Pertzepzioa eta Adimen Emozionala: Definizioa eta Faktoreak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB

Pertzepzioa: Definizioa eta Prozesu Kognitiboa

Pertzepzioa gaitasun kognitiboa da. Gaitasun horri esker, zentzumenetatik sartzen zaigun informazioa ezagutzen dugu, eta berria dena gordeta dugunarekin alderatzen dugu ulertu nahian. Zentzumenetatik sartzen dena ulertzen, interpretatzen eta esanahia ematen saiatzen gara. Hori egitean, pertzibitzen edo hautematen ari gara.

Zerbait berria ezagutzean, oroimenean gordetzen dugu (gogo-irudikapena). Gauza berria zentzumenetatik sartzen zaigunean, gordeta ditugun gogo-irudikapenekin alderatzen dugu:

  • Balio badu, aurrera egiten dugu (asimilazioz ezagutu dugu).
  • Bestela, eskema zaharra egokitu eta berria sortzen dugu (egokitzapenaz ezagutu dugu).

Piaget-en iritziz, munduaz dugun ezagutza gogoan eraiki dugu. Errealitatetik abiatuta, gogoan irudikapenak sortzen ditugu. Gogoan sortzen dugun irudikapen-mundu hori errealitatera moldatzen dugu (aipaturiko asimilazio eta egokitzapen mekanismoen bidez).

Pertzepzioan Eragina duten Faktoreak

Hautemateko modua hainbat faktorek baldintzatzen dute:

  • Motibazioa: Gose eta egarri diren pertsonek janari eta edarien irudiak beste edozein irudi baino distiratsuago hautematen dituzte.
  • Ingurua: Estimulu bat ohikoa ez den inguru batean agertzen bada, zailagoa izaten da antzematea. Adibidez: Emakume bat beti monja jantzita ikusi izan badugu, kaleko arropekin ikusten badugu, zailagoa da ezagutzea.
  • Aurreikuspena: Hauteman behar duguna aurretik badakigu, azkarrago hautemango dugu.
  • Faktore Kulturalak: Herri bakoitzaren ohiturek eta sinesmenek eragin handia dute hautemateko orduan. Esate baterako: Lekeitiar batek eta txinatar batek ez dute antzaren jaia era berean hautemango.
  • Aurretiko Esperientziak: Aurretik bizi izan dugunaren arabera hautematen dugu. Adibidez: Kaletik joatea eta pertsona beltzarana ikustean, aurrera jarraitzen dugu edo beste alde batera goaz, dugun esperientziaren arabera.
  • Bakoitzaren Berezitasunak: Izaerak eta bakoitzaren gizarte-taldearen eraginak asko mugatzen dute pertsona horren pertzepzioa. Adibidez: 100 euro.

Emoziozko Adimena (Adimen Emozionala)

Gizakien adimen orokorraren dimentsio bat da, munduarekin harremanak izateko moduaz hitz egiten duena. Batez ere emozioak eta sentimenduak hartzen ditu kontuan, eta adimen-dimentsio horretan hainbat trebetasun daude sartuta: bulkaden kontrola, motibazioa, enpatia, gogoak, eta abar.

Adimen Emozionalaren Garapena Haurtzaroan

Txikitatik emoziozko adimena heziz gero, honako hauek garatzen dira:

  • Norbere buruan konfiantza izatea: (Ingurukoen babesa).
  • Jakin-mina: Zerbait deskubritzea positiboa eta atsegingarria dela sentitzea.
  • Intentzionalitatea: Zerbait lortzeko nahia eta gaitasuna, baita nahi den horren arabera jokatzea ere.
  • Norbere kontrola: Barne-kontrola izatea.
  • Harremanak: Besteekin harremanak izateko gaitasuna.
  • Lankidetza: Taldean lasai eta elkartuta lan egitea.
  • Altruismoa: (Enpatia).

Entradas relacionadas: