Osasun Finantzarioa: Inbertsioak, Zorrak eta Asegurazioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,12 KB
Osasun Finantzarioa
Finantza Sistema
Finantza sistema erakunde publikoek apailatzen dute eta funtzionatu dezan erregulatuta egon behar da. Ekonomia Ministerioaren zeregina da.
Erakunde hauek dira:
- Espainiako Bankua: Banku sistema gainbegiratzen du eta Europako Banku Zentralak emandako diru politikak gauzatzen ditu.
- Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala: Balore merkatuak eta parte hartzen duten finantza bitartekariak gainbegiratzen ditu.
- Aseguruen Zuzendaritza Nagusia: Aseguru jarduera gainbegiratzen du.
Finantza-bitartekariak
- Bankukoak: Aurrezkia hartu eta dirua behar dutenei mailegatzen diete.
- Ez-bankukoak: Aurrezkia jaso, baina dirua mailegatu beharrean zerbitzuak eskaintzen dituzte.
Inbertsioak
Aurrezkia: Dirua gorde, ez diogu interes edo etekinik ematen.
Inbertsioa: Geldirik izan dugun diruari erabilera bat ematea, etorkizunean diru sarrera bat izateko.
Inbertsioen Sailkapena
- Likidezia: Diru bihurtzeko gaitasuna.
- Segurtasuna: Arrisku txikia, gero eta inbertsio seguruagoa.
- Errentagarritasuna: Hasierako inbertsioaren gainean etekinak lortzeko gaitasuna.
Inbertsioen Arriskua
- Dibertsifikazioa: Arriskua gutxitzeko zenbait inbertsio-planetan banatzea.
- Rating: Arriskua kalifikatzeko agentziak.
Inbertsio Motak
- Errenta finkoko baloreak: Aldez aurretik ezarritako errentagarritasuna ordaintzen dute, eta inbertitutako dirua epe jakin batean itzuli. Zor publikoa deitzen zaie.
- Errenta aldakorreko baloreak: Ez dute aldez aurretik ezarritako errentagarritasunik eskaintzen eta inbertsioen epea zehaztugabea da. Akzioak erosten dituena enpresako bazkide bihurtzen da eta ondorioz ez dago inbertitu duen diruari lortutako itzulketarik. Ekarpenaren truke dibidenduetan parte hartzeko.
- Inbertsio fondoak: Aurreko bien konbinazioa, arriskua txikitzen saiatzen dena, errenta finkoko eta errenta aldakorreko inbertsioak konbinatuz.
Zorrak
Etorkizunean zor duzun dirua da, orain ez duzulako. Dirua + interesak.
Zorraren kontrapartidak:
- Familiaren aurrekontua gehiegi kargatzen dute haren lehentasuneko kategorian.
- Kostuak ditu.
Zorraren Kudeaketa
Interesa: Kostu garrantzitsuena da. Portzentaia modura adierazten da eta besteen dirua eskuratzea zenbat kostatzen den adierazten du.
- Interes finkoak: Ez da aldatzen interesaren ehunekoa mailegua bueltatu behar dugun bitartean.
- Interes aldakorrak: Igo edo jaitsi daiteke mailegua bueltatu bitartean. Erreferentzia tasa bati lotuta egoten da. Hipoteketan ohikoena EURIBOR-a.
- Interes nominala: Maileguaren interesa izendatzeko era.
- Urteko Tasa Baliokidea (UTB): Maileguaren kostu osoa neurtzeko erabiltzen da.
Mailegua
- Nagusia: Mailegatutako diru-kantitatea.
- Maileguaren interes nominala: Dirua alokatzearen ehunekoa.
- Epea: Mailegua ordaintzeko epea.
- Mailegu-emailea: Dirua uzten duena.
- Mailegu-hartzailea: Mailegua jasotzen duena.
- UTB: Maileguaren interes, komisio eta gastuak biltzen dituen tasa.
- Komisioak: Aparteko gastuak.
- Beste gauza batzuk: Etxe-aseguru edo maileguaren ordainketa bermatzen duten aseguruak.
- Abal-emailea: Mailegu-hartzaileak ez ordaindu ezkero, ordaintzen duena.
Aseguru-kontratua
Prima baten truke, aseguratzaileak konpromisoa hartzen du hirugarren bati kalte-ordaina emateko, ezbeharren bat gertatuz gero.
- Prima: Aseguruaren prezioa.
- Poliza: Kontratuaren baldintzak jasotzen dituen dokumentua.
- Aseguratzailea: Seguru etxea.
- Aseguratua: Norberaren etxea.
- Hartzailea: Prima ordaintzen duena.
- Onuraduna: Onura jasotzen duena.
- Aseguratutako kopurua: Zerbait gertatzen bada, jaso dezakeen dirua.
- Ezbeharra edo kontingentzia: Kontratuan jarri duguna gertatzen bada, aseguruak betetzen duena.
- Estaldura: Estalitako arriskua.
Pertsona-aseguruak
- Bizi aseguruak: Pertsona/aseguratua hiltzen bada, onuradunari hitzordutako diru kantitatea ordaintzera behartzen da aseguratzailea.
- Beste pertsona-aseguru batzuk: Istripu, gaixotasun, osasun arreta eta ehorzketak.
Kalteen aurkako aseguruak
- Etxe aseguruak
- Ibilgailu motordunen nahitaezko asegurua
- Erantzukizun zibileko asegurua
Enpresen Funtzioa
Enpresen Helburuak
Mozkinak maximitzea
Egonkortzea eta haztea
Enplegua eta aberastasuna sortzea eragin-eremuan
Gizarteen ongizatea hobetzea
ENPRESEN MOZKINA: produktuen salmenta eta produktu horiek ekoiztea kostatu zaigunaren arteko aldea (M= SG -KG)
KG: kostu finkoak edo kostu aldakorrak
SG: prezioa · kantitatea
EKOIZPEN-KOSTUAK: ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabili diren baliabideen diru-balioa
Kostu finkoa (KF): ekoitzitako kopuruak aldatu arren berdin jarraitzen duten kostuak
Kostu aldakorrak (KA): ekoitzitako unitateekiko proportzionalak diren kostuak
- Guztizko kostuak (KG): kostu finkoen eta kostu aldakorren batura
DIRU SARRERAK: enpresek beren ondasun eta zerbitzuen salmentarekin lortzen duten diru-balioa
Guztizko diru sarrerak: saldutako unitate kopurua (Q) salmenta prezioarekin (P) biderkatuta lortu
PUNTU HILA: enpresek irabaziak izaten hasteko gutxienez saldu behar duten produktu kantitateko
GS=KG M= SG-KG KF= kostu finkoa
Puntu hila (Q)= KF: (P-Kau) p·q= (kf+k)+q P= prezioa
Kau= kostu aldakorra unitateko