Ovide Decroly: Pedagogia, Metodologia eta Hezkuntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

Bizitza eta Filosofia

Ovide Decroly 1871. urtean Belgikan jaiotako pedagogoa zen. Ikasketak barnetegi batean egin zituen, eta bertan esperimentuak eginez natur zientziekiko grina piztu zitzaion. Ondoren, mediku titulua lortu zuen eta ezgaitasun intelektuala zuten haurrentzat institutu laiko bat sortu zuen.

Eskola Berriaren ordezkari eta bultzatzaile garrantzitsuenetako bat izan zen. Eskola-eredu tradizionalari uko egiten zion, haurraren interesak eta pentsamenduaren prozesuak ez zirelako kontuan hartzen. Bere oinarrizko ideia “Bizitzarako eta Bizitzaren bidezko Hezkuntza” zen.

Ikaslea ardatza izan behar duela defendatzen zuen, eta bakoitzaren interesetara eta pentsamenduetara egokitu behar dela. Haurren interesak eskolaz kanpo daudela defendatzen zuen; horregatik, natura gizakien hezitzailerik onena izendatzen zuen. Bi ideia nagusi zituen: eskola eta bizitzaren arteko harremanak, eta, bestetik, ikaslea bera da hezkuntza anitz, berezi, indibidual eta bakarra behar duena.

Eskola-programak naturarekin harremanetan egon behar duela esaten zuen, eta horrekin batera, hezkuntzaren helburua ikaslea bizitzarako prestatzea izango zela, bai bizitza indibidualerako, bai gizarte-bizitzarako.

Globalizazio kontzeptua erabiltzen zuen, haurrak mundua batasun gisa ulertzen duelako eta ez zatitutako zerbait gisa, eta hori ardatz gisa hartzen zuen.

Decrolyren ustez, ezagutzak barneratzeko, ingurugiroa behatzea, azterketa eta askatasunari bidea ematea beharrezkoa da. Baina hori lortzeko, materiala eta ingurugiroa banakako beharrei egokitu behar zaie.

Metodologiaren Ekarpen Nagusiak

Bi ekarpen garrantzitsu egin zituen metodologiari dagokionez:

  1. Ideia Elkartuak: Norberaren burua eta nortasuna ezagutzea, eta natura eta ingurunea ezagutzea eta bertan parte hartzea. Ezagutzak barneratzeko, haurren interesetan dago abiapuntua. Gutxieneko ezagutza intelektualak haurraren beharrak asetzeko oinarrizko edukiak izango dira (elikatu, etsaietatik babestu, etab.).

    Horretarako, natura eta ingurunearen lanketa proposatzen du, eta horrekin batera, inguruneak gizartean duen eragina eta gizakiak ingurunean duen eragina azpimarratzen ditu.

  2. Interesguneak: Norberaren nahiak eta formazio intelektualaren presioak biltzen ditu, eta hiru ariketa proposatu zituen:

    1. Behaketa: Ikasleak inguruarekiko eta objektuen behaketa.
    2. Assoziazioa: Ikasleak loturak ezarriko ditu behaketaren bidez. Lau lotura: espaziala, denborazkoa, teknologikoa eta kausa-efektuzkoa.
    3. Adierazpena: Ikaslearen pentsamenduaren adierazpena: marraztu, idazkera, kalkulua eta eskulanaren bidez.

Decrolyren Eragina Gaur Egungo Hezkuntzan

Gaur egungo hezkuntzan bere metodoaren oinarriak ematen dira, eta bere pedagogian oinarritutako eskolek garrantzi handia ematen diote jolasari, lanaren eta berezko ekintzen arteko erlazioaz gain. Jolasak hiru multzotan zatitzen dituzte: zentzumenezkoak eta gaitasun motorrak garatzekoak, ideia orokorren jolasak eta jolas didaktikoak. Irakaslea behatzaile gisa azaltzen da.

Entradas relacionadas: