Pertsiarren manifestua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,92 KB

Laburpena:


Cadizko Gorteetako diputatu batzuek egindako dokumentuaren bitartez Fernando VII.Ak indar gehiago lortzen du, eta monarkia absolutua berrezartzeko.


Sarrera:


Independentzi gerra amaitutzat hartuta diputatu talde batek  Madriden 1814ko apirilaren 12an idatzitako dokumentu pribatua da, erregeari bidali baitzioten, baina publiko bihurtuta maiatzaren 12tik, Madrilen argitaratuta. Cadizeko Gorteetan izandako diputatu talde batek egindakoa (69 diputatuk sinatu zuten) une egokitu batean bidali zen: Fernando VII.Aren itzulian Frantziatik Iberiar Penintsulara. Izaera eta eduki politikoa da, estatu berri bat egituratzea baita gai nagusia.

Aldi hartan, ingeles armadak frantziarra gailendu ostean Gasteizko eta San Markoseko guduetan  Independentzia gerra amaitzen da. Valençayko itunaren arabera , Napoleonek koroa itzultzen dio Fernando VII.Ari eta  horren truke, ingelesak irtengo ziren Espainiatik eta frantsestuak barkatuak izango ziren. Baina, Gorteek ez zuten hitzarmena onartu.


Ondorioz, gerra amaituta estatua berregituratu behar zen, boterearen inguruko borroka politikoa hasten da: alde batetik, Cadizeko Gorteetan gutxiengo batek diseinaturiko Estatu liberal berria, monarkia konstituzionala;  eta bestetik, Erregimen Zaharraren aldekoek, espainiar gehiengoek, monarkia absolutua.

Dokumentuaren gai nagusia Erregimen Zaharraren eta absolutismoaren aldeko defentsa da. Egileek egiten duten argudiapenaren bitartez estatu kolpe bat bideratu nahi dute. Manifestua oso testu luzea da eta gorteetsko legeen eta batzorde gorenaren kritika egieten du.


Garapena:


hiru ideia desberdin bereizten dira. Hasteko,, antzinako Pertsiaren(gaur egungo iran) inguruan, manifestuari izena ematen diona. Bigarrenez, monarkia absolutua justifikatzekoarrazoiak ematen dituzte: a) mugak dituela (Jainkoa, justizia eta legeak); oinarri batzukin (konkista, borondatezko menekotasuna). Eta azkenik, Erregimen Zaharra berrezartzeko eskaera.

Independentzia gerrak Erregimen Zaharraren Krisialdiako hasiera eragin zuen. Bai Baionako  Estatuak bai Cadizeko Gorteek haren desagerpena ekarri baitzuten


Dokumentua ikusiz jakin dezakegu sinatzen dutenek zalantzan jartzen dutela Cadizko diputatuak herritarrek izendatu dituztela.


Espainiar tradizioari uko egin izana ere leporatzen diete

Arlo honetan bat zetozen herritar gehien pentsamenduarekin, Cadizkoa frantziar eraginez jarrita zegoelakoan.


Gerrak ekarritakoa ondorioak eta erregeak jasandakoak azaltzen dira.,. Izan ere, herriak ez zuen ezagutzen Fernando VIIk egindako abdikazioa eta, are gutxiago, Napoleoni berari bidalitako gutunak enperadorearen arrakasta zoriontzeko.

Gero, monarkia absolutuaren abantailak azaltzen dira: “subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko”.

Bide horretatik abiatuta aurretik indarrean zeuden legeak, aurrera jarraitzea proposatzen dute; eta Cadizeko Gorteek bultzatutako guztia bertan behera uztea. Ohiko araudiak mendez mende indarrean izan zirelako eta tradizioa ona baita.


Konklusioa:


Fernando VIIak Zaragoza hirira abiatu zen, harrera arrakastatsua izanik. Hortik Valentziara joan zen Elio jeneralaren babespean eta han Pertsiarren Manifestua aurkeztu zioten Gorteetako diputatuek. Maiatzaren 4ko dekretuarekin estatu golpea eratu zen eta Madrideko Gobernadoreak  Francisco Eguiak, amaitutzat eman zituen Gorteak. Liberalen kontrako ekintzak burutuko ziren: batzuk kartzelaratuak, beste batzuk erbesteratuko ziren. Sinboloen kontrako ekintzak ere egin ziren: Konstituzio plazak Plaza Nagusi bihurtu ziren berriro. Herriak  harrera egin zion erregeari Madriden maiatzaren 13an.

dekretu berrian  Manifestuaren konklusioak agertzea. Horretan  erregeak despotismoa adierazten zituen; banakako askatasuna  eta segurtasuna ziurtatzen zuen; lege justuak ; baita Gorteen ohiko deialdia ere. Beraz, dokumentu honen bidez erreforma proposatuko litzateke beti monarkia absolutuaren barruan.


Edozelan ere, dokumentu honen bidez eta herriak zenbait hiritan azaldutako harreragatik, erregeak euskarri izan zuen bertan behera uzteko Cadizko Gorteek egindakoa, ez bakarrik konstituzioa, lege dekretuak ere bai: gremioak eta Inkisizioa berrik berreskuratu ziren (“Juntas de Fe” izeneko azken ekintza Valentziako Ripoll maisua hiltzea izan zen 1826an).


Monarkia absolutua aurrera joango zen zailtasunen artean: 1820-23 aldian (Hirurteko Konstituzionala), Riego koronelaren estatu kolpearen bitartez, Cadizko Konstituzioa jarriko zen indarrean. Baina Fernando VIIren alde egindako frantziar interbentzioarekin (San Luisen 100.000 semeak) berriz botere absolutua berreskuratu zuen erregeak. Azkenik, Fernando VIIren heriotzarekin eta hurrengo Lehen Karlistada gerrarekin amaituko zen monarkia absolutuaren ibilbidea, monarkia konstituzionala bere lekuan jartzeko.


Orduan, berriz hasiko zen prozesua monarkia konstituzionala garatzeko eta horrela XIX. Mendean zenbait konstituzio egingo dira ( Errege Estatutua, aurrerakoia;, moderatua;  aurrerakoia,, moderatua). Baina guztietan antzeko arazoa izango da, gutxiengo batek martxan jarri nahi duela estatu eredua, Konstituzioekin batera dekretu berriek hartuko zituzten Cadizko Gorteen lana: industria askatasuna edo gremioen desagerpena (1836), inkisizioaren abolizioa (1834, Mª Cristina de Borbón, erregeordea).


Entradas relacionadas: