Pentsamendu Filosofiko eta Zientifikoaren Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,97 KB

Joera Filosofikoak

Aristoteles eta Platonen teoriak dira gehien jarraitzen direnak, batez ere Italian. Saiakera zabaltzen da, estatua eta zuzenbidea filosofiaren lan-gaiak izanik.

Pentsamendu Politikoa eta Erlijiosoa

Saiogile ospetsuenak Makiavelo (bere Printzea lehen teoria politikoa dela jotzen da) eta Tomas Moro (Utopia) dira. Giordano Bruno (1548-1600). Nikolas Kusakoak bezala, unibertso infinitua defendatu zuen, baina Bruno urrunago joan zen, heliozentrikoa zela baieztatu baitzuen. Honek eta panteismoa defendatzeak arazo larriak ekarri zizkioten Inkisizioaren aurrean, atzera ez egiteagatik heriotza-zigorra ezarri baitzioten, erreta hil zelarik.

Unibertsoaren eta Zientziaren Ikuskera Berria

Pentsamendu libreak unibertsoari buruzko teoria ezberdinak ekarri zituen, Aristotelesena, hainbeste urte iraun zuena, eta haren jarraitzailea izan zen Ptolomeorena gaindituz. Aristotelesek geozentrismoa defendatu zuen. Haren ustez, unibertsoaren erdigunea Lurra zen, eta haren inguruan esfera multzo bat zegoen, mugimendu uniforme eta zirkularra zuena. Halaber, unibertsoa bi zatitan banatzen zuen: ilargiz gaindiko mundua eta ilargipeko mundua, non bi mugimendu bereizten diren: naturala eta bortitza. Ptolomeoren ekarpena Aristotelesen teoriari oinarri matematikoa ematea izan zen, haren planteamendua errespetatzeko eta, aldi berean, behaketen 'itxura' gainditzeko.

Nikolas Kusakoa (1401-1464)

Aurreko pentsalarien teorien kontra jo zuen lehena Nikolas Kusakoa (1401-1464) izan zen. Haren iritziz, unibertsoa infinitua eta zentrorik gabekoa zen, etengabeko mugimendua zuelarik.

Iraultza Zientifikoa

Geroago, zientzialariak agertu ziren, eta haiekin batera unibertsoaren eta zientziaren ikuskera eraldatu egin zen. Zientzialari ospetsuenak ondokoak izan ziren:

  • Koperniko (1473-1543)

    Bera izan zen Lurraren ordez Eguzkia unibertsoaren erdigunean kokatu zuena, nahiz eta hau zirkularra zela pentsatzen jarraitu zuen. Honek unibertsoari ikuspegi ireki eta dinamikoagoa eman zion Erdi Aroko ikuspegiarekin alderatuta.

  • Kepler (1571-1630)

    Behaketari garrantzi handiagoa eman zion, eta haren metodoa kuantitatiboagoa izan zen. Haren ekarpenik garrantzitsuenak hiru lege ospetsuak dira:

    Keplerren Legeak

    1. Planeten ibilbidea eliptikoa da, ez zirkularra.
    2. Planeten erradioek azalera berbera estaltzen dute denbora berberean (honekin Erdi Aroko aurreiritzi batekin apurtzen da, hots, mugimendu uniformearen ideiarekin).
    3. Edozein bi planetaren biraketa-periodoak (p, p’) Eguzkirako duten batez besteko distantziarekiko (d, d’) proportzionalak dira.

    Keplerren beste ekarpen garrantzitsu bat 'indar' kontzeptuarena izan zen. Izan ere, zeruko objektuen mugimendua adierazteko zerbait fisikoa, gorputzezkoa, izan behar zela baieztatu zuen, 'indar' izena jarriz.

  • Francis Bacon (1561-1626)

    Zientziaren filosofia sortu zuen. Haren helburua zientziaren bidez gizartea eraldatzea zen, eta horretarako zientziaren helburuak eta metodoak aldatu behar zirela uste zuen.

    Baconen Metodo Zientifikoa

    Helburua, orain, praktikoa izango da: gizakia hobeto bizitzea. Horrek natura hobeto ezagutzea eskatzen du, geroago hura menperatzeko. Haren hitzetan: 'Natura menperatzeko, natura bera obeditu behar da'. Hori guztia lortzeko, Bakonek bi zatitan banatzen zuen metodo bat proposatu zuen:

    1. Erroreak ('idoloak') kendu.
    2. Indukzioa ezarri, gertakarien legeak aurkitzeko.

    Indukzioa aurrera eramateko, bildutako behaketak hiru tauletan ordenatu behar dira: presentziarena, faltarena eta graduena.

  • Galileo Galilei (1564-1642)

    Pentsalari honen garrantzia astronomian, mekanikan eta zientzia egiteko metodoan egindako ekarpenetan datza.

    Astronomia

    Heliozentrismoa defendatzeaz gain, teleskopioa ere erabili zuen, eta horrekin eguzki-orbanak, ilargi-mendiak eta Jupiterren sateliteak, besteak beste, aurkitu zituen. Horren ondorioak oso sakonak izan ziren, lurtarra eta zerutarra izaera berekoak zirela frogatuz.

    Mekanika

    Arlo honetan, inertzia-printzipioa, gorputzen erorketa eta jaurtigaien ibilbide parabolikoen azalpena, eta mugimendua erreferentzia-puntuarekiko erlatiboa dela baieztatzea izan ziren haren ekarpenik garrantzitsuenak.

    Metodo Hipotetiko-Deduktiboa

    Hiru urrats ditu:

    1. Ebazpena: Behaketa, abstrakzioa eta idealizazioa.
    2. Konposaketa: Hipotesi bat egiten da, eta gero hipotesi horien ondorioen dedukzioa dator.
    3. Baieztapen esperimentala (ez beti).

    Metodo hau oinarri batzuetan finkatzen da:

    • Natura sinplea da, eta beraz, lege gutxirekin azal daiteke.
    • Naturak ordena bat dauka, matematikoki adieraz daitekeena.
    • Ezagut daitekeena fenomenoak, gertakariak, dira, eta haiek duten erregulartasuna da ezagut dezakeguna, ez besterik (azken kausak, etab.).

Entradas relacionadas: