Osasun Osasuntsuagoa Lortzeko Gida Haurrei

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,11 KB

Azken urteetan, Nafarroan haur eta neska-mutil askok gehiegizko pisua edo obesitate arazoak dituzte. Horrek esan nahi du, beraien adinerako osasungarria ez den pisua dutela. Hau gai serioa da, osasunean eragin handia duelako. Ondo jaten ez denean edo ariketa fisikorik egiten ez denean, gorputza azkarrago edo lehenago nekatzen da eta gehiago kostatzen zaio mugitzea.

Bizitza Osasuntsuagoa Izateko Kanpainak

Oso garrantzitsua iruditzen zait kanpainak egitea, haurrei bizitza osasuntsuagoa izaten laguntzeko. Ondo jatea ez da gozatzeari uztea, baizik eta hobeto aukeratzen ikastea. Adibidez, egunero goxokiak jatearen ordez, fruita edo fruitu lehorrak jan daitezke. Ur gehiago edatea ere ona da, freskagarriak alde batera uzten, eta telebista edo mugikorrarekin ordu asko ez pasatzea komeni da.

Kirolaren Garrantzia

Kirolak ere asko laguntzen du. Ez da beharrezkoa gimnasiora joatea, nahiakoa da jolastea, korrika egitea, bizikletan ibiltzea edo dantza egitea. Kirola egiten dugunean, gorputza zaintzeaz gain, pozago gaude eta energia gehiago daukagu. Lagunekin edo familiakoekin egiten badugu, gainera, oso dibertigarria izan daiteke.

Familien eta Irakasleen Rol Garrantzitsua

Familiek eta irakasleek ere oso garrantzitsuak dira kasu honetan. Haiek, irakatsi, motibatu eta lagundu egin dezakete haurrek ondo senti daitezen eta ohitura onak izan ditzaten.

Osasunaz Arduratzea

Nire ustez, guztion osasunaz gehiago arduratu beharko genuke, osasuna gauzarik garrantzitsuenetako bat delako. Txikitatik ondo jaten eta gehiago mugitzen ikasten badugu, sendoago eta zoriontsuago haziko gara. Bakoitzak bere burua zaintzea ez da betebehar bat, baizik eta burua maitatzea eta egunero hobeto bizitzea da.

Emakumeen Papera Jaietan

Herriko talde feministako kideok gutun hau bidaltzen dizugu gure kezkak eta iritziak adierazteko. Urtero bezala, San Joan jaien ospakizunen barruan, udalak txirrindulari-lasterketa bat antolatu du. Lasterketa hau gure herriko jaietan ohitura zaharra da, baina oraindik ere gauza bat ez zaigu bidezkoa iruditzen: sari-banaketan neska gazteak erabiltzen dira podiumean lore-sortak emateko eta irabazleei muxuak emateko. Horregatik, egoera horrek zer pentsatua ematen digu eta gure desadostasuna azaldu nahi dugu.

Emakumeen Irudi Okerrak

Lehenik eta behin, uste dugu emakumeak ez direla erabili behar apaingarri gisa. Horrelako ekintzek irudi okerra ematen dute emakumeei buruz, eta erakusten dute oraindik ere gure gizartean rol estereotipatuak mantentzen direla. Emakumeen lana eta balioa ez dira edertasunera edo irudi polit batera mugatu behar. Denok gara berdinak eta horrelako jaietan ere berdintasun hori erakutsi behar da.

Jaietan Parte-Hartzea

Gainera, jaiak herri osoarenak dira, eta guztion parte-hartzea behar dute, ez bakarrik mutilek edo gizonek protagonismoa hartzea eta neskek dekorazio-lanetan geratzea. Zergatik ezin dute mutil gazteek ere sariak banatu? Edo zergatik ez dira emakumeak ere irabazle edo antolatzaile moduan agertzen? Hori guztia aldatu behar da, eta udalak pauso ausartak eman behar ditu berdintasunaren alde.

Proposamenak

Horregatik, gure proposamena da hurrengo urteetako lasterketan sari-banaketa mistoa egitea, non neska eta mutilak batera parte hartuko duten, eta ez den inor erabili itxura politagatik. Beste aukera bat litzateke herriko kirolari emakumeak gonbidatzea sariak ematera, haiek eredu positibo eta inspiratzaile direlako.

Azken Eskaera

Amaitzeko, eskatu nahi diogu udalari egoera hau berriro aztertzea eta etorkizunean antzeko gauzak ez gertatzeko neurriak hartzea. Gure helburua ez da kritikatzea, baizik eta guztiontzat bidezkoagoa eta parekideagoa den herri bat eraikitzea.

Eskerrik asko zure arretagatik eta prestutasunagatik. Ziur gaude guztion artean berdintasunean oinarritutako jaiak antolatu ahal izango ditugula.

Agur bero bat,

Herriko talde feministako kideok

Entradas relacionadas: