Pentsamendu mitikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,48 KB
Pentsamendu mitikoa atzean utziz, pentsamendu arrazionala agertu zen lehen filosofoen artean. Mitoak alde batera utzi zituen lehen filosofoa Miletoko Tales izan zen, k.A VII. Mendean. Filosofo hauen helburua arrazoiaren bidez egia eta unibertsoaren zergatia aurkitzea zen. Ez zuten jada Jainkoengan sinisten. Baina nolako izan zen prozesu hori?
Hasteko, pentsamendu mitikoa zertan datzan jakitea beharrezkoa da. Pentsamendu mitikoan arbitraritatea nagusitzen da. Unibertsoan gertatzen diren gauza guztiak jainkoen borondatearen arabera gertatzen dira, jainkoek horrela erabaki dutelako. Mundua KAOS bat da. Gainera, natura etengabe aldatzen dabil, aldakorra da eta aniztasun bat dago.
Alderantziz, pentsamendu arrazionalean, arbitraritatea alde batera uzten da eta beharraren eta arrazoiaren kontzeptuak agertzen dira. Mundua, pentsamendu mitikoan ez bezala, ordenatua da, hau da, KOSMOS bat da, gauzak ez dira auziz gertatzen, baizik eta lege batzuk daude eta filosofoak lege hauen bila dabiltza. Guztiaren zergatia eta egia bilatu nahi dute. Unibertso honetan predikzioak egin daitezke, gauzak lege batzuen arabera gertatzen direlako; hau da, erregulartasun batzuk daude. Natura kontrolatua dela esaten da eta mundu honen ordena kontrolatzen duen adimen unibertsala LOGOS -a da. Gauzak ez dira auziaz sortu. Hau da, naturan gertatzen den guztia zuzentzen duen arrazoi unibertsal bat dago. Beste era batean esanda, natura guztia ezkutuko arau unibertsal baten arabera, logosarenarabera, ordenatzen zela. Logos hitza erabili zuen filosofoetako bat Heraklito izan zen.
Hasierako filosofo presokratikoenarabera, naturako elementu guztien azpian iraunkor mantentzen den gauza bat dago, hasierako elementu konkretu bat, hau da, lehengoko materia bat, non bertatik dena datorren. Guk zentzumenez perzibitzen duguna itxura da soilik, baina horren azpian gauzen zerizana dago, beste errealitate bat dago. Gure zentzumenekin ikusten dugu ez da benetako errealitatea, hau da, gauzak benetan ez dira horrelakoak. Horregatik, filosofoak arrazoiaren bitartez arjearen bila hasten dira; hau da, gure munduaren azpian dagoen EIDOS-a, zerizana. Eidosa naturaren lehen printzipioa da, gauzak benetan direnak. Nahiz eta gauzak itxuraz aldatu, iraunkorra den elementu bat dago haien azpian, arjea hain zuzen ere. Beraz, logosean iraunkortasunaren kontzeptua agertzen da. Hala ere, arjea inork ez du sortu, beti hor egon den gauza bat da.