Osasuna eta Gaixotasuna: Kontzeptuak eta Determinatzaileak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB

Osasuna eta Gaixotasuna: Helburuak eta Kontzeptuak

Helburuak

  • Osasuna eta gaixotasuna kontzeptuak aztertu eta karakterizatuko dituzte.
  • Osasun- eta gaixotasun-egoeren ezaugarriak zehaztuko dituzte.
  • Gaixotasunak edo nahasteak identifikatu eta ezaugarrituko dituzte, horiek prebenitzeko eta tratamendu egokiak emateko.
  • Pazientearen osasun-arazoen erregistroari lotutako alderdiak aztertuko dituzte.

Kontzeptuak

Osasunaren kontzeptuak bilakaera handia izan du mendeetan zehar. Testuinguru sozial, historiko eta kulturalaren arabera, osasuna modu batera edo bestera ulertu da. Historiaren lehen urteetan, osasuna gaixotasun eza bezala definitzen zen. Horrek herritarrak gaixotasun terminoa ezagutzera eta bi terminoak ondo bereiztera behartzen zituen.

OMEren 1946ko definizioa

Ongizate fisiko, psikiko eta sozial osoko egoera da, eta ez bakarrik gaixotasunik ez edukitzea.

  • Subjektiboa da: Pertsonaren pertzepzioa kontuan hartzen duelako.
  • Mugak: Ez da kontuan hartzen osasun egoera denboran zehar alda daitekeela.

OMEren 1978ko definizioa

Ongizate fisiko, psikiko eta sozialeko egoera ezin hobea da, eta edozein pertsonak esparru intelektual, kultural eta espiritualean dituen gaitasunak aprobetxatu eta garatzeko aukera.

  • Objektiboagoa: Esparru desberdinetan jarduerak egiteko eta garatzeko gaitasuna agertzen baita.

Milton Terrisen definizioa

Ongizate fisiko, psikiko eta sozialeko egoera da, gaitasun funtzionalarekin, eta ez bakarrik gaixotasunik ez edukitzea.

  • Osoko edo ezin hobea egoera ezabatzen du.
  • Bere ustez, ez da beharrezkoa pertsona bat guztiz ondo sentitzea osasuntzat hartzeko.
  • Sintomarik gabeko gaixotasunetan huts egiten du.

Luis Sallerasen definizioa

Ongizate fisiko, psikiko eta sozialaren eta funtzionatzeko gaitasunaren mailarik altuenaren lorpena, gizabanakoa eta kolektiboa bizi diren faktore sozialek ahalbidetzen dutena.

  • Errealistagoa da: Pertsonaren osasun egoera bizi den ingurunera baldintzatzen duelako.

Osasunaren hiru ezaugarri nagusiak

  • DINAMIKOA: Denboran zehar alda daiteke, baita pertsona zein baldintzatan dagoen ere.
  • OBJETIBOA: Eguneroko bizitzako jarduerak funtzionatzeko eta garatzeko gaitasuna.
  • JARRAITUA: Ez dago osasun-egoera absoluturik, ezta gaixotasun-egoera absoluturik ere; osasun/gaixotasun handiagoko edo txikiagoko balio ugari daude, eta etengabeko ildo batean irudika ditzakegu. Horrenbestez, gaixotasunaren mailarik handiena heriotza da, eta osasunaren mailarik handiena ongizatea.

Gaixotasunaren definizioa

OMEren arabera

Gaixotasuna gorputzeko atal batean edo batzuetan egoera fisiologikoaren alterazioa edo desbideratzea da, oro har ezagunak diren kausengatik, sintoma eta zeinu bereizgarriengatik azalduak eta gutxi gorabehera aurreikus daitekeen eboluzioa dutenak.

Gaixotasuna prozesu dinamikoa da, denboran zehar eboluzionatzen duena eta ondo karakterizatuta dagoena. Horrela, kausak eta sintomak identifika ditzakegu.

Osasunaren determinatzaileak

Genetika

Geneetan daramagun informazioak eragina du. Baliteke gaixotasun genetikoak izatea, edo aldaera genetiko aldatuak, berez gaixotasunik sortzen ez dutenak, baina bien konbinazioak bai.

Osasun-sistema

Osasun-zerbitzuetatik osasuntsu egoteko jasotzen dugun informazioak eta gaixo gaudenean jasotzen dugun arretak gure osasun-egoera baldintzatzen dute. Hauek dira osasun-sistema bat ona den ala ez erakusten duten faktore garrantzitsuenak:

  • Estaldura
  • Irisgarritasuna
  • Kalitatea

Ingurumena

Kutsadura egoteak gizabanakoen osasunean eragina izan dezake. Hemen ere kontuan hartu behar da pertsonen gizarte-ingurunea.

Bizimodua

Pertsonak bere gorputzarekin erlazionatzeko moduak ere eragina du bere osasun-egoeran.

Patologiaren Oinarriak

Patologia gaixotasunen kausak, sintomak eta ezaugarriak aztertzen dituen medikuntzaren atala da. Gaixotasunarekin lotutako alderdi bakoitza banaka aztertzen da, gaixotasuna ahalik eta ondoen ezaugarritzeko. Gaixotasun bat ondo aztertu ahal izateko, bere etiologia ezagutu behar da, hau da, gaixotasuna eragiten duten kausak.

Kausa endogenoak

Barnealdean sortzen direnak dira, hala nola gaixotasun kongenitoak.

Kausa exogenoak

Jatorria kanpoan dute. Beraz, gizabanakoaren kontroletik kanpo dauden alderdiak dira, eta ez daude haren mende; adibidez, gaixotasun infekziosoak.

Fisiopatologia

Faktore etiologikoek gure organismoaren funtzionamendu normalean sortzen dituzten nahasmenduak aztertzen ditu.

Semiologia

Gaixotasunean zehar agertzen diren sintomak eta zeinuak aztertzen ditu.

Zeinu patognomikoak

Zeinu horren presentziak adierazten du gaixotasun partikular bat zalantzarik gabe dagoela.

Zeinu bereizgarriak

Gaixotasun gutxi batzuetan agertzen direnak, diagnostikoa orientatzen duena.

Zeinu generikoak

Gaixotasun askotan agertzen direnak, ez dira oso baliagarriak diagnostikoa egiteko.

Sindromea

Gaixotasun desberdinetan ager daitezkeen ezaugarri bereizgarrien multzoa da.

Entradas relacionadas: