Osasun Terminoak eta Prozedura Kliniko Garrantzitsuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB
Medikuntza Termino Garrantzitsuak
- Disuria:
- Pixa egitean sortzen den mina edo ondoeza da, normalean, erredura sentsazio handia izaten da.
- Polakiuria:
- Komunera sarritan joan beharra izatea mikzionatzeko.
- Koluria:
- Gernuak marroi kolorea duenean.
- Hemokultiboa:
- Odolean mikroorganismoak detektatzeko egiten den azterketa da.
- Esteatorrea:
- Koipea gorotzetan.
- Koprokultiboa:
- Laborategiko azterketa bat da, gorotz lagin batean bakteriorik edo bestelako mikrobiorik dagoen aztertzeko.
- Piuria:
- Zornea gernuan.
- Melenak:
- Gorotz beltzak, biskosoak eta usain txarrekoak kanporatzea da, digestio-hoditik datorren odol digeritua dagoelako.
- Hemoptisia:
- Ahotik arnas aparatutik odola botatzea, trakeobronkialaren zuhaitzaren edo biriken mailan.
- Hematemesia:
- Digeritu gabeko odol gorriarekin egiten den gorakoa da.
- Errektorragia:
- Gorotzetan odol gorria agertzea edo uzkitik botatzea bakarrik.
- Beherakoa:
- Egun batean gutxienez hiru aldiz ebakuatzen diren gorotz urtsu eta bigunei deitzen zaie.
- Idorreria:
- Astean hiru ebakuazio baino gutxiago izan daitekeen egoera bat da.
Diagnostiko Prozedura Nagusiak
Zertarako egiten da gasometria arteriala?
Gas disolbatuen edukiak zehazki ezagutzeko egiten da, hala nola oxigeno (O2) eta karbono dioxido (CO2) mailak.
Noiz edo zertarako egiten da puntzio kapilarra? Non egiten da ziztada?
Odol-kopuru gutxi behar den hainbat azterketa analitikotan egiten da. Ohikoenak oinaren orpoa (haurrengan), eskuko hatz-mamia eta belarri-gingila dira.
Noiz edo zertarako egiten da puntzio lunbarra? Non egiten da ziztada?
Likido zefalorrakideoa ateratzeko egiten den ziztada da, hainbat patologia desberdin diagnostikatzeko. Bizkarrezurreko lunbar-eremuan egiten da.
Diuresi Aldaketak: Gaixoengan Behatu Daitezkeenak
- Anuria:
- Gernu-ekoizpena ia nulua denean.
- Poliuria:
- Gernu-kantitatea handitzen denean.
- Oliguria:
- Gernu-kantitatea nabarmen jaisten denean.
- Nikturia:
- Gauean pixa egitera sarritan jaikitzen denean.
- Enuresia:
- Lotan dagoela nahi gabe pixa egitea.
- Gernu-erretentzioa:
- Maskurian pilatutako gernua kanporatu ezin denean.
- Gernu-inkontinentzia:
- Gernu-emisioaren gaineko kontrol eza.
Laginak Jasotzeko Gogoan Izan Beharrekoak
- Laginak eskaera-inprimakiarekin batera bidaliko dira laborategira.
- Lagin biologikoak asepsia neurriak eta kasuan kasuko protokoloak betez jasoko dira.
- Lagina gaixoak berak edo senitartekoak jasoko badute, prozedura ondo azaldu behar zaie.
- Ez jarri laginak desinfektatzaile edo antiseptikoekin kontaktuan.
- Lagina medikuak agindu eta ahalik eta azkarren jaso beharko da, azterketa egiteko behar den kantitatean.
- Lagina jaso eta berehala etiketatu behar da.
- Laginak eskularruekin manipulatu behar dira.
- Lagina jaso ondoren, kontserbazio eta garraio neurriak zorrotz bete behar dira.
- Laginak jasotzeko erabili eta botatzeko ontziak erabili behar dira.