PFEZ: Ohiko Egoitza eta Oinarri Zergaren Zehaztapena EAEn
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,77 KB
Oinarri Zergaren Osagaiak
Oinarri zerga osagai honek kontuan hartzen ditu kontzeptu hauek:
- Lanaren etekinak
- Kapital Higiezinaren Etekina
- Ondare Irabaziak (Ondasun higiezinetatik eratorritakoak). Adibidez, pisu bat 100.000 eurotan erosi eta 300.000 eurotan saltzea.
- Jarduera Ekonomikoen Etekina
Oinarri Zergatik Kanpo Geratzen Direnak
Hau da, ez dira kontuan hartzen (oinarri zergan):
- Kapital Higigarriaren Errentak eta kapital higigarrietatik eratorritako ondare irabaziak - Oinarri Mugagarri egotziak.
Ohiko Egoitza Zehazteko Irizpideak
Egonaldiaren Irizpidea (Adibidea)
Adibidez: 2015ean zergadun batek 152 egun pasa zituen Madrilen, 107 egun Gipuzkoan eta 107 egun Bizkaian. Kasu horretan, lehenengo irizpidea (egonaldiarena) ez da nahikoa bere ohiko egoitza zehazteko, bakarrik dakigunez bere egoitza EAEn duela.
Zein foru ogasunetan tributatu behar duen jakiteko, kasu honetan bere interes gune nagusia Gipuzkoan edo Bizkaian dagoen begiratu behar da. Posible da, halaber, bigarren irizpide honekin ere arazoa ez konpontzea, bietan lan egiten duelako eta berdina kobratu, eta beraz, bietan oinarri zergagarri bera sortzen delako.
c) Azken Egoitzaren Irizpidea
Zerga honen ondorioetarako (PFEZ), aitortutako azken egoitza Gipuzkoan dagoenean aplikatzen da.
Irizpideen Lehentasuna eta Gatazkak
Lehen irizpidearekin ezin bada zehaztu ohiko egoitza Foru Lurraldean edo Estatuan dagoen, bigarren irizpidea aplikatuko da. Lehen eta bigarrenekin ezin bada, hirugarrena aplikatuko da.
Kontzertu Ekonomikoaren arabera EAEkoa dela atera daiteke, baina Foru Arauaren arabera beste emaitza bat izan dezakegu. Adibidez, 107 egun igaro ditu Bizkaian, 107 Gipuzkoan eta 152 Madrilen. Guztira, egun gehiago EAEn. Baina suposatu, kasu honetan, lehenengo irizpideak ez digula balio (107=107).
Suposatu, beraz, Gipuzkoan eta Bizkaian 20.000 euro lortu dituela eta Madrilen 100.000. Kontzertu Ekonomikoaren arabera EAEn duela ateratzen da. Hasieran, Foru Arauaren arabera bi irizpide egongo dira, baina hemen ere aplikatzen da Estatuan gertatzen den bezala beste lotura irizpide bat: lotura ekonomikoaren irizpidea. Posible delako Madrilen bizi arren, fabrika EAEn izatea.
2. Irizpidea: Lotura Ekonomikoa (EAE vs. Estatua)
Ez da nahastu behar interes gunearen irizpidearekin. Kreditua non lortzen den kontuan hartzeaz gain, kontuan izan beharko da non daukan pertsona batek ondarea.
Lotura Ekonomikoa Zehazteko Baldintzak
Zergadun batek ohiko egoitza EAEn duela irizpide ekonomikoaren arabera zehazteko 3 baldintza bete behar dira:
- Lurralde espainiarrean egoiliar kontsideratzea.
- Urte naturalean 183 egun baino gehiago Espainiako lurraldetik kanpo ematea.
- Bere jarduera enpresarial edo profesionalean edo interes ekonomikoen gune nagusia EAEn egotea. Hau da, Espainiako Estatuan 183 egun baino gehiago bizi ez arren, bere subiranotasun fiskalpean dago, interes ekonomikoen gune nagusia EAEn duelako.
Egoitza Gipuzkoan: Interes Gune Nagusia
Pertsona Fisiko bat Gipuzkoan bizi dela ulertuko da bere jarduera enpresarial edo profesionala edo interes ekonomikoen gune nagusia lurralde honetan dagoenean.
Iuris Tantum Presuntzioa Gipuzkoan
Aurrekoak bi irizpide dira, baina hauek iuris tantum presuntzioaz gain ezartzen dira.
Iuris tantum presuntzioa: Pertsona fisiko bat Espainiako lurraldean bizi dela uste bada, bere ohiko egoitza Gipuzkoako lurralde historikoan izango du legez banandutako ezkontideak eta seme-alabak Gipuzkoan bizi direnean. Presuntzio honek aurkako froga onartzen du.