Pertzepzioa: Objektuaren eta Subjektuaren Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,87 KB
Pertzepzioaren funtzio moldatzailea:
pertzepzioak funtzio moldatzailea du, hau da, ingurumenera moldatzeko baliodu. Garunak objetuen ezaugarri iraunkorrak (tamaina, forma...) ezagutzen ditu, objektuek bidaltzen dizkioten estimuluen bidez. Pertzepzioaren konstantziak edo iraunkortasunak ahalbidetzen du hori. Beraz, garunak ez du bakarrik hartzen dituen sentsazioak errepikatzen, mundu pertzeptibo bat eraikitzen du, non gauzak interpretakorrak eta erlazionagarriak diren.
Pertzepzioaren izaera hautakorra:
edozein organismok, iristen zaion estimuluetatik zati txikiak baino ez du hautematen. Hautapen bat egitea derrigorrezkoa da, informazio gehiegi iristen baita eta burmuinak ezin du hori guztia prozesatu. Beste animalien kasuan, gehienek gizakiok baino zentzumen zorrotzagoak dituzten, baina sentikortasun orokorra gurea baino mugatuagoa da. Animalien garunek superbizitzeko interesatzen zaien arabera egiten dute informazio hautapena. Gizakiona ordea, oharmenaren arabera egiten dugu hautapena, arreta ipiniz, eta ez zaigu soilik interesatzen superbizitzeko beharrezkoa dena, baizik eta milioika gauza gehiago.
Pertzepzioaren ahalmen mugatua:
pertzepzio-ahalmena mugatua da. Estimulu bat jaso ahal dadin, neurri zehatz batzuen artetik pasa behar da. Benetan dagoena baino askoz gutxiago hauteman dezakete gure zentzumenek. Atalaseak dira mugak jartzen dituztenak eta bi daude: Atalase maximoa: estimulu neurri handiena Atalase minimoa: estimulu-neurri txikiena
Oroimena:
Informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko ahalmena da. Berreskuratzekoan gerta daiteke ez berreskuratzea behar den bezala (bi pertsonak nahastea...). Gure nortasunaren oinarria da. Oroimenik gabe pertzepzioa, ikastea edo pentsatzea ezinezkoak genituzke, eta oroitzapenik gabe ezingo genituzke gure ideiak adierazi eta ez genuke nor garen jakingo.