Perpaus erlatiboak: erabilera eta egitura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,03 KB

Perpaus erlatiboak

Perpaus erlatiboak determinatzaile sintagma barruan kokatuta eta izenaren adjunktuz ematen den perpausa litzateke. Izenaren erreferentzia zehazten dute, horregatik adjektiboaren funtzioa betetzen dutela esaten da.

Erlatibo baten egitura

Erlatibo baten egitura orokorra, eta gehien erabiltzen dena –en atzizkiarekin egiten dena da.

[Atzo jaio zen] haurra Mikel da.

(Haurra) atzo jaio zen haurra -a

Haurra atzo jaio zen eta haurra Mikel da. Badakigu isilik utzi dugun osagaia haurra dela.

Perpaus erlatiboetan, osagai bat isilpean egotekotan, osagai hori izen sintagmaz gain, kasu markari ere badagokio, ezin izango da airean utzi.

NOR, NORI ETA NORK sintagmekin ez da arazorik izango. Hauetan galdutakoa berreskuratzea errazagoa zaigu, izan ere, aditzak adieraziko digu isilpeko osagai hori zein kasutan joan behar den, Nor, Nori zein Nork-ekin komunztadura badagoelako.

Adibideak

  • Absolutiboa: [Atzo (---- ) jaio zen] haurra Mikel da.--> Atzo haurra jaio zen eta haurra Mikel da.

Parentesien artean, haurra detS legoke.

  • Datiboa: [(……) saria egokitu zaien] jokalariek, zortea izan dute.--> Jokalariei saria egokitu zaie eta jokalari horiek zortea izan dute.

Parentesien artean, jokalariei dagoela interpretatu beharko litzateke.

  • Ergatiboa: [(….) klasea emango duen] irakaslea ordezko bat da. à Irakasleak klasea emango du eta irakasle hori ordezko bat da.

Parentesien artean, ergatibodun detS dagoela interpretatu beharko genuke.

Baina, erlatibatzea ez da beti hain erraz suertatzen. Ikus dezagun adibideekin:

a) Nik Athleticekoengan konfiantza daukat.

b) Athleticekoak onenak dira.

Bi perpaus hauek erlatibatzen saiatzen bagara bi perpausak elkartuz, hau ateratzen da:

c) Nik (…) konfiantza daukadan Athleticekoak onenak dira.

c) Perpaus honetan, a)-ko `Athleticekoengan´ isilpean utzi eta `athleticekoak´ a) sintagmari itsastea egin dut.

Honi dagokiokez zer esan? c) perpausa ondo egon arren, testuinguru gabe, zaila da interpretatzeko.

Honakoa beste bide bat izan daiteke a) eta b) perpausa lotzeko:

d) Nik (…) onenak diren Athleticekoengan konfiantza daukat.

d) perpaus honek beste esanahi bat du.

Kasu honetan, isilpean dagoen osagaia eta txertatu dugun perpausean zein funtzio betetzen duen komeni zaigu jakitea. Aipatu dudan kasuan konplexua da erlatibagarritasunari dagokionez.

Isilpeko sintagma eta erlatiboaren ondokoa kasu berekoak badira, erlatibatzeko erraza izango da:

a) Amaiak mutilarengandik lore sorta jaso du.

b) Mutilarengandik neska askok ere lore sorta jaso dute.

Bi perpausak elkartzean, erlatibizatzen ditugunean:

c) [Amaiak (….) lore sorta jaso duen] mutilarengandik, neska askok ere lore sorta jaso dute.

(…)à mutilarengandik

Aditza nolakoa den arabera, erlatibatzeko errazagoa edo zailagoa izango da. Bizi edo mugimendu aditzak (joan, etorri, ekarri…) kasu jakin bateko osagaia eskatzen dutenez, isilpeko osagaia berreskuratzeko errazago egingo zaigu.

A) Txoria bizi den zuhaitzak fruitu asko ditu.--> txoria (zuhaitzean) bizi den zuhaitzak…

B) Lagunekin joaten naizen tabernan garagardoak merkeak dira. à lagunekin (tabernara) joaten naizen tabernan…

Izenordain erresuntiboak

Erresuntiboek sintagma erlatibatua ordezkatzen dute isilpean egon behar lukeen sintagma agerian uzteko.

1) Hitz egiten egon garen irakaslea oso jatorra da.?

2) [[Berarekin hitz egiten egon garen] irakaslea] oso jatorra da.

Lehenengo perpausean ikus dezakegu hizkuntza ergatiboetan gertatzen dena, aditzak objektuari kasua ematea. (Euskaraz pasiboak?) Bigarren perpausean izenordain erresuntiboa dauka.

Euskaltzaindiaren arabera, ez da gomendatzekoa izenordain erresuntiboak erabiltzea, nahiz eta perpaus erlatiboetan zenbat eta sakonago egon, onargarriagoa izan.

Entradas relacionadas: