Pertsona izatea eta etika: Mounier, determinismoak eta diskurtsoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,68 KB
Pertsona izatearen ezaugarriak (Emmanuel Mounier)
(EMMANUEL MOUNIER) PERTSONA IZATEAREN EZAUGARRIAK:
Existentzia edo izate haragiztatua
Existentzia edo izate haragiztatua. Pertsona existitzen da.
Komunikazioa
Komunikazioa. Besteen kontzientzia gurearen aldean azkarrago sortzen da.
Askatasun baldintzatua
Askatasun baldintzatua: Askatasuna mugak edo baldintzak dituela onartzea da; aske izatea ez da baldintzak ukatzea, baldintzak oztopoak ez direla ulertzea baizik.
Konpromisoa
Konpromisoa: Hautatutako konpromisoen bidez lantzen dugu nortasuna.
Kritikarako gaitasuna
Kritikarako gaitasuna: Ezetz esateko gai izatea da pertsonaren ezaugarria.
Goi mailako duintasuna
Goi mailako duintasuna: Gizakia mailarik gorenean dago; ez da gauzen mende jartzen eta preziorik ez du.
Hurbiltasuna eta adiskidetasuna
Hurbiltasuna eta adiskidetasuna.
Hurbiltasuna. Bizitzea eta norbaiti norberarengandik zerbait ematea. Berdin du nor den, onuradunak behar duelako.
Adiskidetasuna. Norbaiti onena opa izatea, haren alde ongi hitz egitea, on egiten saiatzea, izan behar duena izaten laguntzea eta haren intimitatea konpartitzea, den bezalakoa delako.
Determinismo zientifikoa
Determinismo zientifikoa. Gizakiaren jokaerak azaltzeko elementu bakar batekin azaltzen dira determinismo erredukzionistak. Honako modalitate hauek bereizten dira:
- Monismo fisikalista: Unibertso osoa materia da eta portaerak gorputzen mugimenduek eta mekanikak azaltzen dituzte.
- Determinismo fisiologikoa: Ekintza askeak erreflexu edo baldintza fisiologikoen menpe daude.
- Determinismo psikoanalitikoa: Ekintzak inkontzientearen eraginez gertatzen dira. (FREUD)
- Determinismo ekonomikoa: Ekoizpen moduak historiako etapak zehazten dituzte.
- Determinismo genetikoa: Ekintzen kausa guztiak genetikarekin lotu nahi dira.
- Determinismo psikologikoa: Motibo indartsuen arabera jokatzen dugu.
Erantzukizun printzipioak
Erantzukizun printzipioak: Aurrerapenari buruzko kontzeptua faltsua izan daiteke; pentsatzen genuen baliabideak gizakiaren ongizatea asetzeko zirela eta, ondorioz, lurra suntsitzen ari gara. Beraz, aurrerapenari buruzko ikusmoldea aldatu behar da: gure ekintzen ondorioak erantzukizunez gure gain hartzea da aurrerapena.
Epikureismoa
EPIKUREISMOA
Epikureismoa estoizismoaren aurkakoa da. Jakinduria ideala ongi kalkulatutako gozamenean dago. Jakintsuak jakin behar du zein plazer diren biziagoak eta iraunkorragoak eta zeintzuk ez; bere bizitza plazer horien arabera antolatzen jakin behar du eta plazer horiek ongi banatzen.
Kant: Kontzientzia morala — Inperatibo kategorikoa
Hipotetikoak
HIPOTETIKOAK: Helburu bat lortu nahi duten pertsonentzako aginduak. Aginduan adierazitako ekintza helburua lortzeko bidea da. Adibidez: X lortu nahi baduzu, Y egin behar duzu.
Kategorikoak
KATEGORIKOAK (derrigorrezkoak): Mundu osoa eta baldintzarik gabe behartzen duten aginduak (adibidez: "ez hil behar da"). Agindu moral hauek ez dute trukean ezer eskainiko; agindu moralak dira, adibidez: "ez hil" eta "ez esan gezurrik".
Prozedurazko etikak: Diskurtsoaren etika
PROZEDURAZKO ETIKAK: DISKURTSOAREN ETIKA
Diskurtsoaren etikaren abiapuntuak: gizakiok arauei buruz argudiatzen dugu eta jakin nahi dugu zein arau diren moralari dagokionez zuzena. Bi jarrera ezberdin har ditzakegu argudio horietan: besterik gabe eztabaidatzea edo elkarrizketa serioa izatea.
Helburua lortu dugun ala ez jakiteko bi printzipio daude:
- Unibertsalizazio printzipioa: Arauan inplikatuta dauden guztiek arauak izango dituen ondorioak askatasunez onartzea.
- Diskurtsoaren etikaren printzipioa: Arauan inplikatuta dauden guztiek diskurtso praktikoan parte hartu eta gero onartzen den araua baliozkoa dela onartu behar da.
- Diskurtsoaren etika: Diskurtso ideal bat da; hitz egiteko egoera idealean gertatzen dena, eta beharrezkoa da bizitzako arlo guztietan helburu izatea.
Dedukzioa
DEDUKZIOA:
Dedukzio bidezko arrazoiketa-prozesuak premisa izeneko proposizio batetik edo batzuetatik beste bat deduzitzen du; azken hori premisa horien ondorio logikoa edo konklusioa da.