Paulo Freire: Pedagogia Kritikoa eta Hezkuntza Eraldatzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

Paulo Freire, gaurko pedagogia kritikoaren erreferente nagusia, XX. mendean, 1921ean jaio zen Brasilgo toki txiroenetako batean. Pobrezia eta gosea ezagutu zituen, eta diskriminazio handiko errealitatea bizi izan zuen. Freirek zuzenbideko lizentzia eta doktoregoa lortu zituen hezkuntzari buruzko tesi batekin. Pedagogia sozialaren aldekoa zen, bidegabekerien aurkako borroka etengabea burutu zuen eta proiektu eraldatzaile askotan murgilduta egon zen.

Paulo Freire: Bizitza eta Pedagogia Kritikoaren Hastapenak

Bere pedagogia sozialaren funts nagusiak kontzientziazioa, hausnarketa eta ekintza ziren. Eredu tradizionala kritikatu zuen, eredu horretan ikasleak entzule soil eta pasiboak direlako. Hori dela eta, eredu horri «banku-hezkuntza» terminoarekin izendatu zuen.

Pedagogia Sozialaren Oinarriak eta Banku-Hezkuntza

Bere bizipenak zirela eta, «Zapalduen pedagogia» garatu zuen, eta burutu zuen lan garrantzitsuenetakoa izan zen. Batez ere Hego Amerikako hezkuntzan eragin handia izan zuen. Mezu nagusiena zapalduen liberazioan datza, baina hauek zapaltzaileen paperean bihurtu gabe, baizik eta hausnarketaren eta jarrera kritiko batekin gizakien hausnarketa eta ekintzak mundua eraldatzeko gai izatea. Analfabetismo tasa murriztea ere lortu zuen. Horrez gain, gizakia isiltasunetik eta konformismotik atera nahi zuen pentsamendu kritikoa garatuz. Kritikotasun horrek egoera aldatzeko balio du, baina heziketa behar da mundua ezagutzeko eta hausnartzeko; hori lortuta, gizakiak mundua eraldatzeko aukera du.

"Zapalduen Pedagogia": Askapenerako Bidea

Aipatu beharreko beste lan garrantzitsu bat «Autonomiaren pedagogia» da. Freirek ezagutza kritikoa, askea eta demokratikoa bultzatu zituen, gizakia bere munduaz kontziente izan dadin. Hiru printzipio nagusi aipatu behar dira:

  • Irakastea ez da ezagutza transmititzea soilik.
  • Ez dago irakaskuntzarik disidentziarik gabe.
  • Irakastea giza berezitasun bat da.

"Autonomiaren Pedagogia" eta Hiru Printzipio Nagusiak

Lehen aipatu bezala, Freirek hezkuntza kritikoa proposatzen zuen, teoria eta praktika maila berean egotea aldarrikatuz. Honekin batera, elkarrizketari garrantzia handia eman zion; irakasleek ere ikasleengandik ikasteko aukera dutela, hauen bizipenak eta iritziak entzunez. Horrez gain, edukiak eraiki egin behar dira, baina horretarako hezkuntza komunitate guztiak (irakasle, ikasle, guraso, ez-dozenteak) parte hartu behar dute, hau da, edukiak taldean eraiki behar direla. Freireren metodologia metodo dialogikoa izan zen, taldean buruturiko gogoeta-ekintzekin. Freirek ikasle eta irakasleen jarrera dialogikoa, irekia, jakinguratsua, ikertzailea eta aktiboa bultzatu zituen.

Elkarrizketa, Komunitatea eta Metodo Dialogikoa

Ondorioz, esan daiteke Freireren pedagogia gaurko hezkuntzaren euskarria dela eta alderdi asko islatuta ikus daitezkeela, hala nola: «ikaskuntza-komunitateko proiektuak» Euskal Herrian bizi izan ditugunak, elkarrizketa dialogikoak, besteak beste.

Ondorioak: Freireren Legatua Gaurko Hezkuntzan

Entradas relacionadas: