Pertsona deixia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,24 KB
Orokorrean, testu baten zuzenketarako baldintza jakin batzuk bete eta irizpide batzuk jarraitzea eskatzen da. Aitzitik, ipuin bat aukeratzerako orduan ere irizpide beretsuak jarraitzea komeniko litzateke. Hala nola, egokitasuna, kohesioa, koherentzia, zuzentasuna eta estilistika.
Egokitasunak, testua egoerara egokitzeari egiten dio erreferentzia, testua eta testuingurua elkarrekin ondo lotzeari, hain zuzen. Honetan, testuinguruko elementuak bi eratakoak izan daitezke:
1.Eremu fisikoko elementuak: igorlea (Hizkuntza-aktibitatearen ekoizlea, eta testuaren izaeraren erabaki-hartzailea) , hartzailea (mezuaren jasotzailea), tokia eta unea (komunikazioa noiz eta non gertatzen den) eta deiktikoak (eguneroko bizitzan erabiltzen dira, eta komunikazioa erraztu ez ezik, hizkuntza-adierazpenak ekonomizatzeko baliagarriak dira: pertsona, toki eta denbora deixiak).
Pertsona deixia-> Solaskideak seinalatzeko:pertsona izenordainak, erakusleak
Toki deixia-> Erakusleak(gela honetan), aditzondoak(hor, hemen, han), adizlagunak(atzean, aurrean, azpian)
Denbora deixia-> Aditz denbora(nabil, nenbilen), denbora aditzondo(atzo, bihar, aurten), erakusleak(une honetan), hitz bereziak(ikasle ohia)
2.Eremu sozialeko elementuak: Solaskidearen rola eta harremana, erabilera eremua, igorlearen asmoa, modalizazioa (esandakoari buruz igorleak hartzen duen jarrera eta inplikazioa) eta erregistroa (egoeraren arabera igorleak hautatzen duen hizketa modua-> formala(egokitasun gramatikal,lexiko)/ez-formala; orokorra/espezifikoa(teknizismoak)).
Testuaren koherentziaz jardutean, honen koherentzia semantikoari egiten zaio erreferentzia; testuaren mamiaren trataerari bereziki. Testuaren koherentziak honako hiru sostengu hauek ditu: Gaia eta informazioaren kantitatea eta kalitatea (garbia eta zehatza; galdera jakin batzuk erantzuten dituena), gaiaren progresioa: tema (informazio ezaguna) /rema (informazio berria, ezezaguna) arteko oreka eta paragrafoa (testuko gai nagusiarekin zerikusia duen ideia nagusi bat garatu); Egitura edo zer testu mota erabili (deskripzioa, azalpenezkoa, narrazioa…).
Testuak kohesioa duela esan daiteke ondorengo bi kasuetan betetzen bada:
-Perpaus mailako kohesioa: perpaus barruko hitzen eta sintagmen loturak bideratzeko moduak dira: Menderagailuak(perpaus bat beste nagusi batean txertatzen suten hizkiak(ela, ena,enik)), Juntagailuak(eta, edo, baina), Posposizioak(-en bila, -en zain) eta Deklinabidezko kasuak(Nori,Noren,Norentzat,
-Testu mailako kohesioa: Perpausaren gainetik, testuko pasarteak eta elementuak lotzeko elementuak dira:
Anaforak (pronominalizazioa(pertsona izenordainak eta aditzondoak), ordezpaken lexikalak(sinonimo,hiperonimo,hiponimo,perifrasia), hitz errepikapena, elipsia, determinazioa(artikuluak, zenbatzaileak…) eta Konexio mekanismoak (antolatzaileak(hasteko, era berean, laburbilduz), lokailuak(emendiozkoa, hautakaria, aurkaritzakoa, ondoriozkoa, kausazkoa), puntuazioa, intonazioa).Testuaren zuzentasunaz ari garenean aldiz, testuaren gramatikaltasunaz mintzo gara. Besteak beste, hizkuntzaren fonetika, ortografia, morfosintaxia eta lexikoaren inguruko gramatika-ezaguerak sartzen dira atal honetan. Horretarako, aditzak (komuztadura, aspektuak…), morfosintaxia (hutsak, determinatzaileak…), ortografia (esanahia aldatzen duten akatsak…) eta lexikoaren erabilera (maileguak, interferentziak…) eta akats motak kontrolatzen dira.
Azkenik, estilistikari erreparatuko zaio; testuaren edertzeari. Honako aspektu hauek dira kontuan hartzekoak: Aberastasun, ugaritasun eta zehaztasun lexikala; forma sintaktikoak ugaritasunez eta doitasunez baliatzea; erretorika baliabideez (metaforak, hiperboleak…), literatura baliabideez (dialogoak, poemak…), testuaren tonuaz (ironia, umorea…) baliatzea.