Petrolioaren Krisia eta Mendebaldeko Ekonomien Berregituratzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,22 KB

1. Petrolioaren Krisia eta Mendebaldeko Ekonomien Berregituratzea

Petrolioaren Krisia: Lehenagoko Ezegonkortasunaren Arrazoiak

Ekonomia etengabe hazi zen eta hazkunde horrek lehengaien eskaria eskaintza baino handiagoa izatea ekarri zuen, horrela tentsio inflazionistak agertu ziren. Energiaren arazoa gehitu zen.

Nazioarteko Moneta Sistema

Bretton Woods-eko akordioen eta dolarraren patroiaren bukaera ekarri zuen eta moneta sistema hankaz gora jarri zen. EEBBetako arazoa kanpo defizitaren hazkundea zen, kanpoaldean dolarraren gain likidezia zegoen, mailegu emaile handiena baitzen, horrela dolarraren debaluaketa (balioa jaistea, ahultzea) ekarri zuen. Ganbio tipoak ezegonkortasun prozesu batean barneratu ziren eta inflazioa gorakorra izan zen. Europa, bere aldetik, joan zen dolarrarekin lotura moztuz eta “Europako Moneta Batasuna” iragarri zen. Datu batzuk: 1978an Europako Moneta Sistema, 1989an Europako Banku Zentrala, 1991n Maastricht Ituna edo Europako Batasuna eta 1999an moneta integrazioa/EUROa.

Aldaketa Sakonak Industria Ekoizpenean eta Nazioarteko Lanaren Zatiketan

Garapen bidean zeuden lurraldeak munduko ekonomian azkar sartu ziren, presioa eginez eskarian. Lehengaien prezioak handitzea eta energiaren prezioak gehitzea ekarriko zuen.

Politika Keynesiarra

Tentsio inflazionistak sortu ziren.

Petrolioaren Lehen Krisia (1973-1974)

Prezioen Hazkundea

Petroleoak ikatza ordezkatu zuen ustiapen berriak bultzatuz (Alaska, Ipar Itsasoa, Siberia…) eta gordinaren prezioaren igoera bultzatuz (1971n, %18). 1973an Yom Kippur-eko Gerra (juduen armadaren garaipena) izan zen, OPEP-en petroleo bahiketa bultzatuz eta ondorioz kupelaren prezioa 5etik biderkatu zen.

Ondorioak Lurralde Produktugilentzat

Lurralde produktugilentzat erabakia ona izan zen bi arrazoiengatik:

  1. Petroleo prezioen erakuntzaren kontrola izango dute.
  2. Egoera hau aprobetxatu zuten nazionalismoa bultzatzeko, multinazionalen petroleo kontrola erdira jeitsiz.

Eros ahalmena handitu zen.

  • 1973an mendebaldeko industria ekoizpenaren %4,6 xurgatu.
  • 1979an mendebaldeko industria ekoizpenaren %8,4 xurgatu.

Ondorioak Lurralde Erosleentzat

  • Prezioaren hazkundeak eragina izan zuen produkzio-kostuetan eta produktugileen erabakietan.
  • Ekoizpenaren kontrakzioa: ahalmen produktiboa, lanorduak, enplegua eta inbertsiorako programak beheratu.
  • Ekoizpena estutzerakoan, baita ere banatutako benetako errenta, baldintzatu zuen eskari globalaren eboluzioa.

Prezioak eta Errentak Frantzian: Aldaketa-tasa (%)

Eros ahalmena jaitsi zen. Enpresen irabazi gordina izugarri jaisten da. Errentagarritasuna ere erdira jaitsi zen.

Txokea kanpotik dator, horrek inflazioa sortu zuen eta inflazioak barne banaketa (errentarena) baldintzatu zuen: grebak (langabezia hasi zelako), gizarte tentsioak eta denen eskaria soldata altuagoa zen.

Langabezi Tasak (populazio aktiboa) aldea Espainiarekin

Errentaren banaketa baldintzatu zuten.

Petrolioaren Bigarren Krisia (1978-1979)

Bigarren petroleoaren krisiaren berehalako arrazoiak:

  1. Pertsiar golkoan Iraneko iraultzak gordinaren prezioaren igoera berri bat ekarri zuen.
  2. EEBB: Krisia areagotu zen Reaganen politikaren ondorioz eta interes tipoen igoera ekarri zuen.

Ondorioak

  1. EEBB: dirua garestitutakoan gelditu egin zen inbertsio produktiboa = ERREZESIOA.
  2. Nazioarte mailan: Garapen bidean dauden lurraldeen zorra 6tik bidertu zen = ERREZESIOA.
  3. Petrolioa garestitzeak eta esportazioak murrizteak = ERREZESIOA.
  4. Europak bertan behera utzi zuen enpresen erreakzio joera eta enpresen ekoizpen txikiak baldintzatu zuen esportazioa = ERREZESIOA.

Baina Erantzun Sendoagoa Mendebaldeko Ekonomietan

Estrategia bikoitza:

  • Europaren ikuspuntutik gehienbat harrobi gehiago aurkitzea Ipar Itsasoan.
  • Txokeko tresnen garapena: energia iturri berrien erabilpena, produkzio metodo gutxiago intentsiboak petrolioan eta kontsumo energetikoaren murrizketa.

Krisiaren Aurkako Errezetak: 1980ko Hamarkadako Politika Liberalak

Partidu guztien helburu nagusia merkatu mekanismoen malgutasuna berrezartzea izan zen. Politika liberalak lurralde guztietan aplikatzen hasi ziren. Mekanismo malgu horien atzean:

  • Moneta politika, inflazioa etentzeko: Moneta-masaren hazkundea erregulatu zen, interes tipo altuak ezarriz. Baina horrela jarduera ekonomikoa beheratu zen.
  • Konkurrentzia politikak:
    1. Finantza merkatua askatu.
    2. Lanaren merkatua malgutu.
    3. Prezioen gaineko kontrolak ezabatu.
    4. Merkatuen liberalizazioa eta kapital eta dibisen mugimenduen askapena.
  • Sektore publikoaren tamaina txikitu: presio fiskalaren beherapena eta gastu publikoa beheratzea desnazionalizazioa bultzatuz.

Emaitzak

Inflazioaren kontrola lortu zen baina jarduera ekonomikoa etenduz, defizit publikoaren kontrolan ez zuen arrakastarik izan eta hazkunde ekonomikoa ahula izan zen.

Konkurrentzia sortzeak suposatu zuen monopolioak ezabatzea, orduan egoera zail honen aurrean, integrazio prozesuak burutu zituzten merkatua kontrolatzeko eta produktu berriak eskainiz erakartzeko.

Petrolioaren Hirugarren Krisia (1990)

Berehalako Arrazoiak

Iraken armadak Kuwait hartu zuen eta EEBBetako armadak Irakeko tropak zapaltzeko sartu ziren. Upelaren prezioa oraindik eta gehiago igo zen.

Ondorioak

Petrolioaren krisiak utziko duen gizarte/ekonomia:

-Gizarte postindustriala edo konozimenduaren gizartea utziko du egungo ekonomiaren ezaugarri batzuk agertuz:1Industriak, pisua galduko du2Ekonomiaren eta industriaren terzerizazio prozesua3Fabrikazioa kanporatu4Eraldatze prozesuak (eskulanarentzat)Berrikuntza teknikoa: III industria iraultza edo TIC/IKT zabalkuntza-Ekoizpenaren, Garraioaren eta etxeko erabileren teknologiak gutxiago intentsoak energian.-Posible egiten dute produktua, zerbitzua eta informazioa kontrolatzea eta hobatzea kostuak murriztuz-Lanaren eskaria beheratuko dute eta eskulan trebatuarena bultzatu

Entradas relacionadas: