Peru Abarka: Obraren Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB
Peru Abarka: Sarrera eta Ezaugarriak
Obra 1802an idatzi arren, 1881ean eman zen argitara, baina ezaguna zen eskuz egindako kopiei esker. Bizkaieraz dago idatzia. Ez da erraz sailkatzeko lana, euskal eleberrien aitzindaria dela esan ohi da, baina ezin daiteke esan eleberrien ohiko arauetara mugatzen denik. Obrak ez du tramarik, pertsonaiek ez dute hasiera, garapena eta amaiera duen istorio bat osatzen. Elkarrizketa bizi-bizien inguruan eraturiko kontakizun bilduma da.
Egitura
- Sarrera bat gaztelaniaz.
- Sei elkarrizketa, horietan garatzen da obraren mamia.
- Zazpigarren elkarrizketan, bi apaizen arteko solasa agertzen da, baina ez du obraren mamiarekin loturarik.
Pertsonaiak eta Gakoa
Maisu Juan kaletar ezjakina da, Peru Abarka, baserriko eskola hezitako gizona da; pertsonaia bakoitzak islatzen duen bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa.
Jokoaren Elementuak
- Bi pertsonaien nortasuna.
- Bi pertsonaien izaeraren ikerketa.
- Elkarrizketa.
- Euskarari buruzko oharrak.
- Ohituren azterketa.
Maisu Juan izenez ezagutzen dugu baina ez da maisua, Peruren ondoan ikasle besterik ez da. Bi pertsonai nagusien arteko elkarrizketaren bidez garatzen da obra.
Bi pertsonaien arteko oreka Maisu Juanen alde lerratzen da, irakurleak hura hurbilago sentitzen baitu Peru orojakilea baino; Juan errealistagoa gelditzen da. Dena dela, Peru pedante samar agertzen denean ere, behin ere ez du gainditzen gehiegikeriaren muga.
Ezaugarri Nagusiak
- Kultura maila altuko jendeari dago zuzenduta.
- Obra euskal mundu jatorraren erakusleiho da.
- Elkarrizketa ugariek obra arintzen dute.
- Elkarrizketak obraren oinarri dira.
- Kontaera eta erritmo arina goraipatzen dira.
- Balio etnologikoa du, hau da, euskara ezagutzekoa.
Originaltasuna
Ezaugarri horiek guztiek Peru Abarka obra oso originala bihurtzen dute arrazoi hauengatik:
- Ez dago molde onetako aurrekaririk.
- Mogel obraren lanketarako aukeratu dituen oinarri eta orekan oso airoso mugitu zen.
Eragina
Mogelek geroago utzi duen arrastoa aipatzean, bizkaitar idazleen artean nabarmena izan dela dio kritikak. Añibarrotik Astarloaren barrena XX. mendeko idazleenganaino hedatuz. Peru Abarkaz gain, Mogelen sermoiak eta erlijio argibideak ere oso estimatuak izan dira. Peru Abarka euskal erromantizismoarekin ere lotu izan da.
Joan Antonio Mogelen beste obrak
Joan Antonio Mogelen obra gai hauetan bil daiteke: (4)
Erlijioa
- Hiru ditu, gipuzkeraz lehena eta gainerakoak bizkaieraz:
- Erakasteak
- Konfesio ona
- Kristauaren bidea
Filosofia
- Pascalen gogamenak: Bizkaieraz idatzia, itzulpen-lana da. Pascal XVII. mendeko idazle frantsesaren gogoeta filosofikoak jasotzen dira bertan.
Hizkuntzalaritza
Literatura
- Alegiak: Esopo eta Fedoren itzulpen eta egokitzapenak dira.
- Peru Abarka: Obra euskaraz dago.