Osasun-prebentzioa, dolua eta Burnout: definizioak eta neurriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,39 KB

Osasun-prebentzioa, dolua eta Burnout: edukien laburpena

Azaldu doluaren faseak

Doluaren faseak:

  • Shock fasea. Lehen momentuetan gertatzen da; zalantza, nahigabe sentitua eta pena sakona dira bereizgarriak.
  • Gogoeta fasea. Zirrara gainditu eta heriotzaren errealitatea onartu ondoren agertzen dira beldurra, haserrea, amorrua eta, sarritan, errudun sentimenduak eta gaitzondoa.
  • Norbere munduaren desantolaketa fasea. Desegituraketa momentua da: galdu den pertsona gabe munduak ez du zentzurik. Tristuran, interesik ezean, apatian eta, batzutan, etsipenean murgiltzen da.
  • Gainditze fasea. Denbora igaro ahala itxaropena berpizten da eta bizitzak aurrera egiten du.

3. mailako prebentzioa: Helburua eta 3 adibide

HELBURUA: Gaixotasunaren diagnostikoa, sendabidea eta eraginak txikitzea dira.

ADIBIDEAK: Diabetearen kontrola retinopatiak ekiditeko; txantxarraren zabaltzea saihesteko hagin baten obturazioa.

Lehen mailako prebentzioa: Helburua, egiteko moduak eta 3 adibide

HELBURUA:

  • Gaixotasun-eragileak ingurugirotik kentzea edo pertsonekin kontaktua saihestea.
  • Ohitura osasungarriak eskuratzea.

EGITEKO MODUAK:

  • Gaixotasun-eragileak ingurugirotik kentzea edo pertsonekin kontaktua saihestea.
  • Ohitura osasungarriak sustatzea.

ADIBIDEAK: Kontsumoko uraren klorazioa germenak ezabatzeko; fluorazioa txantxarra saihesteko; elikadura egokia eta jarduera fisikoa loditasunaren aurka jarduteko.

Bigarren mailako prebentzioa: Helburua, oinarriak eta 2 adibide

HELBURUA: Gaixotasunaren aurrera egitea geldiaraztea da.

ZERTAN OINARRITZEN DA PREBENTZIOA: Prebentzioa detekzio eta tratamendu goiztiarrean oinarritzen da.

ADIBIDEAK: Mamografia eta tentsio arteriala neurtu.

Definizioak: Hezkuntza eta dolua

Definitu hezkuntza: Hezkuntza norbaiti garapen integrala lortzeko beharrezkoak diren ezagupenak, jarraibideak eta tresnak eskaintzea dela da.

Definitu dolua: Dolua pentsamendu, sentimendu eta jarduera egoera bat da, pertsona edo egoera baten galerak eragindakoa; sintoma emozional eta fisikoak adierazten dituena.

Erizain eta osasun-langileen arazo emozionalak

Zerk eragin dezake osasun-langileen despersonalizazioa? Aipatu motiboak:

Pertsonalaren motibazio falta eragiten du, eta askotan jokaera negatiboetan islatu daiteke.

MOTIBOAK:

  • Baliabide falta
  • Antolaketa arazoak
  • Soldata eskasak
  • Ordutegi irregularrak

Noiz bihurtzen da dolu patologikoa?

Noiz bihurtzen da dolu patologikoa? Prozesuak normalean baino gehiago irauten duenean eta intentsitate handiagoa duenean. Doluaren atzerapena edo gabezia dira adibideak.

Erizain laguntzaileen neke emozionala

Zerk eragin dezake erizain laguntzaileen neke emozionala?

Besteen sufrimenduak, minarekin bizikidetza eta heriotzarekin ohiko kontaktuak zama emozional handia eragiten dute.

Burnout: definizioa eta izendapena

Zeri deitzen zaio Burnout sindromea?

Egoera honi Burnout, lana higatzea edo erreta egotea esaten zaio. Edozein lanbide-jarduerek antsietate eta frustrazio iturri bihurtzeko arriskua izan dezakete.

Laguntza-printzipioak doluan dauden pertsonei

Aipatu sufritzen ari diren pertsonei laguntzeko baliotsuak diren printzipioak:

  • Laguntza eman galeraren errealitatea onartzen laguntzeko.
  • Afektibitatea adierazten lagundu: emozioak identifikatu eta adierazten.
  • Lagundu galeraren ostean oreka berreskuratzea oztopatzen duten elementuak gainditzen.
  • Estimulatu hildakoari agur esan diezaiola.
  • Lasaitu eta azaldu bere erreakzioak normalak direla bizi izan duen gertakizunaren aurrean.

Doluaren faseen berrikuspena

Azaldu doluaren faseak (berrikuspena):

  • Shock fasea. Lehen momentuetan gertatzen da; zalantza, nahigabe sentitua eta pena sakona dira bereizgarriak.
  • Gogoeta fasea. Zirrara gainditu eta heriotzaren errealitatea onartu ondoren agertzen dira beldurra, haserrea, amorrua eta, sarritan, errudun sentimenduak eta gaitzondoa.
  • Norbere munduaren desantolaketa fasea. Desegituraketa momentua da: galdu den pertsona gabe munduak ez du zentzurik. Tristuran, interesik ezean, apatian eta, batzutan, etsipenean murgiltzen da.
  • Gainditze fasea. Denbora igaro ahala itxaropena berpizten da eta bizitzak aurrera egiten du.

Burnout sindromearen sintomak

Zeintzuk dira Burnout sindromearen sintomak?

  • Estres kronikoaren sintomak
  • Aldaketa emozionalak
  • Erreakzio psikosomatikoak
  • Jokaera erasokorrak
  • Lan-absentismoa

3. mailako prebentzioa: berrikuspena

3. mailako prebentzioa: Helburua eta 3 adibide.

HELBURUA: Gaixotasunaren diagnostikoa, sendabidea eta eraginak txikitzea dira. Horrela, pertsonek, konplikaziorik txikienekin, bizitza normala eramateko gaitasuna izango dute.

ADIBIDEAK: Diabetearen kontrola retinopatiak ekiditeko; txantxarraren zabaltzea saihesteko hagin baten obturazioa.

Bigarren mailako prebentzioa: berrikuspena

Bigarren mailako prebentzioa: Helburua, Zertan oinarritzen da prebentzioa eta 2 adibide.

HELBURUA: Gaixotasunaren aurrera egitea geldiaraztea da.

ZERTAN OINARRITZEN DA? Prebentzioa detekzio eta tratamendu goiztiarrean oinarritzen da.

ADIBIDEAK: Mamografia eta tentsio arteriala neurtu.

Lehen mailako prebentzioa: berrikuspena

Lehen mailako prebentzioa: Helburua, Egiteko moduak eta 3 adibide.

HELBURUA:

  • Jarrera eta ohitura ez osasuntsuak erauzi.
  • Ohitura osasungarriak eskuratzea.

EGITEKO MODUAK:

  • Gaixotasun-eragileak ingurugirotik kentuz edo pertsonekin kontaktua saihestuz.
  • Ohitura osasungarriak sustatuz.

ADIBIDEAK: Kontsumoko uraren klorazioa germenak eliminatzeko; fluorazioa txantxarra saihesteko; elikadura egokia loditasunaren aurka jarduteko.

Osasun-prebentzioaren helburua eta ekintzak

Zein da osasun-prebentzioaren helburua? Zeintzuk dira prebentzioaren barruan sartzen diren ekintzak?

HELBURUA: Pertsonen trebetasunak hobetzea da, norberak arrisku-faktoreak gutxitu eta gaixotasunen eraginak arintzeko.

EKINTZAK:

  • Gaixotasunaren agertzearen probabilitatea saihestu edo murriztu.
  • Bilakaera eten.
  • Gaixotasuna geldiarazi.

Entradas relacionadas: