Pedagogia Libertarioa: Jatorria, Printzipioak eta Eragileak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,27 KB

Pedagogia Libertarioa: Jatorria eta Oinarriak

Pedagogia libertarioa XIX. mendean kokatu dezakegu, beste hainbat pedagogia korronterekin batera; hala nola, pedagogia idealista eta pedagogia zientifikoa.

Testuinguru Historikoa eta Anarkismoaren Teoria

Garai honetan, Bigarren Industria Iraultza gertatu zen, eta horrek ondorio latzak ekarri zituen, batez ere, langile eta nekazarientzat. Langileak sindikatuetan antolatzen hasi ziren, beren bizi-baldintza txarren ondorioz, aldaketak aldarrikatzeko. Testuinguru honetan, hezkuntzarekiko ikuspegi libertarioak agertzen hasi ziren; adibidez, Ferrer i Guàrdia eta Leon Tolstoi izan ziren ezagunenak.

Pedagogia libertarioa, edo anarkismoaren teoria, ezaugarri anarkistak dituen pedagogia mota bat da. Mota honetan, pertsonaren gaitasunak libreki garatzea da helburua, inolako autoritaterik izan gabe. Pedagogia honetatik abiatuta, beranduago, beste korronte edo pedagogia mota bat garatzen hasi zen: pedagogia antiautoritarioa.

Leo Tolstoi eta bere Pedagogia

Leo Tolstoiren pedagogia hainbat printzipiotan dago oinarrituta. Bere hezkuntza sistema ikaslean zentratuta zegoen. Bere ustez, ikasleak irakaslearen erosotasunaren aurretik daude. Hauek dira bere pedagogiaren ezaugarri nagusiak:

  • Irakasle-ikasle erlazioa: Bere obra osoa ikasle eta irakasle erlazioan oinarritzen da.
  • Gramatika eta kaligrafia ikasteko metodo berriak erabiltzen ditu, independentzia printzipioan oinarrituta.
  • Ebaluazio metodoa: Ez zen zenbakiekin egiten, baina sistema klasikoak ezarritako nota beharraren aurrean arazoak topatu zituen. Ondorioz, aldaketa bat sortu zuen: nota ikaslearen esfortzuan oinarritzen zen, eta ez azken notan.

Ferrer i Guàrdia eta Eskola Modernoa

Ferrer i Guàrdia pedagogia anarkistaren eredu dugu. Sozialismo utopikoa zabaldu nahi zuen, eta pertsonen liberazioa lortu behar zela zioen, horrela gizartean aldaketak lortzeko. Gainera, borondatez egiten ez den guztiaren aurka zegoen: zapalkuntza espirituala eta sasi-balioak (hau da, hezkuntza laikoaren alde zegoen). Ezagutza oinarri zientifikoetan oinarritu behar zela defendatzen zuen, eta jakintza hori konpartitzea bultzatzen zuen.

Ferrer i Guàrdiaren Ideia Pedagogiko Nagusiak

Hurrengo hauek dira, Ferrer i Guàrdiak aurrera eraman nahi izan zituen ideia pedagogikoak:

  • Hezkidetza: Neskak eta mutilak elkarrekin hezitu behar dira, bien artean eskaintzen diren ideiak aberatsagoak direlako.
  • Klase sozialen arteko hezkuntza: Gizarte klase aberatsak eta pobreak elkarrekin ikasteko gai dira, beste ikuspegi desberdin bat hartuz.
  • Ebaluazioa (Ez zigorrik, ez azterketarik, ez oparirik): Ikasketen araberako sailkapenak ez zuen lekurik Eskola Modernoan. Ez zen azterketarik egiten, ezta notarik, zigorrik edo saririk ematen ere.
  • Balioak: Norbanakoen gaitasunak kolektibitatearen hobekuntzarako bidean jarri behar dira (hiritartasuna, errespetua, elkarbizitza, partaidetza, etab.).
  • Irakasleen funtzioa: Ikasleak ezagutzaren bidetik bideratzea, gidatzea eta orientatzea da, haurraren autonomia errespetatuz. Umeak pentsarazi egin behar direla dio.

Entradas relacionadas: