Pentsamenduaren Oinarriak: Darwin, Marx, Nietzsche eta Freud

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

Pentsamenduaren Oinarriak

Darwin: Eboluzioaren Teoria

Darwinismoak biologiaren etorkizuna ez ezik, giro intelektualaren etorkizuna ere aldatzen du orokorrean. Darwinek dioenez, gizakiok animalietatik eratorri gara, bizidunen eboluzioaren bitartez. Bizidunak borrokan daude, bizirik irauteko behar diren lehengaiak beharrak baino murritzagoak direlako. Ingurunera hobekien egokitutako ezaugarriak dituzten bizidunek iraun egiten dute, eta bere ondorengoei transmititzen dizkiete ezaugarriak.

Marx: Klaseen Borroka

Marxek dioenez, gizartea klase sozialetan banatuta dago; eta historiaren eragilea, klaseen arteko borroka da. Zapaltzaileak eta zapalduak beti aritu dira elkarren aurka. Gaur egun kapitalistak eta proletarioak daude.

  • Kapitalistak: Kapitala dutenak dira, ondasunak produzitzeko baliabideak dituztenak.
  • Proletarioak: Prole besterik ez dutenak dira (lan-indarra).

Kapitalistek proletarioen lana erosten dute, produktu berriak sortzeko eta saltzeko. Eta saldu ondoren, irabazten dutena beraientzako hartzen dute; langileei lanak balio duena baino gutxiago ordaintzen dietelako. Horixe da langileen esplotazioa. Horregatik langileek alienaturik bizi dira, hau da, beste batzuentzat bizi dira, kapitalistentzat. Baina kapitalismoaren ekonomiak porrot egingo du. Ondoren, langileek iraultza armatua egingo dute, eta proletargoen diktadura ezarriko dute. Orduan, klase sozialen arteko ezberdintasunak desagertuko dira, eta klaseen arteko borroka ere.

Nietzsche: Botere Nahia eta Morala

Nietzchek dioenez, bizidunen arteko borroka ez da bizirik irauteko, botere nahia gauzatzeko baizik. Erlijioa indartsuen aurkako ahulen matxinada da.

Gizarteko Bi Moralak

Gizartean bi moral daude:

  1. Nagusien morala: Indartsuari esaten dio ona dela, mundu onetan edertasunez bizitzeko.
  2. Menpekoen morala: Ahulari esaten dio ona dela edertasun estetikoen mespretxua eta horrelakoak goraipatzen ditu, harantzagoko munduaren zoriontasuna horrela lortzen dela aldarrikatuz.

Beraien aurka, baloreen transmutazioa bultzatu behar da, hau da, menpekoek moralaren balioen ordez, nagusien moralaren balioak ezarri behar dira berriro. Gurutzatuaren aurka, Dionisos ezarri behar da.

Freud: Psikearen Egitura

Freudek dioenez, gizakion psikean, kontzientea den alde bat egoteaz gain, alde inkontziente ilun bat dago. Eta inkontziente horretan bi alde daude gainera: Zera eta Supernia.

Zera eta Supernia
  • Zera: Alde horretan, gizakion indar basatienak agertzen dira.
  • Supernia: Alde horretan, gizarteak irakats dizkigun agindu moralak daude: ez laztandu, ez eraso eta abar.

Psikearen alde argia eta kontzientea denak, Niak alegia, Zera eta Superniaren arteko oreka eta bakea lortu behar du. Gizakiaren heldutasuna beraren Nia handitzean lortzen da.

Entradas relacionadas: