina herriaren oroimenari eta bertso-biltzaileei esker, badugu Etxahunen bertso tankera ezagutzeko adina material. Horretan, aipagarria da J. Haritxelharrek Etxahun eta haren bertsogintzaz egindako tesi mardula. Honako sailkapen hau egiten du:

·Olerki autobiografikoak: Urxapal bat (bideoa), Munduan malerusik, Bi berset dolorusik, Etxahunen bizitzaren khantoria eta Ahaide delezius huntan.

  • Zirkustantzia-olerkiak eta beste: norbaiten omenez edo ezkontzaren batean jarriak, etab.

antagaiak. Olerkari erromantikoa dugu, beraz, bizitza pertsonalaren harian oinarritzen baita haren ekoizpena.

Entradas relacionadas: