Personvilleko Misterioa: Detektibe Baten Ikerketa Zaila

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,93 KB

Willsonen Hilketa eta Lehen Susmoak

Willson da hiltzen duten lehenengoa, eta detektibeari deitzen dio, bere etxera joateko esanez. Bere etxera joaten denean, neskameak irekitzen dio atea, eta esaten dio Mr. Willson ez dagoela etxean, baina bere emaztea agertzen da eta barrura sartzeko esaten dio. Barruan dagoenean, emakumearekin hizketan aritzen da, eta emakumeari deitzen diote, eta etxetik presaka joaten da. Etxera itzultzen denean, zapatan odola dauka, eta detektibeari esaten dio bere senarra ez dela gaur gauean etorriko. Detektibea hotelera joaten ari zela, jende mordoa ikusi zuen eta hurbildu zen ikustera. Bill Quintek esaten dio Mr. Willson Jainkoaren eskuinaldean esertzera joan dela (hil dela). Orduan, berarekin hizketan hasten da, eta pentsatzen dute emaztea izan daitekeela. Baina lehenago, detektibea Mr. Willsonen aitarekin (Elihu Willson) hitz egitera joaten da, eta honek esaten dio emaztearen susmo txarra zuela eta bera izan zitekeela. Emakumearekin hitz egitera joaten dira, eta emakumeak egia esaten die: hara joan zela, deitu ziotelako esanez, bere senarra bankura joan behar zela prostituta bati txeke bat ordaintzera. Eta bertan dagoenean, tiro bat entzuten du, eta ikusten du bere senarra dela.

Elihu Willson eta Personville Garbiketa

Protagonista bere hotelera itzultzen da, baina hor konturatzen da Elihu Willsonek behar zuela eta bere etxera joaten da. Elihuren etxean, Elihuk tipo bat erail duela aurkitzen da. Elihurekin hitz egiten du, eta honek esaten dio Personville garbitu nahi duela, berak sortutako herria baitzen. Azkenean, protagonistak hiria garbituko duela adosten dute 10.000 dolarren truke. Ondoren, polizia deitzen dute eta etortzen dira zer gertatu den ikusteko. Hildakoa Yakima Shorty da, matoi bat. Poliziaburuak protagonistari esaten dio Max harrapatzera doazela eta biek joaten dira.

Whisperren Joko-etxea eta Noonanen Galdeketa

Whisper jakinaren gainean dago, baina bere joko-etxean geldituko da. Noonanek barre egiten du egoeraren aurrean, eta 50 pertsona inguru Whisperren etxean daudela esaten diote, baina ordu txikiak izanda, hori ezinezkoa dela dio. Gainera, uste dute edozein unetan Noonan tirokatzen has daitekeela. Egoera hori ekiditen saiatzeko, detektibea negoziatzera joaten da. Etxe horretara joaten da eta bi gizon daude barruan. Honek esaten die ez datorrela Noonanen partetik. Hauek eskaera onartu egiten dute, eta etxe barrura sartu baino lehen, armak bota ditzan esaten diote. Detektibeak hala egiten du. Barrura sartzean, tiroka hasten dira, Noonan hartzen dute eta gela txiki batera eramaten dute. Noonan galdezka hasten da, eta detektibeak ere hilketaz galdetzen dio Noonani. Honek esaten dio hilketaren egunean ezezagun batek deitu ziola, horregatik Willson zegoen tokira joan zen kotxez. Handik nola tirokatzen ikusi zuen eta kotxetik jaitsi zen, gorpuaren ondoan bere emaztea zegoela eta gertatutakoari buruz galdetu ziola esan zuen. Geroago, Noonan etxe horretatik ateratzen da.

Bankuko Langilearen Aitorpena

Detektibeak bankuko langile bat uste du izan dela Willson hil duena. Gainera, langile hori Dianeren (prostitutaren) ohe-laguna izan zen; detektibeak horrekin jokatzen du bestea leku txarrean uzteko eta zerbait aitortzeko. Bankukoak azkenean onartu egiten du berak hil zuela Willson bankuko pistola batekin, bazekielako prostitutarekin zebilela eta berarengandik txeke bat jaso behar zuela.

Detektibearen Erasoa eta Kasuaren Jarraipena

Detektibeak arratsaldearen zatirik handiena Willsonen operazioak idazten ematen du. Afaldu eta gero, bere logelara joaten da, 5. solairuan dagoela. Tiro batek atearen markoa zulatzen du bere buru ondoan. Logelan sartzean, bala gehiagok zulo gehiago egiten dituzte, baina bere burua salbu jartzen du leihotik iristen diren baletatik. Polizia eta hoteleko zuzendaria iristen dira, eta babesa eskaintzen diote, baina ez du behar. Beste logela batera joaten da. Jantziak aldatu eta Hurricane Streetera joaten da, xuxurlariarekin egotera. Honek galdetzen dio ea zergatik jarraitzen duen bide horretan, eta zergatik ez duen kasua uzten. Baina detektibeak kasuarekin jarraitu nahi du, herria garbitzeko eta dirua lortzeko. Azkenean, Dan Rolffekin boxeoaz mintzatzen da.

Boxeo Partida eta Azken Emaitza

Detektibea boxeora doa, eta apustuez hitz egiten du Bob MacSwain izeneko gizon batekin. Adosten dute Bush boxeolaria hiltzea, baina detektibeak ez badu ezer esaten MacSwaini buruz. Bush, benetan Al Kennedy izena duena, duela bi urte atrakatu batean egon zen, eta ihes egitea lortu zuen; horregatik dago han ezkutatuta. Bere bila joan zen, eta esaten dio espero duela irabaztea, Philadelphiara ez itzultzeko (bere jatorrizko hiria). MacSwainen bila joaten da, hitz egindakoa kontatzeko. Boxeora joaten da, eta apustuei buruz hitz egiten du Dianerekin. Nahiz eta asko egon ziren boxeatzen, azkenean detektibeak esan bezala, Bushek irabazi zuen. Baina, batean, Kid Cooperren (bere etsaiaren) gainean erori zen, labana-kirten beltz batekin lepagainean.

Entradas relacionadas: