Peru Abarka: Euskal Literaturaren Harribitxia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,59 KB
1. Beheragoko poema pasartea arretaz irakurri ondoren, erantzun zehatz, oso eta irakurri beharreko azalpenetan oinarritutakoak eskaini honako galdera hauei:
1.1 Identifikatu egilea, poemaren titulua eta poema hori biltzen duen liburuaren titulua: Poema honen egilea Bernart Etxepare da eta ‘Linguae Vasconum Primitiae’ liburuan bildutako poema bat da hau; “Mosen Bernart Etxepare”.
1.2 Txertatu pasartea poema osoaren testuinguruan eta poema horren gaia azaldu: Etxeparek gatibutasuna gauza denetatik txarrena dela dio poeman. Poema hau autobibliografikoa da eta berari gertatutako istorioan oinarritzen da. Bere etsairen batek faltsuki salatu zuen eta gaztelanen aldekoa zela seinalatu zuen. Horregatik, errurik izan gabe gartzelatu zuten Etxepare. Nafarroako erregeak gaitz hartuta bazuen ere, Etxeparek uste zuen errurik izan gabe ez zuela zentzurik ihes egiteak eta hori dela eta bertan gelditu zen eta atxilotu egin zuten. Kartzelan egotea infernuarekin konparatzen du eta dagoenik txarrena dela dio eta askatasuna, ordea, gauzarik onena, zerua bezalakoa. Bere burua Jainkoarekin alderatzen du eta bera atxilotzean, erru gabeko norbait, Jainkoa ere atxilotu zutela dio.
3. Euskal literatura kanonikoan bi titulu-multzo hauek erabili ohi dira: alde batetik, Les Proverbes Basques [...], plus les Poesies Basques du mesme auteur; bestetik, “Atsotitsak edo Errefrauak” eta “0. Ten Gaztaroa Neurtitzetan”. Hori gogoan izanik, erantzun ondoko galdera hauei.
3.1 Azaldu zer harreman dagoen bi titulu-multzo horien artean: Literaturan frantsesa eta euskara erabiltzen zituen latina izan beharren eta kasu honetan argi ikus daiteke, lehenengo liburua frantsesez idatzita dagoela eta beste biak, ordea, euskaratuta daudela.
3.2 Identifikatu idazlea izen eta abizenez: Arnaud Oihenart.
3.3 Lan horien guztien edukiak azaldu: Lehenengo hamasei poemek maitasunaren inguruan jarduten dute; beste bost poemek aldiz, erlijiozko gaien inguruan. Maitasuna gaitzat duten poemek musen inguruan hitz egiten dute eta haienganako maitasunaz eta minaz. Gainera, Errenazimentuko kanonak agintzen zuen bezala idatzita daude eta protagonistak kanonak markatzen zuen bezala jokatzen dute; hau da, maiteminduak adeitsua eta leialtasuna eskainiz eta maitea ederra eta maiteminduari eromena sorraraziz. Erlijioa gai nagusitzat duten poemak, ordea, ez dira lirikoak eta erlijioak irakatsitakoa azaltzen dute.
4. Azalpen garatu eta xehatua eskaini honako gaiari: literatura jasoa eta herri literatura Peru Abarkan. Azalpenerako erabil itzazu zuk aztertu behar izan duzun pasarteko adibide zehatzak.
Peru Abarka euskal literaturako obra garrantzitsua da literatura jasoa eta herri literatura nahasten dituelako modu berezian. Obra honek, bere osotasunean, bi literatura mota hauen ezaugarri esanguratsuenak biltzen eta uztartzen ditu, irakurleari esperientzia aberatsa eta anitza eskainiz.
Peru Abarka literatur jasoaren ezaugarriak erakusten dituen obra da. Hizkuntza zaindua eta aberatsa erabiltzen du, eta hiztegi aberatsa eta egitura gramatikal konplexuak erabiltzen ditu, euskal literaturan ordu arte ikusi gabeko maila lortuz. Gainera, eleberriak garai hartako erreferentzia kultural eta literario ugari biltzen ditu: klasikoak, Bibliako pasarteak eta garai hartako filosofoak aipatzen ditu, obrari sakontasun kultural handiagoa emanez. Peru Abarkaren helburu moralizatzailea ere aipagarria da, balio moralak eta garai hartako ohiturak islatzen dituelako, irakaskuntza morala eskainiz.
Herri literaturaren ezaugarriak ere ugariak dira Peru Abarkan. Eleberriak herri ipuin eta kontakizun ugari biltzen ditu, sinpleak eta zuzenak, jendearen eguneroko esperientziekin eta jakintzekin lotuak. Pertsonaia nagusiak, Peru eta Mari, baserritar xumeak dira, herri jendearen ordezkari gisa agertzen direnak. Pertsonaia hauek herri jakinduria eta zentzu komuna islatzen dituzte. Gainera, eleberriak herri hizkera eta esamoldeak erabiltzen ditu, hizkuntza erregistro ez-formalagoa erabiliz. Horrek hurbiltasuna eta autentikotasuna ematen dio kontakizunari. Istorioaren eszenatokia baserria eta inguruko natura da, herri literaturaren ohiko giro naturala eta landa ingurua islatuz.
Peru Abarka euskal literaturaren harribitxia da, literatura jasoa eta herri literatura uztartzen dituelako, hizkuntza eta kultura aberastuz. Lan hau adibide aparta da nola bi literatura estilo desberdin elkartu eta osagarriak izan daitezkeen erakusteko. Obra honek euskara eta euskal kulturaren balioa nabarmentzen du.