Pablo Neruda, William Shakespeare, Edgar Allan Poe, Gustave Flaubert eta Franz Kafka
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,89 KB
Pablo Neruda edo jaiotzez Ricardo Eliécer Neftalí Reyes Basoalto (Parral, Maule, 1904ko uztailaren 12a- Santiago, 1973ko irailaren 23a) Txiletar olerkaria izan zen, XX. mendean gaztelaniaz idatzi zutenen artean onenetarikoa. Ezizena Jan Neruda txekiar idazlearen omenez hartu zuen. Politikan ere parte hartu zen eta errepublikako senadore izan zen, Alderdi Komunistako Komite Zentraleko kide. 1971n, Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.
.Crepusculario, Santiago, Ediciones Claridad, 1923.
.Veinte poemas de amor y una canción desesperada, Santiago, Editorial Nascimento, 1924.
.Tentativa del hombre infinito, Santiago, Editorial Nascimento, 1926.
.Anillos Santiago, Editorial Nascimento, 1926.
William Shakespeare (Stratford-upon-Avon, Warwickshire, 1564ko apirilaren 26a [bataio eguna] - Stratford-upon-Avon, 1616ko maiatzaren 3a.apirilaren 23a) Ingeles antzerkigile, olerkari eta aktorea izan zen. Europako literaturaren ikur handienetakoa, ingelesezko inoiz izandako idazlerik hoberena eta historiako dramagile handiena da, aditu askoren arabera. Egile oparoa izan zen, antzerkigintzan, narratiban eta poesian.
Stratford-upon-Avongo merkatari aberats baten semea zen eta jaioterrian egin zituen ikasketak. 1582an Anne Hathaway-rekin, bera baino zortzi urte zaharragoa zen emakumearekin, ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. Emaztearekiko harremanak txarrera egin zuen eta ondorengo urteetan, 1584tik aurrera, Londresa joan eta aktore eta antzerkigile gisa lan egin zuen. Lord Chamberlain-en antzerki konpainian lan egin zuen eta 1588an hasi zen haren ospea zabaltzen. 1610. urtea arte Londresen bizi izan zen eta handik aurrera sorterrira erretiratu zen.
Haren idazlanik ospetsuenak Hamlet (1601?), A Midsummer Night's Dream (1595?), The Merchant of Venice (1595?), Romeo and Juliet (1597), The Merry Wives of Windsor (1602?), Othello (1603) eta Macbeth (1606) dira.