Ospitaleko Higienea, Instalazioak eta Erizaintzako Zainketak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,65 KB
1. Zer da higienea?
Higienea bi kontzeptutan onartzen da:
- Garbitasunari lotua.
- Osasuna zaintzeko egiten ditugun ekintza guztien multzoa.
1.2. Gaixoaren gela
Ospitalean pazienteak denbora gehien ematen duen tokia gela da. Pazientearen arabera gela bat edo beste bat egokitzen zaio:
- Higienea: Erizaintzako laguntzaileak arduratzen dira zeregin horretaz; pazientea seguru eta eroso sentitu behar da.
- Aireztapena: Airearen mugimendua osasungarria da gizakiontzat eta egunean 15 minutu inguru zabaldu behar dira leihoak airea berritzeko. Klimatizazio-sistema bidez ere aireztatu daiteke; usain txarrak egoten dira, gaixoek iraizkinak botatzen dituztelako.
- Tenperatura: Tenperaturaren kontrola garrantzitsua da pazienteei laguntzeko. Sistema termostatodunak egoten dira tenperatura (22-26ºC) erregulatzeko, jende guztia ez delako ondo sentitzen tenperatura berdinarekin.
- Lasaitasuna eta isiltasuna: Zarata deserosoa izaten da nerbio-sistema aztoratzen duelako eta, batez ere gaixoentzat, oso garrantzitsua da zarata saihestea.
- Argiztapena: Argiztapen egokiak onura handiak izaten ditu; adibidez, eguzki-argiak propietate terapeutikoak ditu eta horrek pazienteen gogo-aldartean eragiten du. Eta alderantziz, argiztapen deserosoak buruko mina sor dezake. Argiztapen elektrikoa hainbat tokitan jartzen da: ohe-buruan (ez-zuzena), gelako sabaian eta orientazio-argian.
1.3. Ospitaleratze gunea
- Ospitaleratuen gelak: Pazienteak egoten diren lekua; gehienez lau pertsonentzat izan daiteke eta kortinak ipintzen dira intimitatea emateko.
- Korridoreak: Zabalak izan behar dute eta libre egon behar dira, arin eta eroso sartzeko.
- Erizaintzako kontrola.
- Erizaintzako begiraleentzako bulegoa: Solairuaren funtzionamendua nola doan jakiteko.
- Medikazio-gela: Medikamentuak biltegiratzeko eta prestatzeko tokia.
- Officea: Solairuko janariak antolatzen dira.
- Material-biltegia: Behar diren material lagungarriak biltzen dira (serumaren euskarria).
- Arropa zuriaren biltegia: Arropa zuri guztia gordetzen da.
- Langileentzako komunak.
- Bisitariencako komunak.
- Hondakinen gunea: Erabilitako materiala botatzeko.
- Guardiako medikuntzako gela: Kontsulta-orduetatik kanpo medikuak egoten diren lekua.
- Atseden hartzeko gela: Langileentzat bakarrik.
- Erabilera anitzeko gela: Bilerak egiteko lekua.
- Bisitariencako gela.
1.5. Erizain laguntzailearen betebeharrak
Ospitalean gauden gaixoarekiko betebeharrak:
- Gaixoak izango dituen emozioak kontuan hartu.
- Laguntzaile eta gaixoaren artean erlazio positibo bat lantzea ezinbestekoa izango da lehenbailehen errekuperatzeko.
- Gelak garbi, txukun eta ordenatuta egon behar du. Gaixoa heltzen denean, bere datuak eta historia klinikoa jasoko dira.
- Gaixoa atseginez eta tentuz hartu beharko dugu. Behar duen informazio guztia emango zaio: ospitaleko arauak, otorduak, bisita-orduak, gelaren garbiketa, etab.
Pazientea ospitalizazio eremuan hartzea
Helburua: Gaixoa hartzea, bere osasun-egoerari edo gaixotasunari dagozkion zainketa egokiak emateko.
Egitekoak:
- Norberaren burua aurkeztu eta dokumentuak hartu.
- Dagokion gelara lagundu, ohea zein den adierazi eta aparatuen funtzionamendua azaldu: argiak, tinbreak, armairua.
- Arau eta ordutegien berri eman.
- Pazienteak edota senitartekoek egiten dituzten galderei egoki erantzun.
Pazienteari ospitalizazioan alta ematea
Helburua: Pazienteari behar duen informazioa ematea bere ingurura itzultzea errazteko eta hurrengo pazientea hartzeko gela prest egotea.
Egitekoak:
- Medikuak paziente eta familiakoei altaren berri eman diola ziurtatu.
- Pazienteari jazten lagundu berak ezin badu, eta gauza guztiak batu dituela egiaztatu.
- Pazientea agurtu eta gela libre uzten duenean:
- Botatzekoa den materiala dagokion ontzira bota.
- Berrerabiltzekoa dena garbitu.
- Ohe-arropa guztia kendu.
- Garbitzaileari abisatu.
- Hurrengo pazientea hartzeko gaixo-unitatea prestatu.
1.6. Ospitaletako oheak
Ospitaleetako oherik ohikoena artikulatua izaten da, mugitzeko eta hainbat posiziotan jartzeko aukera ematen baitio. Hiru aldeak libre dituela, batere oztoporik gabe jarri behar da gelan, langileek arin eta eroso egiteko pazienteari zaintzak eta lanak.
Haurrentzako oheak
- Inkubagailuak: Plastiko edo metakrilatozko kupula baten barruan egoten da ohetxo hau. Barruan kontrol batzuekin erregulatzen dira tenperatura eta oxigenoa. Gehigarri ohikoenak hauek dira: jariakinentzako xurgagailuak, argi urdineko lanpara eta langarraztatze-ekipoa.
- Kaiola-ohea: Haur txikien tamainari egokitutako ohe mugikorrak izaten dira; amatasun eta pediatria solairuetan egoten dira.
Ohe bereziak
- Ohe ortopedikoa: Hausturak edo luxazioak izan dituzten pazienteekin erabiltzen da; traumatologiako solairuetan egoten dira. Hagak eta poleak zintzilikatu daitezke; gorputz-adarrak inmobilizatu eta lerrokatu egiten dira mina eta deformazioa aurreikusteko.
- Fosterren eta Strykerren armazoiak: Bizkarrezurraren lesioren bat duten gaixoentzat dira. Inmobilizazio luzea behar bada erabiltzen da; presio-puntuak txandakatu egiten dira eta ahoz gora edo ahuspez jar daiteke.
- Lebitazio-ohea: Erredura handiak dituzten gaixoentzat da; aire-zurrustak airean edukitzen du gaixoa.
- Ohe zirkoelektrikoa: Hau ere bizkarrezurrean lesioren bat duten pazienteentzat da; motor elektriko batekin buelta ematen zaio, aurpegia gora eta behera eginez presioa arindu egiten da.
- Ohatila: Miaketak egiteko erabiltzen dira; larrialdietan eta kanpo-kontsultetan egoten dira. Finkoak edo artikulatuak izan daitezke. Oso ohikoa da.
Oherako gehigarriak
- Segurtasun-barandak: Ohearen alboetan jartzen dira ez erortzeko.
- Serumaren euskarria.
- Gernu-poltsaren euskarria: Ohearen alboetan.
- Trakzio-koadroa.
- Walkmanen triangelua.
- Metalezko arkua: Izarek pazientearen gorputza ez ukitzeko.
1.7. Koltxoi motak
Hainbat eratakoak dira, presioak eragiten dituen arazoak saihesteko edo arintzeko:
- Latexeko koltxoia: Osasun-zentro guztietan gaur egun gehien erabiltzen dena.
- Airezko koltxoia: Airez beteriko binilo poliklorurozko hainbat hodi ditu. Hodiak bete edo hustu egiten dira programa baten arabera, bi-lau minuturik behin, masaje etengabea jasotzeko.
- Ura eta poliuretanozko bolatxoak: Ura eta poliuretanozko bolatxoak nahasten dira. Bolatxoek flotatu egiten dute eta geruza isolatzailea eratzen dute.
- Goma-aparrezko koltxoia: 3 modulutan banatzen dira. Koltxoi hau estandarra baino hobeto egokitzen zaio gaixoaren gorputzari eta haren larruazala gutxiago igurtzen du.
1.8. Ospitaleko ohearen arropa zuria
Ohea egiteko behar diren materialei deitzen zaie arropa zuria: koltxoiaren estalkia, beheko izara, tarteko izara, goiko izara, xurgatzailea, ohazala eta manta.