Penintsulako eta Euskadiko Erliebe Unitate Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,12 KB
1. Meseta: Penintsulako Erliebe Unitate Nagusia
Ezaugarri Orokorrak
- Oinarrizko unitatea: Erliebearen ardatz nagusia da.
- Jatorria: Lautada garaia da, antzinako mendigune hesperikoaren hondarra, higadurak suntsitu ondoren (zokaloa).
- Bilakaera: Aro tertziarioan deformatu eta suntsitu zen orogenia alpetarraren ondorioz.
- Altuera: Lur garaia da, 600 eta 800 metro artekoa.
- Banaketa: Mendikate Zentralak bi zatitan banatzen du: Ipar meseta eta Hego meseta.
Atalak eta Ertz Menditsuak
Meseta hiru atal nagusitan banatzen da:
- Antzinako zokalo paleozoikoa.
- Barrualdeko mendilerroak.
- Barrualdeko arro sedimentarioak.
Ertz menditsuak: Galizia-Leongo mendigunea, Kantauriar mendikatea, Iberiar sistema eta Sierra Morena dira. Aro tertziarioan eratu ziren. Aipatzekoa da Sierra Morena ez dela mendikate bat, falla bat baizik. Gailur nagusien artean, Torre Cerredo Kantauriar mendikatean dago eta Moncayo Sorian.
Antzinako Zokalo Paleozoikoak
Zamora, Salamanca eta Extremadura inguruetan kokatzen dira. Harri mota nagusiak granitoa, arbela eta kuartzita dira. Erliebe forma tipikoak penilautadak eta mendi uharteak dira.
Barrualdeko Mendilerroak
Aro tertziarioan, orogenia alpetarraren ondorioz, zokaloa arrakalatu eta bloke batzuk altxatu ziren. Material nagusia granitoa da.
- Mendikate Zentrala: Meseta erdibitzen du. Mendilerro nagusiak: Somosierra, Guadarrama, Gredos, Peña de Francia eta Gata.
- Toledoko Mendiak: Hego meseta erdibitzen dute, Tajo eta Guadiana ibaien arroak bereiziz.
Barrualdeko Arro Sedimentarioak
Tertziarioan, orogenia alpetarrean, bloke batzuk ondoratu ziren. Sedimentu horien barrualdea biguna da (buztinak, areak, margak) eta kanpoaldean kareharria ageri da.
- Paramoak: Ibaien higadurak U itxurako haranak sortu ditu (adibidez, La Mantxa hegoaldean).
- Landazabalak: Ibaiek zeharkatzen dituzten lautada baxuak dira.
- Ipar mesetako arroa: Duerokoa da, altuagoa (800-850 m).
- Hego mesetako arroa: Toledoko mendiek banatuta, Tajo eta Guadiana ibaien arroak hartzen ditu.
2. Mesetaren Hegal Menditsuak
Aro tertziarioan sortutako unitateak dira:
- Galizia-Leongo Mendigunea: Orogenia alpetarrean arrakalatu eta gaztetu zen. Material paleozoikoz osatutako mendi biribilak dira (Cabrera, Los Ancares).
- Mendigune zaharra: Paleozoikoko material geologikoa (duela 541 milioi urtekoa). Alpetar orogenesian ezin izan ziren tolestu eta hautsi egin ziren, konkorrak eta hausturak sortuz.
- Kantauriar Mendikatea: Mendebaldeko sektorea alpetar orogenesian gaztetu zen. Ekialdean kareharria nagusitzen da (Picos de Europa: Peña Vieja, Naranjo de Bulnes).
- Iberiar Mendikatea: Aro tertziarioan sortua, kareharriz eta material paleozoikoz osatua. Iparraldean Urbion, Demanda eta Moncayo daude; hego-ekialdean, Albarracin, Cuenca eta Javalambre.
- Sierra Morena: Meseta eta Guadalkibir arana bereizten ditu. Harri paleozoiko ilunez osatua dago.
3. Mesetaren Kanpoaldeko Sakonuneak
Hobi aurrealpetarrak dira, orogenia tertziarioaren ondorioz mendikate alpetarren eta antzinako mendiguneen artean sortuak. Itxura triangeluarra dute eta sedimentu tertziario zein kuaternarioz beteta daude.
- Ebroren Sakonunea: Pirinioen paraleloa. Antzina itsasoa eta aintzira izan zen. Material nagusiak margak eta buztinak dira (Mallos de Riglos).
- Guadalkibirreko Sakonunea: Mendikate Betikoen paraleloa. Hasieran itsasoari irekia, gero aintzira bihurtu zen eta, azkenik, padura zingiratsu.
4. Kanpoaldeko Mendikateak
- Euskal Mendiak: Aurrepirinioen luzapena dira. Kareharria da nagusi eta altuera moderatua dute (Gorbeia, Aizkorri).
- Pirinioak: Harri paleozoikoak dituzte ardatz axialaren inguruan. Orogenia hertziniarrean sortu eta alpetarrean gaztetu ziren. Gailur altuenak Aneto eta Monte Perdido dira.
Euskadiko Erliebea
Bi unitate nagusik osatzen dute: Euskal Mendiak eta Ebroko zokogunea. Euskal mendiak Pirinioen eta Kantauriar mendilerroaren artean kokatzen dira. Altuera moderatukoak dira (1.500 m inguru) eta orogenesi alpinoan tolestutako material sedimentarioz osatuta daude.
Ur-isurialdeen Iparraldea
- Kostaldeko mendikatea: Jaizkibel bezalako altuera gutxiko mendiak.
- Itsasbazter aurreko mendikatea: Mendi garaiagoak: Ernio, Arno, Erlo, Bedartzandi eta Iluntzar.
- Bost Hirietako mendigunea: Urpele (1.000 m).
- Ibaibideetako mendi eta haranak: Oria, Urola, Deba, Butroi, Asua, Ibaizabal, Kadagua, Urko, Oiz, Sollube, Ganekogorta eta Triano.
Kantauriar-Mediterraneoar Uren Mugalerroa
Euskadi erditik banatzen duen mendikatea da. Ekialdetik mendebaldera: Irumugarrieta, Aizkorri, Urkila eta Elgea mendizerrak, Durangoko gailurrak (Anboto), Gorbeia eta Salvada mendizerra.
Uren Mugalerroaren Hegoaldea
- Lautada: Zadorra ibaiak drainatutako haran zabala.
- Arabako erdiguneko mendizerrak: Entzia eta Gasteiz mendiak.
- Mendebaldeko haran eta mendizerrak: Valdegobia (kareharria).
- Trebiño arroa: Mendiz inguratutako haran zabala.
- Hego-ekialdeko haranak: Kodes edo Joar mendizerraren magalean.
- Toloño-Kantabria-Joar mendizerra: Klima ozeaniarra eta mediterraneoa banatzen ditu.
Ebroko Zokogunea
Toloño-Kantabria-Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxa hedatzen da, sakonune zabal honen zati txiki bat dena.