Pankrea eta Digestioaren Fisiologia: Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,24 KB
1.3.3 Pankrea: Guruin mistoa
Pankrea abdomenaren goiko partean kokatzen den guruin mistoa da, duodenoaren eta barearen artean, eta duodenora irekitzen da. Bi motatako guruin-ehunez osatuta dago:
- Exokrinoa (99 %): Zuku pankreatikoa (amilasa, lipasa eta peptidasa) isurtzen du eta duodenora botatzen ditu.
- Endokrinoa (1 %): Langerhans-en islatxoen zelulek intsulina (β zelulak) eta glukagoia (α zelulak) isurtzen dituzte odolera.
Digestio-zukuen eta entzimen laburpena
Zukuak
- Zuku gastrikoa: Bere funtzioa boloa substantzia oretsu (pastoso) bihurtzea da: KIMOA.
- Zuku pankreatikoa: Karbono-hidratoen, lipidoen, proteinen eta azido nukleikoen digestioa egitea eta kimoa KILOA bihurtzea du helburu.
- Hesteetako zukua: Nutrienteen degradazioarekin jarraitzea eta kimoa KILOA bihurtzea da bere funtzioa.
- Behazuna (bilis): Gantz-azidoak emultsionatzen ditu, beste zukuetatik eraginda izateko.
Entzimak eta hormonak
- Muzina: Bide gastrointestinalaren geruza endoteliala lubrifikatzen du eta erasoetatik babesten du (min mekanikoa, urdaileko azidoa, bakteriak, birusak).
- Gastrina: HCl eta pepsina jarioa areagotzen du.
- Amilasa: Karbono-hidratoen molekula handiak apurtzen ditu.
- Pepsina: Proteinak apurtzen ditu.
- Peptidasa: Proteinak apurtzen ditu.
- Lipasa: Elikagaien lipidoak apurtzen ditu xurgatuak izan ahal izateko.
2. Digestioaren fisiologia
Helburua: Elikagaiak kimikoki aldatzea eta degradatzea forma bakunagoak lortzeko, xurgatzeko eta erabiltzeko errazagoak izan daitezen.
Parte-hartzaileak: Listu-guruinak (listua), gibela (behazuna), behazun-besikula (behazuna) eta pankrea (zuku pankreatikoa).
Digestioaren faseak
- Aho-digestioa (murtxikatzea, listuztatzea eta irensketa).
- Digestio gastrikoa.
- Heste-digestioa eta xurgapena.
- Iraizketa.
2.1 Aho-digestioa
- Ingestioa: Elikagaiak ahoan sartzea eta digestiorako prestakuntza.
- Murtxikatzea: Elikagaien urradura, ebaketa eta birrindura, tamaina txikitzeko.
- Listuztatzea: Listuarekin elikagai zatien nahasketa, disoluzioa eta lubrifikazioa lortuz: BOLOA.
- Irensketa: Faringetik eta hestegorritik urdailera igarotzea.
- 1. fasea: Boluntarioa; mingainak boloa bultzatzen du hestegorrirantz eta epiglotiseak laringea blokeatzen du (segundotan).
- 2. fasea: Konturatu gabekoa; boloa faringearen uzkurdurengatik eta mugimendu peristaltikoengatik bultzatzen da urdaileraino (GEE eta BEE zeharkatzen ditu).
2.2 Digestio gastrikoa
Urdailaren ekintzak:
- Boloaren biltegiratzea: Urdailaren paretak dilatatzen dira edukierara moldatzeko (4 litroraino, haren bolumen hutsa baino 80 aldi gehiago, 50 ml).
- Nahasketa: 15-20 segunduro mugimendu peristaltikoak gertatzen dira; boloa mukiarekin eta zuku gastrikoekin nahasten da KIMOA (azidoa) sortuz. Mugimendu bakoitzean parte bat antrora joaten da eta presioa igotzen da piloroan, pixkanaka hustea ahalbidetuz.
- Hustea: 2-4 ordu irauten du (6 ere izan daitezke), irentsitako elikagaien digestio-erraztasunaren arabera.
Urdaileko xurgapena: Oso gutxi xurgatzen da mukosaren iragazgaiztasunagatik. Batez ere ura, ioiak, gantz jakin batzuk, farmakoak (aspirina) eta alkohola xurgatzen dira.
2.3 Heste-xurgapena
Urdaila husten den ahala, zuku pankreatikoa (bikarbonatoduna, basikoa) askatzen da. Kimo azidoa eta zuku pankreatiko basikoa nahastean, pH-a neutro bihurtzen da, kalteak saihestuz eta entzima digestiboak aktibatuz. Heste mehean, nahasketa-mugimenduek eta mugimendu peristaltikoek, jariaketa pankreatiko, hesteetako eta behazunekoekin batera, kimoaren aurrerapena ahalbidetzen dute heste osoan zehar.