Paternalismoaren eta Anti-Paternalismoaren Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,92 KB
1. Benefizentzia Paternalista
Paternalismoa interbentzio profesionalean erabiltzaileari onurak egiteko edo kalteak ekiditeko saiakeraren justifikazioa da, hartutako erabakia erabiltzailearen borondatearen edo iritziaren kontrakoa izanik ere, hau da, erabiltzailearen autonomia edo askatasuna errespetatu gabe. Paternalismoak, ondorioz, ez du errespetatzen edo, gutxienez, mugatzen du erabiltzaileak erabaki propioak hartzeko duen askatasuna. Zentzu honetan, benefizentzia printzipioari (gizarte langilearen helburu nagusia ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzaileen eta gizartearen ongizatea sustatzea) autonomia printzipioari (erabiltzailearen ikuspegiak eta erabakiak kontuan hartuak izateko eskubidea) baino balio handiagoa ematen dio.
Kasu honetan, interbentzioa paternalistatzat jo daiteke erabiltzaileak hasieratik garbi utzi zuelako haren desioa bakarrik bizitzen jarraitzea zela. Alabak eta gizarte langileak kezkatuta daude Iñakiren segurtasunagatik, istripu larria izan baitezake egunen batean eta, zentzu honetan, garbi dago erabiltzailearen ongizateagatik kezkatuta daudela. Horregatik, Iñaki presionatu dute berak hartu nahi ez zuen erabaki bat hartu dezan: zahar-etxe batera bizitzera joatea. Iñakiren erabakia, orduan, ez da librea izan, alabaren eta gizarte langilearen presioagatik eta astuntasunagatik hartu baitu erabakia.
2. Anti-Paternalista
Paternalismoaren kontra, anti-paternalismoak gizarte langilearen eginkizun nagusia erabiltzaileen autonomia sustatzea eta errespetatzea dela aldarrikatzen du, erabiltzaileen autonomia eskubide ia absolutu gisa ulertzen baitu. Anti-paternalismoak, orduan, autonomia printzipioari benefizentzia printzipioari baino balio handiagoa eskaintzen dio.
Gizarte langile anti-paternalista batek interbentzioa kritikatuko luke erabiltzailearen hasierako borondatezko erabaki librea errespetatua izan ez delako, erabiltzaileak garbi utzi baitzuen bakarrik bizitzen jarraitu nahi zuela. Hala ere, erabiltzailearen borondatearen eta erabakiaren kontra, alabek eta gizarte langileak erabiltzailea presionatzen jarraitu dute, haren borondatearen kontra. Hau guztia garbi gelditzen da Iñakiren hurrengo hitzetan: “astunak baino astunagoak diren hauek bake santuan utz nazaten behingoz!”. Beraz, bere ongizatearentzat arriskutsua izan arren, Iñakiren borondatezko erabaki autonomoa ez da errespetatu interbentzioan eta, ondorioz, interbentzioa gaitzetsi daiteke anti-paternalismoaren ikuspegitik.
3. Sasi-Paternalista
Benefizentzia ez-paternalistaren arabera, gizarte langilearen lehenengo betebeharra erabiltzaileen eta gizartearen ongizatea modu eraginkorrean sustatzea bada ere, betebehar hau erabiltzaileen autonomiarekiko begirunearekin bateratu behar da. Sasi-paternalismoa, beraz, benefizentzia printzipioa autonomia printzipioarekin bateratzen saiatzen da.
Kasu honetan, interbentzioa sasi-paternalista izan dela defendatu daiteke, izan ere, azken finean erabiltzailea izan baita libreki eta borondate propioz zahar-etxera bizitzera joatea erabaki duena. Alabengatik eta gizarte langileagatik presionatuta izan bada ere, inork ez du behartu azkeneko erabakia hartzera eta, zentzu honetan, erabiltzailearen autonomia errespetatu da. Istripu larri bat sufritzeko aukera berehalakoa ez bada ere, erabiltzailearen egoera zein den ikusita pentsatu daiteke, agian, lehenago edo beranduago haren ongizatea arriskuan jarriko duen istripu larria izango duela. Hau, seguruenik, ez da nahikoa erabiltzailea zahar-etxe batean bizitzera behartzeko, baina nahikoa izan daiteke alaben eta gizarte langilearen presioak justifikatzeko. Gauzak horrela, interbentzioa sasi-paternalismotzat jo daiteke; azken finean, erabiltzailearen ongizatea modu eraginkorrenean sustatzea lortu da, erabiltzailearen autonomia eskubidea errespetatu den bitartean, azkeneko erabakia erabiltzaileak modu librean hartu baitu.