Osasuna eta Gaixotasunak: Determinanteak eta Transmisioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB

Osasuna: Osasunaren Determinanteak

Osasunean eragiten duten faktoreak dira osasunaren determinanteak.

Osasunaren Determinante Motak

Pertsonaren Biologiari Dagozkion Determinanteak

Pertsonaren biologiarekin lotutako determinanteak bere organismoaren ezaugarriak dira. Adibidez, adina areagotzea (-) edo jaiotzean gurasoengandik hartzen dituen ezaugarri jakin batzuk (sortzetiko ezaugarriak), hala nola, miopia (-) edo kariesari aurre egiteko (+) gai diren hortzak izateko joera.

Ingurumen Determinanteak

Gure ingurunearen ezaugarriak dira. Adibidez, aire garbia (+), zarata jarraitua eta gehiegizkoa (-) edo ingurunean organismo patogenoak (-) egotea.

Bizimoduarekin Loturiko Determinanteak

Bizimodu osasungarria osasunaren alde egiten duena eta gaixotasunak agertzeko probabilitatea txikiagotzen duena da. Osasunerako faktore positiboak:

  • Oinarrizko higiene arauak betetzea.
  • Adinaren araberako ohiko gorputz jarduerak egitea.
  • Substantzia kaltegarririk ez hartzea, hala nola drogak, alkohola edo tabakoa.
  • Automedikaziotik ihes egitea, hau da, sendagairik ez hartzea medikuak agindu ezik.
  • Lo nahikoa egitea (8-9 ordu aholkatzen dira).

Herri Osasunaren Aldeko Determinanteak

Herri osasunaren aldeko neurriak administrazioek biztanleen osasuna zaintzeko hartzen dituzten erabakiak dira. Herri osasunaren aldeko neurriak hartzea osasunaren determinante positiboa (+) da. Neurri batzuk:

  • Gaixotasunei aurre hartzea.
  • Gaixoak sendatzea.
  • Birgaitzea.

Gaixotasunak: Motak eta Transmisioa

Gaixotasunak eta Motak

Gaixotasunak organismoak gaizki funtzionatzea eragiten duten gorputz edo buru asaldurak dira.

Gaixotasun Ez-infekziosoak

Ez dira organismo patogenoek eragindakoak; beste batzuk dira zergatiak, hala nola zahartzea, ezbeharrak, jaiotzetiko ezaugarriak edo bizimodu ohitura txarrak.

Gaixotasun Infekziosoak

Organismoan sartzen diren organismo patogenoek eragindakoak dira (adibidez, birusak, bakterioak, onddoak, ornogabe batzuk, teniak). Kutsakorrak dira.

Gaixotasun Infekziosoen Transmisioa eta Garapena

Gaixotasun Infekziosoak Kutsatzeko Bideak

  • Zuzeneko kutsadura: Patogenoa zuzenean pasatzen da gaixorik dagoen pertsonatik osasun onean dagoen pertsonara.
  • Zeharkako kutsadura: Patogenoak hainbat bide erabiltzen ditu, hala nola ura, janariak edo animaliak.

Nola Garatzen Den Gaixotasun Infekziosoa: 3 Etapa

  1. Infektatzea eta inkubatzea: Patogenoa organismoan sartzen denetik lehenengo sintomak agertzen diren unera arteko aldia da.
  2. Gaixotasuna garatzea: Etapa horretan gaixotasunaren sintomak agertzen dira; sintomak patogenoak gaixoarengan eragindako kalteak dira.
  3. Susperraldia: Etapa horretan ez dago patogenorik, eta organismoa gaixotasunean zehar izan dituen kalteetatik suspertzen hasten da.

Entradas relacionadas: