Pentsalari Klasikoen Ideologia Politikoak eta Estatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB

Thomas Hobbes (1588-1679)

Thomas Hobbesen ustez:

  • Estatua gerra egoera lasaitzen du.
  • Gerra egoera da egoera naturala dena (Homo Homini Lupus). Bere ustez, gizakia berez gaiztoa da (guztiok helburu berdinak ditugulako).
  • Bake egoera lortzeko Leviathan-a (botere absolutua) beharrezkoa da: gure askatasunaren zati bat kenduta eta Leviathan-ari emanda, bake egoera lortuko dugu. Leviathan-a defenditzeko gizakiak txarrak garela pentsatu behar da.

Horregatik, gizakiaren gaineko ikuspegiek ideologia politiko batzuetara edo besteetara gidatzen gaituzte.

John Locke (1632-1704)

John Locke liberalismoaren aita izan zen eta Hobbesekin guztiz ados zegoen zenbait puntutan. Bere ustez:

  • Gizakiok eskubide naturalak (bizitza, askatasuna eta jabetza pribatua) ditugu eta inork ezin dizkigu kendu. Horregatik, estatuaren funtzioa gure eskubideak bermatzea da.
  • Lockeren liberalismoaren arabera, balio politiko gorena norbanakoaren askatasuna da. Adibidez, jabetza pribatua izateak nahi duguna egiteko gaitasuna ematen digu (kapitalismoaren garapena eragin zuena), baina LGTBIQ kolektiboak burrukak bakarrik sortzen dituela uste zuen.

Jean-Jacques Rousseau (1712-1778)

Jean-Jacques Rousseau-ren ustez:

  • Gizakiaren ezaugarri nagusia errukia da (gaizki gaudenean elkarri laguntzen diogu).
  • Baina Rousseau-ren ustez, gaizki egotearen erruduna JABETZA PRIBATUA da.
  • Berarentzat estatua aberatsek sortutako zerbait da, beraien beldurrengandik babesteko. Horrek, errukia galtzea eragiten du.
  • Hori guztia dela eta, gizarte hitzarmen bat beharrezkoa da, non askatasun naturala mugatu eta askatasun zibila (gizartean bizitzaren abantailak) irabazten den.

Montesquieu (1684-1755)

Montesquieu botere banaketaren alde zegoen (bere ustez elkarren artean independenteak izatea beharrezkoa da):

  • Legegilea: Parlamentu osoak osatzen du. Legeak tramitatu, onartu eta proposatzen dituzte, nahiz eta gobernuak ez nahi.
  • Judiziala: Epaitegiek osatu. Legea betetzen dela bermatu.
  • Betearazlea: Parlamentuak aukeratutako gobernuak osatu. Legeak proposatu.

Estatua: Ezaugarri Nagusiak

Lurralde baten gaineko botere subiranioa, zenbait administrazioen bidez gauzatzen dena, eta indarkeria legitimoki ahalmena duen bakarra da.

Hiru ezaugarri nagusi ditu:

  • Lurralde baten gainean boterea du: estatuaren mugen barruan dagoen lurralde osoan du boterea. Ez inork ez ezer dago estatuaren boteretik kanpo; estatuaren lurraldean pertsona eta erakunde guztiak araupean daude automatikoki.
  • Subiranioa da: bere mugen barruan, ez dago estatuak baino aginpide handiagoa duen instantziarik; estatua da subiranio gorena.
  • Hari dagokio ordena zaintzea: bere lurraldeko kide guztiak kanpoko nahiz bertako mehatxuetatik babesteko betebeharra du estatuak.

Estatuko Ereduak

ESTATU AUTORITARIOA

Ez dago botere banaketa (botere guztia pertsona bat edo talde txiki bat du). Eremu pribatu zein publikoa zuzendu/arautu egiten du.

ESTATU LIBERALA

Printzipio nagusia norbanakoen askatasuna da. Estatu minimoa edo interbentzio minimoa gauzatzen da.

  • Liberalismo ekonomikoa: Estatua merkatuaren esku uzten da. Eskaintza/eskariaren legearen bidez funtzionatzen du, giza izaerarekin bat datorrelakoan.
ESTATU SOZIALA

Printzipio nagusia: BERDINTASUNA. Estatu honen arabera, askatasuna formaltasun hutsa da baliabide materialekin demostratzen ez badugu.

  • Honen ustez, estatuaren interbentzioa merkatuan beharrezkoa da, abusuak ekidin eta desberdintasuna zuzentzeko.

Entradas relacionadas: