Ozpinaren Azido Azetikoaren Kontzentrazioaren Determinazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,98 KB

OZPINAK DUEN AZIDO AZETIKOAREN KONTZENTRAZIOAREN DETERMINAZIOA.

Ozpinaren kontzentrazioa azido azetikotan determinatzeko NaOHzko disoluzio batekin baloratuko dugu, hau da neutralizazioa egingo dugu. Balorazioaren neutralizazio puntua ikusteko indikatzaile bat behar da, guk fenoftaleina erabiliko dugu. Gure balorazioan ezagutuko dugu hartutako azidoaren bolumena (hartutako ozpinaren bolumena) eta basearen, hau da sodio hidroxidoaren kontzentrazioa (N) eta gastatutako bolumena, honela kalkulatuko dugu azido azetikoaren kontzentrazioa ozpinean.

CH3-COOH (aq) + NaOH (aq) ⇒ CH3-COONa (aq) + H2O(l)

Materiala Erreaktiboak

Bureta 1 N den sodio hidroxidoa

Pipeta

%0,1 fenolftaleina

Erlenmeyerra Ozpina

Eustoina

Udare eta/edo aspiragailua :

Matraze aforatua (50 ml)

Prozedura

• Muntaia prestatu dugu

• NaOH 1 M disoluziaren 50 mL ditugu

• Ozpina 20 mL hartu eta 250 mL-ko matraze aforatuan diluitu.

• Prestatutako ozpinaren disoluziotik 20 mL hartu eta erlenmeyer batera botzen dira, ondoren 25mL ur gehitu eta 6 tanta fenolftaleina botatzen dira.

• 1M den sodio hidroxido disoluzioarekin bureta bete eta zeroan enrasatu.

• Erlenmeyerra buretaren azpian ipini, gogoratu kolorearen aldaketa hobeto ikusteko erlemeyerraren azpian paper zuri bat ipini behar dela.

• Balorazioa hasi, buretan dagoen sodio hidroxidoa, baliokidetasun-punturaino, erlmeyerrari gehituz.

• Errepikatu prozesua hiru aldiz

Entradas relacionadas: