Paisaia, Agente Geologikoak eta Lurraren Modelatzea
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,65 KB
1. Paisaia
Agente geologikoen eraginez, erliebe formak sortzen dira lurraren gainazalean: esaterako, olatuek higatutako labarrak, ibaiek hondeatutako haranak, haizearen edo olatuen eragina...
Modelatze forma horiek ikusten ditugunean, paisaia dela pentsa dezakegu maiz.
Erliebe formak eta modelatze formak erliebea nolakoa den adierazteko esamoldeak dira, eta lurraren topografiaren azterketei dagozkie. Paisaia hitzak beste biek baino adiera zabalagoa du.
Topografia: Lur-eremuak grafikoki adieraztea
Topografia: Lur-eremu bat grafikoki adierazteko teknika da, lur-eremu horrek errealitatean daukan itxura adierazteko ere erabiltzen dena.
2. Agente Geologikoak eta Klima
2.1. Agente Geologikoak
Hainbat agente geologikok egindako modelatze-emaitzak dira, paisaia osatzen duten formak:
- Ibaiak: Ibai-modelatzea (haitzarteak, uholde-ordokiak eta terrazak).
- Ur-lasterrak (Ur-basak): Uhar-modelatzea (amildegiak eta alubioi-konoak).
- Glaziarrak: Glaziar-modelatzea (anfiteatroak, orratzak, U formako haranak, kirol ustiaketak).
- Lur azpiko urak: Modelatze karstikoa (harriak disolbatuz sortutako modelatzea, lur azpiko barrunbeak, kareharriak).
- Itsasoko olatuak: Itsasertzeko modelatzea (labarrak, abrasio plataformak, hondartzak, itsasertzeak).
- Haizea: Haize-modelatzea (basamortu legartsuak eta duna-eremuak).
2.2. Klima eta Paisaiaren Faktoreak
Paisaia eratzen duten faktore batzuk:
- Agente geologikoak eta horiek sortutako erliebe formak.
- Eskualdeko meteorologia nagusia.
- Landaredia.
- Fauna bereizgarria eta horren ugaritasuna.
- Giza jarduerak (nekazaritza, kirolak, industria...).
3. Eguzki-Energia Lurrean
Eguzki-energiak hainbat eragin ditu:
- Lurzorua berotzea, lurraren gainazaleko tenperatura egokia mantenduz.
- Uraren zikloa.
- Erliebea modelatzen duten agente geologikoak.
- Izaki fotosintetikoak.
Eguzki-energiak lurraren gainazalean tenperatura leuna eragiten du, eta jardunean iraunarazten ditu atmosferaren dinamika, uraren zikloa, agente geologikoak eta biosfera.
3.1. Atmosferaren Dinamika
Atmosferako lasterrek haizeak eta prezipitazioak eragiten dituzte. Aire beroak igotzen direnean, hodeiak eta prezipitazioak sortzen dira.
4. Meteorologia, Klima eta Eguraldi-Mapak
Meteorologia atmosferako gertakariak aztertzeaz arduratzen den zientzia da, adibidez: haizea, hodeiak eta prezipitazioak.
5. Erliebea eta Adierazpen Grafikoa (Mapa Topografikoak)
Erliebea paisaiaren osagai nagusienetako bat da, eta informazio handia ematen du, erliebea bera modelatu duten agente geologikoei buruz.
Ezinbestekoa da erliebea zehatz-mehatz adieraztea, jarduera asko planifikatu ahal izateko: herri-lanetako proiektuak, meatzaritza-ustiategiak, lurraldearen antolamendua...
5.1. Mapa Topografikoak
Erliebea zehaztasunez adierazteko erabiltzen dira; haietan, sestra-kurbak adierazten ditugu.
5.2. Eskala Grafikoa eta Zenbakizko Eskala
- Zenbakizko eskala: Maparen eta errealitatearen arteko proportzioa adierazten du.
- Eskala grafikoa: Mapan marraztutako zuzenki batek errealitatean izango lukeen luzera adierazten du.
6. Meteorizazioa
Egurats gorrian jarrita dauden harriei gertatzen zaien hondatze- eta xehatze-prozesuari esaten zaio.
Harrien Disgregazioa eta Motak
Harrien disgregazioan eragina duten faktoreak:
- Hezetasuna: Mineral batzuk disolbatu eta beste batzuen osaera aldatzen du.
- Atmosferako oxigenoa: Mineral batzuk herdoiltzen ditu.
- Tenperatura aldaketak: Harrietan dilatazioak eta uzkurdurak sortzen dituzte.
- Ura arrailetan izoztea: Ziriarena egiten du eta harriak hausten ditu.
- Izaki bizidunak: Landareen sustraiak harrietako arrailetan sartzen dira eta hautsi egiten dituzte.
Meteorizazio motak:
- Meteorizazio kimikoa: Mineralen osaera kimikoan aldaketak eragiten ditu (herdoiltzea, hidratatzea edo disolbatzea).
- Meteorizazio mekanikoa: Harriak hautsi edo higatzen ditu.
- Meteorizazio biologikoa: Izaki bizidunek eragindakoa.
7. Harri Sedimentarioak
Jalkina harri sedimentario bihurtzen duen prozesuari litifikazioa edo diagenesia deritzo. Prozesu hau trinkotzean eta zementazioan datza.