Pedagogia Kritikoa: Teoria, Paulo Freire, Henry Giroux eta Hezkuntza Eraldatzailea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB
Pedagogia Kritikoa: Definizioa eta Oinarriak
Pedagogia kritikoa hezkuntza-proposamen bat da, ikasleak bultzatzen dituena ematen zaizkien praktikak eta sinesmenak zalantzan jartzera eta haiei aurre egitera. Teoria eta praktika multzoetan oinarritzen da, kontzientzia kritikoa sustatzeko asmoz. Hezkuntza norberaren autonomiaren bitartez eta bere gaitasunak bultzatzeko ideiarekin sortutako hezkuntzaren filosofia da.
Paulo Freire eta Zapalduen Pedagogia
Hainbat autorek parte hartu dute pedagogia kritikoaren garapenean eta finkatzean. Horien artean, Paulo Freire dugu, historiako hezkuntzaren pentsalari garrantzitsuenetariko bat. Freirek bultzatu nahi izan zuen hezkuntzak Zapalduen Pedagogia du izena. Oso harreman estua izan zuen garaiko testuinguru sozial eta politikoarekin. Hau, heziketa popularraren bidez sustatu zuen, Estatuak, instituzio pribatu ezberdinek eta kleroek momentu horretara arte ezarri zuten heziketari erantzuna emanez.
Pedagogia mota honen helburu nagusietako bat ikasleek, norberaren arazo, esperientzia eta testuinguru soziala kontuan izanda, pentsatzerakoan, horien arteko erlazioa sortzeko gaitasuna garatzea da.
Henry Giroux eta Pedagogia Kritikoa
Henry Giroux ere talde honen barnean dago, berrogeita hamar irakasle moderno gisa hartzen baita. Irakasle hauek ezinbesteko pieza dira hezkuntza-teorien barnean eta pedagogia kritikoan. Giroux-ek pedagogia kritikoa arrazoi kritikoaren eraikuntzarako eramaile gisa hartzen du, gizakiei aurretik zehaztutakoarekin apurtzea ahalbidetzen diena; hau da, gizartearen aurrean posizio kritiko bat izateko gaitasuna ematen diena.
Giroux-en Alfabetatzearen Ikuspegia
Giroux-ek azpimarratzen dituen aspektuen artean, alfabetatzea aurki dezakegu. Hau beharrezkoa da gizartean gizakien parte-hartzea sustatzeko. Pedagogo honek alfabetatzea idatzizko lengoaia eta logikarekin erlazioa duten gaitasun moduan ulertzen du. Alfabetatzea mantentzeko, Henry Giroux-ek hiru ideologia zehaztu zituen, eta hauek aztertzea egokia litzateke:
- Ideologia instrumentala
- Ideologia interakzionista
- Ideologia erreproduktiboa
Henry Giroux-en esanetan, hezkuntzak aipatutako erlazioak kontuan hartu behar ditu, eta hezkuntza-prozesuan gizartearen baldintza estrukturalek duten eragina zehaztu.
Pedagogia Kritikoaren Marko Praktikoa
Pedagogia kritikoaren markoari dagokionez, irakasleak ikasleak gidatzen saiatuko dira, hauek zapaltzaile moduan hartzen diren praktikak zalantzan jar ditzaten. Honen truke, erantzun libreak lortuko dira, bai indibidualki, bai taldeka. Pedagogia honen lehenengo urratsa ikasleak gizarte-prozesu baten kide bezala bere burua zalantzan jartzean datza (kultura-arauak, nortasun nazionala eta erlijioa, adibidez). Ondoren, ikasleak gizarteak dituen arazoez ohartzen dira eta errealitate hau aldatzeko ezagutzak lortzen dituzte.