Peloideak, Parafinak eta Paralokatzak: Estetika eta Terapia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB

Peloideak: Zer dira, nola osatzen dira eta adibideak

Era naturalean (lakuak, itsasoak...) edo era artifizialean (igerileku edo tankeak) garatutako lokatz edo lohia. Itsasoan edo lakuetan hondoan aurkitzen dira. Peloideek bi fase dituzte: fase likidoa eta fase solidoa. Fase solidoko osagai nagusia organikoa denean bi peloide mota ditugu: zohikaitzak eta biogleak; eta osagai nagusia ez-organikoa denean bi peloide mota ditugu: lohiak eta lokatzak.

Fase solidoa

  • Osagai organikoak: Landare, animalia eta alga hondarrak.
  • Osagai ez-organikoak: Buztinak eta beste mineral batzuk.

Fase likidoa

Ur minero-medizinala, itsasoko ura eta lakuko ur gazia izan daiteke.

Peloideen propietate nagusiak

Peloideek aldakortasun handia dute osagaietan, batez ere fase solidoan, baita fase likidoan ere.

Gaitasun termikoa

Material termoterapiko onak dira. Buztinek bezala, bero-ahalmen handia eta eroankortasun txikia dituzte.

Truke ionikorako gaitasuna

Material inorganikoan buztina eta organikoan algak gehiago edo gutxiago egoteak propietate hori neurri handiagoan edo txikiagoan agertzea eragingo du; hau da, zenbat eta buztin gehiago eduki, orduan eta truke ionikorako gaitasun handiagoa izango du.

Beste propietate batzuk

  • Birmineralizatzeko gaitasuna.
  • Erradikal askeak neutralizatzeko gaitasuna.
  • Hondakinak xurgatzeko gaitasuna.
  • Inflamazioa jaisteko gaitasuna.

Peloideak aplikatzeko moduak

Enplastuak

Zuzenean aplikatu daitezke larruazalean tenperatura desberdinetan, lortu nahi den efektuaren arabera.

Estalkiak

Peloidearen sakabanatze jariakorra prestatzen da, zuzenean ematen dira larruazalean edo aldez aurretik zabalduta, inpregnatutako artile edo oihaletan. Lodiera aldakorra izan dezakete.

Metodo egiptoarra

Limoak bezeroan inpregnatu eta oihal batekin biltzen dira. Eguzki-izpien ekintza termikoaren eraginpean jartzen dira. Tenperaturak 39-50°C artekoak dira, 15-20 minutukoak.

Bainuak

Oso gomendagarria da, baina gutxi erabiltzen da, material asko behar baita. Askotan, gehigarri gisa erabiltzen dira.

Masajeak

Peloidea krema-testuran aplikatzen da. Masajea egin ondoren, 15 minutuz utzi, hondakinak urarekin garbitzen dira.

Peloideen efektu eta indikazio estetikoak

Desbitalizatutako larruazalen tratamenduak, birmineralizatzeko eta birsortzeko duten eraginagatik.

  • Akne tratamenduetan erabiltzen dira, propietate hauek direla eta: sekrezioa erregulatzailea, antimikrobianoa, berriztatzailea eta orbaintzailea.
  • Azala garbitzea.
  • Zahartzearen aurkako tratamenduak.
  • Zelulitisaren tratamenduak.
  • Larruazaleko hantura.
  • Zirkulazio-alterazio arinen tratamendua.

Parafinak: Ezaugarriak eta erabiltzeko moduak

Parafinak estetikan erabiltzen den produktu bat dira. Ez dira lur medizinalak. Petroliotik eratorriak dira eta giro-tenperaturan solidoak dira. 55°C-ko fusio-puntua dute. Bi modutan erabili daitezke:

Pintzelazioa

Lau-sei parafina-geruza aplikatzen dira pintzel batekin. 30-60 minutuz eduki behar da toalla batekin estalita.

Murgilketa

Tratatu beharreko aldea parafinan sartzen da; solidotutakoan, sei-hamabi aldiz errepikatu behar da gauza bera. Prozesuak 15-40 minutu iraun behar du. Artikulazioen eta eremu-prozesuetarako gomendatuta daude; estetikan, orbainak hobetzeko. Manikura eta pedikuran oso erabilgarriak dira.

Paralokatzak: Ezaugarriak eta indikazioak

Medikuntzan eta estetikan erabiltzen diren parafina eta lokatz nahasteei esaten zaie. Termoterapikoak dira, baina lokatzaren osagaiek larruazalari egiten dioten ekarpena ere interesgarria da. Beroak larruazalaren poroak dilatatzen ditu eta horri esker lokatza hobeto xurgatzen da. Enplastu gisa aplikatu daitezke, 48-50°C-tan, eta ondoren estali egiten dira beroa denbora gehiago mantentzeko. Birziklatu egin daitezke; izan ere, tenperatura altuaren ondorioz, mikroorganismo gehienak ezabatzen dira. Traumatologia, erreumatologia eta errehabilitazioaren arloan aplikatzen dira.

Entradas relacionadas: