Osasuna: Faktoreak, Gaixotasunak eta Prebentzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,35 KB

Osasuna ez da bakarrik gaixorik ez egotea, ongizate fisiko, mental eta sozial osoa izatea baizik, OMEk (Osasunaren Munduko Erakundeak) dioenez.

Osasun Faktoreak eta Motak

Pertsonen edo gizarteen osasun egoera zenbait faktoreren ondorio da:

Faktore Biologikoak

  • herentzia genetikoa
  • adina

Ingurumen Faktoreak

  • Kutsadura fisikoa: uhinak, karga, hezetasuna...
  • Kutsadura kimikoa: produktu kimikoak
  • Kutsadura biologikoa: birus, bakterio, onddo…

Faktore Pertsonalak (bizitzeko eta osasun ohiturak)

  • Tabakoa
  • Droga ilegalak
  • Alkohola
  • Elikatze ohiturak

Osasuna Zaintzeko Sistema

  • Prebentzioa
  • Sendatzea

Arrisku Faktoreak eta Motak

Osasunerako kaltegarriak diren faktoreak dira. Ez du zertan gaixotasunaren kausa izan behar. Faktore batzuk dira gaixotasuna edukitzeko arriskua gehiagotzen dutena. Hauek banakoei, familia-taldeei edo komunitateei lotuak egon daitezke, eta elkarrekin aritzen direnean, haien eragina areagotu egiten da.

Osasun Publikoa

Baliabide publikoekin gaixotasunak detektatu, sendatu eta haien ondorioak berrestea du helburu, komunitateko banakakoen osasuna sustatuz.

Medikuntza Prebentiboa eta Helburuak

Medikuntzaren adar bat da, pertsonengan, familietan edo populazio taldeetan gaixotasunak agertzea, garatzea eta irautea galarazten duena.

  • Morbilitatea (gaixo kopurua) murriztea
  • Bizi kalitatea hobetzea
  • Bizia luzatzea

Prebentzio Mailak

1. Mailakoa

Arrisku faktoreak minimizatzera bideratua. Adibidez: txertoak, osasun hezkuntza...

2. Mailakoa

Diagnostiko goiztiarra. Adibidez: minbizi mota batzuen aurrediagnostikoa, bihotzeko gaixotasunen detekzioa...

3. Mailakoa

Gaixotasuna zuzentzera eta kalteak eragoztera bideratua. Adibidez: gaixotasuna duenari jarritako tratamendu ezberdinak.

Gaixotasunak

Organismoaren ohiko funtzionamenduan, bai fisikoan bai mentalean, aldaketak eragiten dituen arazoa da.

Patologia

Gaixotasunak aztertzen dituen zientziaz gain, gaixotasunaren ondorioz gorputzean gertatzen diren aldaketak dira (sintomak).

Gaixotasunen Transmisio Motak

  1. Zuzeneko kutsapena, pertsona gaixotik, pertsona osasuntsura.
  2. Elikagaien bidez.
  3. Uraren bidez.
  4. Animalien bidez.

Gaixotasunen Faseak

  1. Inkubatze aldia, mikroorganismoa sartzen denetik lehenengo sintomak agertu arte.
  2. Aldi prodromikoa, patogenoak ez dio oraindik organoari eragin, baina egoera orokorrean igertzen dira sintomak.
  3. Aldi klinikoa, gaixotasuna definitzen duten sintoma eta seinaleak agertzen dira.

Infekzioaren Kontrako Defentsak

Sueroak

Gorputzeko mantenugaiak berreskuratzeko erabili ohi dira. Hala ere, batzuetan patogenoaren kontrako antigorputz espezifikoak dituzten prestakin artifizialak dira. Pasiboak dira, ez dute memoriarik sortzen gure sistema immunologikoan.

Txertoak

Gaixotasuna eragiten duen agente patogenoa ahuldurik, hilik edo zatiturik duten prestakinak dira. Patogenoak ezin du horrela kalterik egin eta gure babes sistema prestatzen du, etorkizuneko infekzio erreal posible baten aurka.

Botikak

Gaixotasuna edo gaixotasunak sortutako sintomak farmazia-produktu bidez kontrolatzea da.

Saiakuntza Klinikoak (zer dira)

1. Zer dira saiakuntza klinikoak?

Botika bat merkaturatu aurretik gizakiekin probak egitean datza.

2. Zer da plazeboa?

Gaixotasun bat eta horren sintomak sendatu edo arintzeko ahalmenik ez duen substantzia edo prozedura da; adibidez, azukre hutsarekin egindako pilula da. Pazientea engainatzeko helburuarekin.

Zer Jaten Dugu

Omega 3

Gantz azidoa da (grasa mota). Arrain gehienetan eta intxaurretan. Bihotzeko arritmiak (bihotz taupada irregularrak) ez garatzeko laguntzen dute.

Lactobacillus

Bakterio bat da non hesteetako bakterioak akabatzen dituen. Gure gorputzean egon ohi da. Esneki bidez hartzen dugu.

Bifidus

Bifidobakterio generoko bakterio bat da, giza gorputzean aurkitzen dena. Hesteetako ingurunea egonkortazen du. Flora eta zirkulazioa indartzen ditu, beherakoak saihestuz. Esnekietan edo bestelakoetan aurkitu ditzakegu.

Proteina Artifizialak

Gure gorputzari proteina kantitate handiak erraz ematen dizkion osagarriak dira. Hauts, gel edo barrita bidez hartu daitezke. Proteinak kantitate handia batera hartzean digestio arazoak izan ditzakete zenbaitek. Azukre asko (gehiegi) sartzen da odolean.

Esteroide Anabolizatzaileak

Esteroideak testosterona artifizialak dira. Gure muskuluak indartzeko balio dute.

Erabilera desegokia: Fisikokulturista eta atleta muskuluak garatzeko eta kirol-errendimendua hobetzeko.

Errezetarik gabe, esteroideen erabilera eta banaketa debekatuta dago.

Kontserbatzaileak

Produktuen ondasuna murrizteko, elikagaiak luzatzeko eta zapore hobea emateko erabiltzen diren substantziak dira. Batik bat elikagai hauetan erabiltzen dira: izoztuak, edariak, saltsak, elikagai prozesatuak, etab.

Haragi Sintetikoa

Haragi sintetikoa laborategitan landutako haragi artifiziala da. Animalien muskuluetatik lortutako zelula ametatik, serum fetaletik eta beste elementuetatik abiatuta sortzen da. Animali-haragiaren gehiegizko kontsumoaren arazoari irtenbidea emango lioke. Gastu ekonomikoa oraindik oso handia da.

Dideomedikuntzaren Ausnarketa

Herrialde baten garapen ekonomikoaren mailak eragin zuzena eta esanguratsua du gizartearen hainbat alderditan, hala nola osasunean eta bizi-itxaropenean. Ekonomia indartsuak dituzten herrialdeetan, Monakon esaterako, bizi baldintzak nabarmen hobeagoak dira Burundin baino. Gainera, ekonomikoki garatutako herrialdeetako biztanleek, ongizate hobea izateko joera dute, eta osasun zerbitzu aurreratuen ondorioz, hainbat gaixotasun desberdinetako tasetan islatuta ikusten da hau. Hala, garapen ekonomikoa funtsezko osagaia da gizarte osasungarriak eraikitzeko eta biztanleen bizitza sustatzeko. Bidezkoa ez den mundu honetan, hau aldatu beharra dago, denon ongizaterako. Denok maila perekatu batean elkartzeko eta herrialde desberdinen artean hainbesteko desberdintasuna egon ez dadin.

Entradas relacionadas: